Osasun eta jarduera fisikoen sustapena
Fitness eskaintza
Ikasten duzuen bitartean zuen sasoia mantendu edo hobetzea nahi baduzue, gimnasio publiko zein pribatuetan aritzeko eskaintza zabala duzue.
Informazio gehiago 11/12 (pdf)
Aerobika Huhezin 10/11 (urtarrilak 31) (pdf)
Eski kanpaina:
Eski asteburuak:
Otsaila eta martxoko hilabetetan, Frantziako St Lary eski estazioetara bidaiak egiten dira. Bidaiak asteburuetan zein astean zehar izaten dira GRADUko ikasleek otsaileko opor garaian.
Eski informazio diptikoa 11/12 (pdf)
Eski diptikoa astean zehar 10/11 (pdf)
Eski diptikoa asteburuan 10/11 (pdf)
Baqueirara irteera 10/11 (pdf)
Eski Alpeak:
Aste Santutako oporrak beste era batean pasatzeko, Alpetako eski estazio ezberdinetara antolatzen dira bidaiak. Bertan 6 egun eskiatzen pasatzen ditugu, apartamentu ezberdinetan kidetasuna landuz.
Tignes, Alpeetara irteera kartela (pdf)
Tignes, irteeraren diptikoa (pdf)
Ur ekintzak:
Urpekaritza:![]()
Urpekaritza bataioak antolatuko dira bai igerilekuan bai itsasoan.
Urpekaritza batailoa Getarian, urriak 10. 09/10 (pdf)
Piraguismo:
Piraguismo edo kayak ezagutzeko aukera izango duzue, antolatzen diren ikastaro eta irteeratan.
Piragua irteera Kontxan 11/12 (pdf)
Piragusmo zeharkaldia Kontxan 10/11(pdf)
Urdaibai eta Bidasoa Trabesia: ![]()
Euskal Herriko ingurune polit hauek piraguaz ezagutzeko aukera izango duzue.
Surfa:
Itsasoko olatuen indarra sentitzeko aukera emango dizu kirol honek. Ura epeltzen hasten denean antolatuko dira irteerak, maiatza eta ekainako asteburuetan hain zuzen ere.
Paddle Surfa:
Modan jartzen ari den surfaren modalitate berri honek, itsasoan olatuak hartzen zein erreka edo eta lakuetan aritzeko aukera izango duzu.
Gorputz adierazpena eta zainketa:
Masajea:
Ikasturtean zehar, bi maila ezberdineko ikastaroak antolatzen dira. Hastepeneko ikastaroan, masajeak era seguruan emateko oinarriak irakasten dira. Jarraipeneko ikastaroan berriz, aurretik ikasitakoa sakonduko da, teknika eta ezagupenak hobetuz.![]()
Salsa: ![]()
Karibeko dantza honetan trebatzeko aukera izango duzue astean zehar egingo dugun ikastaro honekin.
Euskal dantzak:![]()
Euskal dantza tradizionalak irakatsiko dira, besteak beste, arin-arina eta fandangoa. Aste barruan izango da 12 ordutako ikastaro hau.
Euskal dantzak HUHEZI. 2011ako azaroak14 (pdf)
Euskal dantzak HUHEZI. 2010eko apirilak 19 (pdf)
Sanba eta dantza afrobrasildarrak:
Sanba, Afrikatik eratorritako dantza brasildar bat da eta Rio de Janeiroko ihauterietan dantzatzen delako egin da hain famatua.
Sanba eta dantza afrobrasildarrak. 2010/5/11 (pdf)
Sanba Arrasaten 2010-2011 (pdf)
Break dance ikastaroa:
Break dance-a 70.hamarkadan sortu zen New York-eko Bronx eta Brooklyn auzoetan. Komunitate afroamerikarrekoak zien eta Hip-hop kulturan sortutako kaleko dantza kontsideratzen da.
Break dance ikastaroa 2011/5/9 (pdf)
Defentsa pertsonala:![]()
Ikastaro honetan, arte martzial ezberdinetatik eratorritako defentsa pertsonaleko teknikak ikasteko aukera izango duzue.
