Pobreziaren Astea MUn

2011/10/07
Urriak 13tik 20ra bitartean, Pobreziaren Astea ospatuko da MUn. Aste honen barruan, pobreziari laguntzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira; hauen artean pobreziaren aurkako areto futboleko partida.

Urriak 13tik 20ra bitartean, Pobreziaren Astea antolatuko da MUn. Helburu nagusia, ikasleak gai honen inguruan sentsibilizatzea da eta ahal izanez gero, pobreziaren aurka lan egiten duten elkarteei laguntzeko dirua batzea.

Aste berezi honetan, hainbat ekintza antolatuko dira; argazki erakusketa, bidezko merkataritzako salmenta postua,... hauen artean, kirol zerbitzutik pobreziaren aurkako areto futbol partida antolatzea pentsatu dugu.

Partida hau, Urriak 19an, Asteazkena, izango da Iturripeko kanpoko kantxetan. Arratsaldeko 19:00ak inguruan emango zaio hasiera. Jende asko animatuz gero partida hau jolastera, taldeak egingo ditugu eta txapelketa antzeko bat antolatu.

Kirola egitea gustuko duzuenok eta areto futbolean aritzen zaretenoi luzatzen gara eskaintza honekin, gustuko jarduera egiteaz gozatzeaz gain, ekimen sozial batean parte hartuko duelako. Animatzen zaretenok, pasa Kirol Zerbitzuko lehiatilatik izena emateko, edo bestela bidali e-mail bat zuen izen abizenekin helbide honetara:  kirolak.mgep@mondragon.edu

Partidan parte hartu edo ez, Pobreziaren Aste honetan antolatuko diren ekimen ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Pobreziari aurre egiteko, denon beharra dugu!!