MUko bi ikaslek Uhainan parte hartu zuten

2011/04/12
Apirilak 8-10ko asteburuan, enpresagintzako Unai Antuñanok eta Alex Espias-ek, frantziako unibertsitate surf txapelketan, Uhainan, parte hartu zuten.

Azken ikasturtetan egin bezala, MUk gonbidatu bezala parte hartu du Uhaina Classic txapelketan.

Hasiera batean, martxoak 25-27ko asteburuan ospatu behar zen, baina olatu faltagatik txapelketa atzeratu zen. Oraingoan ere, iganderako olatu falta aurreikusita zegoen eta txapelketa dena larunbatean burutu zen.

Unai Antuñanok hirugarren mangan parte hartu zuen, olatu politak hartu, baina oso arerio ona zuen (argazkian ikusi daiteken bezala), eta kanporatua izan zen.

Alex Espias-ek berriz, zortzigarren mangan parte hartu zuen, horrezgero olatuen tamaina txikiagoa zen, eta hauekin zorte txarra izan eta gero, kanporatua izan zen ere.

Biok oso gustura aritu ziren, eta Asier Viteriren (Surfeko Marketingaren garduondoko arduraduna) esanetan, txapelketan maila oso altua zegoen, eta sailkapen faseekin zorte oso txarra izan genuen.

Informazio gehiago, Frantziako Surf Federazioko web gunean eta Unairen blogean ere ikusi dezakezue.

Kirol Zerbitzutik eskerrik asko parte-hartzeagatik.