Txapelketak

Fakultate eta unibertsitate maila guztietako txapelketen informazioaz gain, MU kirol taldeen entrenamendu saioen informazioa ikusi ahalko duzue hemen.

Txapelketetako arautegiakarautegia

 

Fakultatetako barne txapelketak

Fakultate bakoitzak bere neguko (urria-urtarrila) eta udaberriko (apirila-ekaina) barne txapelketak antolatzen ditu. Bertan, areto futbola, saskibaloia 3x3, frontenis.... kirol modalitateak jokatzen direlarik. Irabazleek sari ezberdinak eskuratzeaz gain, MUko txapelketarako sailkapena eskuratuko dute.MU txap 7

 

MUko txapelketa

2011ko otsailaren 8an ospatuko da Arrasateko Mojategi kiroldegian 3 fakultateetako ikasleak lehiatzen diren txapelketa hau. MUko txapeldunak eta aldi berean Euskadiko txapelketako ordezkariak izendatzen dira lehiaketa honetan.

Frontenis neskak

 

Euskadiko Unibertsitate Kirol TxapelketaRugbia gizonezkoak 2

2011ko otsailaren 16ean EHUko DUko eta MUko ikasleak lehiatuko dira hainbat kirol modalitatetan. Aurtengoa XI. edizioa da eta EHUko unibertsitateari dagokio Bilbon ospatuko den txapelketa honen antolaketa. Irabazleek Estatu Mailako Unibertsitate Kirol Txapelketa jokatzeko txartela eskuratuko dute.

 

 

Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketak

Martxoa apirila bitartean antolatzen dira estatuko unibertsitate ezberdinetan txapelketa hauek. TxapelkIgeriketa 1eta hauetan parte hartzeko, talde kiroletan Euskadiko Txapelketa irabazi beharra dago eta banakako kiroletan, arautegi teknikoak eskatzen dituen minimak betetzea beharrezkoa da.

 

 

 

Beste txapelketak

Sokatira

Ikasturtero, ofizialak ez diren txapelketetan parte hartzeko aukera izaten dugu txapelketa hauek modalitate oso ezberdinekoak direlarik. Hala nola:

MU kirol taldeakWaterpolo taldea

2011-12 ikasturtean areto futbolean, saskibaloian, boleibolean edo waterpoloan entrenatu nahi baduzu, MUk laguntzak ematen dizkizu.