MU-ko 1. Urban Day MGEP-ko kanpusean

2011/09/30
Aurtengoa izan da ekitaldi honen lehenengo edizioa eta ekintza arrakastatsua izan da, bai jendearen parte hartze aldetik, baita Iturripe inguruan sortu zen giroagatik.

Egun berezi honetan, hainbat ekintza ezberdin antolatu ziren; Skate ikastaro eta lehiaketa, Graffiti ikastaro eta ikuskizuna, Skate baten diseinu grafikoaren lehiaketako sari banaketa, janari eta edariak, musika,... giro aparta benetan!!

MU-ko 1. Urban Day ekitaldia, Iturripeko frontoi estalian egin zen. Bertan, skate-kin aritzeko elementuak jarri ziren, kirol honetaz gozatu ahal izateko, eta honetaz gain, hurbildu ziren ikasleek graffitiak egiten ikusi eta praktikatzeko aukera izan zuten.

Ekitaldi hau, MUittu-tik antolatu zen, MU-ko kultura eta kirol zerbitzuaren elkarlanarekin.