Nazioartea

MONDRAGONeko kooperatibak

Bere sorreratik 1943an, Aita José María Arizmendiarrietak bultzatuta, Mondragon Unibertsitatearen jarduera Arrasateko kooperatiba esperientziaren muinean egon da. Garai hartan sortu zen Lanbide Heziketa ikastetxe hura, komunitate garapen mugimendu baten sustatzaile izan zen, gazteen formakuntza oinarri harturik, elkarlana ardatz harturik enpresa aktibitatearen sorrera sustatu zuena.

Gaur egun, Mondragon Unibertsitatea kooperatiba mugimenduan funtsezko atala da arrakastaz zabaldu dituelako kooperatibaren balioak nazioartean jarduten duten enpresa-errealitate batera.