MU eta Euskadiko txapelketetan izena emateko epea zabalik

2012/01/18
MUko unibertsitate kirol txapelketa otsailaren 8an jokatuko da eta Euskadikoa aldiz otsailaren 14an, biak Arrasaten.

Heldu da otsaila eta noski, baita gure unibertsitate-kirol txapelketa garrantzitsuenak jokatzeko garaia ere.


Lehena, Mondragon Unibertsitateko lau fakultateak elkartuko dituen txapelketa izango da, MGEP, HUHEZI, Enpresagintza eta Basque Culinary Center fakultateen artean jokatuko da. Arrasaten otsailaren 8an, goizeko 9etatik 13:00ak bitartean. (informazioa)


Bigarrena Euskal Autonomi Erkidegoan kokatuak dauden hiru unibertsitateen artekoa izango da, hau da, Mondragon Unibertsitatea, EHU eta Deustu. Txapelketa hau ere Arrasaten ospatuko da otsailaren 14an, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean.(Informazioa). Gainera, aurten Euskadiko txapelketak logotipo berria estreinatuko du.

MU barneko txapelketako garaileek Euskadiko txapelketan jokatzeko aukera izango dute, eta bigarren txapelketa hau irabazten dutenek aldiz, espainiar estatuko unibertsitateen kontra.

Honenbestez, txapelketa hauen partaide izan nahi duen orok webgunean edo Kirol Zerbitzuetan eman beharko du izena, beranduenean, eguna baino astebete lehenago.

Animatu zaitez, lagunarteko giroa, kirola, opariak etabar aurkituko dituzu eta!