Euskal Dantzen ikastaroa Arrasaten
Euskal kulturaren parte diren dantzak ikasi eta praktikatzeko aukera izango duzue 3 astetako ikastaro honekin.
Euskal Dantzen ikastaroa antolatu dugu martxoan Arrasaten, eta Arimazubiko gimnasioan emango da (Bolintxo aurreko ikastetxean).
Hiru asteko iraupena izango du ikastaroak eta bertan, euskal kulturaren parte diren hainbat dantza ikasi eta praktikatzeko aukera izango duzue.
Astelehen eta asteazkenetan izango dira saioak, 18:30tatik 20:00ak bitartean. Hiru asteko iraupena izango duenez, 6 saio izango ditu ikastaroak.
Animatu zaitezte!! primeran pasako duzue!!
