Albisteak
MUko II. Karting Txapelketa
Abenduak 13an Gasteizko karting-ean, MUko II. Karting txapelketa ospatuko da
Kepa Acero Bidasoako campusean egongo da abenduan
Abenduaren 19an Kepa Acero surflaria egongo da Bidasoako campusean surfa eta egindako azken bidaien inguruko esperientzia azaltzeko.
Mikel Elizalde izan da MUko III. Surf Topaketako txapelduna!! ZORIONAK!!
Pasa den igandean izan zen MUko III. Surf Topaketa Zarautz-en, eta olatu izugarriak eta surfa praktikatzeko kondizio zailak aurkitu arren, txapelketaz gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, MUko Kirol Zerbitzuaren eskutik.
MUko eskalada ikastaroan oso gustora ari dira parte hartzaileak
MUko Kirol Zerbitzuak antolaturiko eskalada ikastaroan buru-belarri dabiltza parte hartzaileak. 4 asteko iraupena izango du ikastaroak, eta Aretxabaletako IBARRA kiroldegiko boulder-ean ari dira saioak aurrera eramaten.
MUko kirol jantziak salgai
MUko kirol jantzi ezberdinak salgai dituzu zure kirol zerbitzuan.
MUko III. Surf Topaketa
Azaroak 25 Zarautz-en. Surf-a gustoko baduzu, zatoz eta erakutsi guztioi taula gainean nola moldatzen zaren!!
MUko kirol jertsearen 1.diseinu lehiaketa martxan
MUko kirol zerbitzuak lehiaketara atera du 12/13 ikasturteko kirol jertsearen diseñua.
Azaroa eta abendurako Eskoriatzako eskaintza martxan da
Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak, Eskoriatzako Udalak eta Goiena Sport-ek elkarlanean Eskoriatzako biztanleentzako eta MUko ikasle zein langileentzako lau kirol eskaintza zabaldu dituzte.
MUko ikasle eta langileek abonu berezia dute Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian
MUko Kirol Zerbitzuak eta Aretxabaletako Ibarra kiroldegiak akordioa lortu dute MUko langile eta ikaseleek abonu berezia eskuratu dezaten.
Piragua irteera kontxara
Kontxako badian piraguarekin irteera bat antolatu du Kirol Zerbitzuak Urriareen 20an
Surf ikastaroa martxan da ikasturtea ongi hasteko
Irailak 29an izango da ikastaroa eta plazak libre dituzu izena emateko! Lagunartean goiz atsegina igarotzeko aukera aparta eskaintzen dizu MUko Kirol Zerbitzuak!
Capoeirako saioak doan Irailean
Senzala Euskadi Capoeira taldearen eskutik, iraileko saioak doan izango dira. Animatu eta probatu ezazu!
2012-13 ikasturteko programa ikusgai
MUko Kirol Zerbitzuak, hasi berria den ikasturterako programa antolatu du eta ikusgai duzue, espero zuen gustokoa izatea, ekintza ezberdinetan parte hartze handia izanez.
MUko ikasleen emaitzak Euskaditik kanpoko txapelketetan
Ikasturteero bezala, hainbat ikasle gure inguretataik kanpoko txapelketetan parte hartu dituzte, MUren izena kanpora gedatuz.
MU AKTIBO izeneko zerbitzu berriarekin dator Kirol Zerbitzua
MUko Kirol Zerbitzuak, MU AKTIBO izeneko zerbitzu berria martxan jartzeko asmoa du. Proiektu berritzaile honen helburua, parte hartzen dutenen sasoi fisikoa mantentzen edo hobetzen laguntzea da. Ikasturte amaiera honetan, proba piloto gisa jarriko da martxan, etorkizunean izan dezakeen arrakasta ezagutzeko asmoarekin.
Herri Kirolen topaketan giro aparta izan genuen
Arrasateko errugby elkarteak garagardo azoka antolatu zuela aprobetxatuz, MUko Kirol Zerbitzuak, Herri Kirol topaketa antolatu zuen herriko plazan Maiatzaren 31an. Jende ugari hurbildu zen froga ezberdinak ikustera eta giro polita sortu zen jokamolde hauen inguruan.
XI. argazki lehiaketako irabazleak
Iker Gongetaren (MGEP) "9.2.argazkiak" irabazi du argazki onenaren saria eta Ibon Romeroren (HUHEZI) "5.bildumak" aldiz bilduma onenaren saria.
MUko Kirol Zerbitzuak antolatutako Arku Tiraketa ikastaroan gogotsu dabiltza parte hartzaileak
Aste honetako 3 egunetan elkartuko dira parte hartzaileak, Kirol Zerbitzuak antolatutako Arku Tiraketa ikastaroa burutzeko.
XI. argazki lehiaketa martxan da
Aurtengo argazki lehiaketako gaia "jarduera fisikoa aisialdian" izango da eta maiatzaren 18a arte izango duzue aukera lanak aurkezteko.
