Zure kabuz
Zure kabuz kirola egitea gustatzen bazaizu, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu:
Kirol Abonuak
Udal kirol instalazioak erabiltzeko abonuak Kirol Zerbitzutik egin ditzakezue.
Oñatiko Kirol Abonua 2011, urria-abendua (pdf)
Eskoriatzako kirol abonua 2012 (pdf)
Iruneko kirol abonoa 2011/2012, Artaleku (pdf)
Aholkularitza
Entrenamendu, kirol instalazio, fisioterapeuta, ekintza fisiko eta kirolen inguruko aholkularitza zabala eskaintzen dizugu. Honetarako, Kirol Zerbitzutik pasa edo aplikazio informatikoan alta eman eta gero, "zure kabuz" atalean, aholkularitzan aurreinskribatu eta bertan daukazuen galdetegia bete eta zure kirol zerbitzura emailez bidali.
Material mailegutza
Kirol Zerbitzuan, materiala dohain alokatu dezakezu. Utzi agiri bat eta jokatzera!
Instalakuntzen alokairua
Instalakuntzak dohainik alokatzeko aukera izango duzue.
Deba Goieneko mendi ibilaldiak
Deba Goiena inguruan ditugun mendi ibilaldien deskribapen eta azalpenak dituzue web orri honetan.
Kirol taldeetako bazkidetzarako abantailak
Mondragon Unibertsitatean ikasi duten eta ikasten ari diren ikasleek hainbat kirol taldetako bazkidetzan eta kirol horretan federatzeko abantailak dituzte.
Badminton Arriaga
Gasteizeko badminton klub bat da "Badminton Arriaga". Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohiek %10eko beherapena izango dute klub honetako bazkide eta federatu egiterako orduan. Kirol hau praktikatu nahi baduzu hemen duzu aukera paregabea!
Badminton Arriaga webgunea: http://www.badmintonarriaga.es/
