Zerbitzuak

Mondragon Unibertsitateak bere ikasleei zenbait zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie, ikasketek dirauten bitartean haien bizikidetza errazteko.

Batetik, Unibertsitateak ikasleentzako bi egoitza ditu, ikasketek dirauten bitartean han bizi daitezen; eta, bestetik, Mondragon Unibertsitateko campusak dauden eskualdeetan pisuak alokatzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen du.

Arrasateko campusean jangela eta kafetegia daude eta, bertan, ikasleek eta langileek prezio onean jan-edateko aukera izango dute.

Ikasketa-tokietara joateko ikasleek garraio-zerbitzu ugari dituzte, garraio-bide pribatuak erabili beharrik gabe.

Eta, Mondragon Unibertsitatean unibertsitate-bizitza ikasgeletara soilik ez dela mugatzen ulertzen dugulako, kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirol-jarduera ezberdinez goza dezaten.