MUko kirol erropen salmenta

2012/01/19
Mondragon Unibertsitateak txirrindularitza, triathloi eta atletismorako kirol erropak jarri ditu salgai, Kirol Zerbitzuaren bitartez.

MUk txirrindularitza, triathloi eta atletismorako kirol erropak diseinatu eta salgai jarri ditu. Aukera paregabea duzue, kirol modalitate hauek praktikatzeko kirol material aproposa lortzeko. Aukera zabala dago gainera!!

Sartu hemen eta ikusi salgai dauden erropak eta beraien prezioak!!

Datozen bi asteetan, MUko Kirol Zerbitzu ezberdinetan aurki dezakezue salgai jarriko den materiala, probatu eta neurri egokiak eskatzeko.

GEP-en

Urtarrilak 20, Ostirala, egun osoan

Urtarrilak 23-27 astean zehar, egun osoz

ENPRESAGINTZA-n

Urtarrilak 30, Astelehena, 11:00-13:30

Urtarrilak 31, Asteartea, 11:30-13:30 eta 14:30-18:00

HUHEZI-n

Otsailak 1, Asteazkena, 10:30-13:30 eta 14:30-18:00

Otsailak 2, Osteguna, 14:30-17:00

Otsailak 3, Ostirala, 10:30-12:15

Txirrindularitza, triathloia edo atletismoa praktikatzen baduzu, ez utzi alde egiten aukera honi; etorri Kirol Zerbitzura, probatu zure neurri egokia eta egin erreserba!! Ez zara damutuko!!