Defentsa pertsonala Eskoriatza azaroa 11-12 (pdf)
Defentsa Pertsonala Irun azaroa-abendua (pdf)
Defentsa Pertsonala Arrasate azaroa-abendua (pdf)
Sabel dantza:![]()
Ekialde ertaina eta afrikako iparraldean jarraitzaile asko dituen dantza da, mugimendu lasaiak eta gehien bat aldakan oinarrituta dago, gorputz kontrola hobetuz.
Sabel dantza ikastaroa (Bidasoa) 2012/02/22 (pdf)
Sabel dantza ikastaroa (Oñati) 2011/10/21 (pdf)
Yoga (hastapena):
Ikastaro honekin urtea ongi baino hobeto hasteko aukera izango duzu. Zure gorputza eta arima behar bezala lantzen lagunduko dizu ikastaro honek. Zaindu ezazu zure gorputza indartsuago eta arinago izateko eta ikasi zure burua kontrolatzen lasaiago izaten ikasteko.
Beste batzuk
Patinaje ikastaroa:
Patinajea ezagutzen ez baduzu eta irristaketa kirol hau ezagutu nahi baduzu zatoz kirol zerbitzura. Oinarrizko saio batzuk jaso ahal izango dituzu irristaketaren lehen pausuak menperatzen hasteko.![]()
Kirol eskalada:
Eskaladaren hastapena modu seguru batean egitea eta ekitea nahi baduzu, aukera paregabea izango duzu ikastaro honekin.
Eskaladaren hastapena 11/12(pdf)
Zaldi ibilaldia: ![]()
Aurten Berrizera (Bizkaia) eta Ariñezera (Araba) izango dira irteerak, zaldian ibiltzeaz gain natura eta ingurunearekin ere gozatuko duzue.
Informazio gehiago 10/11 (pdf)
Izen emateak
Orientazioa:![]()
Gizakiak antzinatik orientatzeko beharra izan du itsaso, mendi edota basamortuan. Horretarako hainbat teknika erabili izan ditu: izarrak, eguzkia, goroldioa, iparrorratza... Gaur egun GPS edo mapa eta iparrorratza erabiltzen dira orientatzeko eta kirola ere bihurtu da.
Mendiko orientazioa iparrorratz bidez 09/10. (maiatzak 24)
Lezeak ezagutu:![]()
Aranzadi elkarteak Agarreko lezea ezagutzeko aukera ematen digu.
Karting: ![]()
Gasteizeko "Dakart" zein Biarritzeko "Briscous"karting-ean, zuen lagunekin lehiatzeko aukera izango duzue, karting-aren emozioa sentituz.
MUko I. Karting Txapelketak (pdf)
Golfa:![]()
Oñatiko "Irelore" golf eskolak bi ikastaro eskaintzen ditu, bata golpeo ikastaroa eta bestea zirkuitu ikastaroa. Golfa probatzeko aukera paregabea ezbairik gabe!
Informazio gehiago 08/09 (pdf)
Paintball:
Aurtengoan bi Paintball ezberdinetan jarduteko aukera duzue:
![]()
a) Bedoñako auzoan (Arrasate) dagoen "Arrasate Paintball".
b) Jaizkibelen dagoen "Jaizkiball".
Paintball Jaizkiball 09/10 (pdf)
Autobabesa mendian mintegia:
Eusko Jaurlaritzaren larrialdi sailak eskaintzen duen "autobabesa mendian" mintegia da. Bertan, mendira joaten garenean nola jantzi, zein material erabili, prebentzio aholkuak, sorospeneko pausuak, elikadura eta entrenamenduari buruz hitz egingo da.![]()
Informazio gehiago 08/09 (pdf)
Arku tiraketa:
Oñatiko Txantxiku Arkulariak elkartearen eskutik arku tiraketako hastapen ikastaroa egingo da Oñatin. Ikastaroarekin amaitzeko basoan egingo da azken saioa.

