Zure kabuz

Zure kabuz kirola egitea gustatzen bazaizu, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu:

 

Kirol Abonuakabonuak

Aholkularitzaentrenamenduak

Entrenamendu, kirol instalazio, fisioterapeuta, ekintza fisiko eta kirolen inguruko aholkularitza zabala eskaintzen dizugu. Honetarako, Kirol Zerbitzutik pasa edo aplikazio informatikoan alta eman eta gero, "zure kabuz" atalean, aholkularitzan aurreinskribatu eta bertan daukazuen galdetegia bete eta zure kirol zerbitzura emailez bidali.

material mailegua

Material mailegutza

Kirol Zerbitzuan, materiala dohain alokatu dezakezu. Utzi agiri bat eta jokatzera!

 

 

kirol instalazioak

Instalakuntzen alokairua

Instalakuntzak dohainik alokatzeko aukera izango duzue.

 

Deba Goieneko mendi ibilaldiakmendi ibilaldiak

Deba Goiena inguruan ditugun mendi ibilaldien deskribapen eta azalpenak dituzue web orri honetan.

 

Kirol taldeetako bazkidetzarako abantailak

Mondragon Unibertsitatean ikasi duten eta ikasten ari diren ikasleek hainbat kirol taldetako bazkidetzan eta kirol horretan federatzeko abantailak dituzte.

Badminton ArriagaBadminton Arriaga

Gasteizeko badminton klub bat da "Badminton Arriaga".  Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohiek %10eko beherapena izango dute klub honetako bazkide eta federatu egiterako orduan. Kirol hau praktikatu nahi baduzu hemen duzu aukera paregabea!

Badminton Arriaga webgunea: http://www.badmintonarriaga.es/

Iragarki kartela (pdf)