MUko unibertsitate kirol txapelketa gazi-gozoa
Beste behin zuri esnatu dira Euskal Herriko bazterrak eta gaur ospatu den MUko unibertsitate kirol txapelketan zuzenean eragin du. Ikasleek zailtasunak izan dituzte kiroldegira iristeko eta batzuk ezin izan dute garaiz iritsi. Musakolako kiroldegiko futbol zelaiak zuriz jantzi dira eta ezin izan dira futbol 11 eta futbol 7ko partiduak jokatu. Partidu hauek ostiralean 11:00etan jokatuko dira Musakolako kiroldegian.
Gainontzeko kirol gehienak jokatu dira eta lagunartean ederki pasa dute partaideek. Gainera, jokalari guztiek bazkari eta sudadera bat jasotzeaz aparte, irabazleek datorren asteartean jokatuko den Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa jokatzeko pasea lortu dute.
Mila esker partaide guztiei eta zorionak irabazleei!
