MUko bi ikasle igeriketako txapelketan Malagan
2011/05/09
GEPko (Arrasate eta Goierri) bi ikasle Malagan egon dira Espainiako Txapelketan.
Maiatzak 6tik 8ra Malagan izandako Espainiako Igeriketako Txapelketan izan dira GEPko Ibon Soto eta Iosu Carrera. Ostiralean abiatu ziren hegazkinez, Euskal Herriko beste unibertsitateetako ikasleekin batera. Azkenean, Iosu, arazo batzuengatik, delegatu bezala joan zen eta Ibonek larunbatean zituen bere bular estiloko probak.
Iazko denbora antzekoak eginda, ez zen finaletara sartu, baina biontzat esperientzia paregabea izan zen.
Eskerrik asko bioi.
