MU-ko kirol taldeak 11/12

2011/11/21
Arrasate, Oñati eta Eskoriatzan hainbat kiroletan aritzeko aukera eskaintzen dizu Mondragon Unibertsitateak

2011/2012 ikasturterako Mondragon Unibertsitateak hainbat kirol modalitatetan aritzeko aukera eskaintzen di unibertsitateko neska-mutilei. Besteak beste Arrasaten areto futbola eta waterpoloa, Oñatin saskibaloia eta Eskoriatzan boleibola. Ikasturte osoan zehar astero elkartuko dira kirol taldeak eta helburua gustukoa den kirola etenik gabe eta lagunartean praktikatzea da.

MU kirol taldeak kartela (pdf)

Izen emateak ikasturte osoan zehar kirol zerbitzuan edo webgunean egingo dira.

Animatu zaitez!