Albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEko txapelketa jokatu zen atzo Arrasaten

2017/02/16

MONDRAGON UNIBERTSITATEko txapelketa jokatu zen atzo Arrasaten. 10:00-14:00 bitartean GEP, HUHEZI, EMPRESAGINTZA eta BCC-tik etorritako 200 ikasle baino gehiago batu ziren. Guztira 11 izan ziren jokatu ziren modalitateak, Iturripeko instalakuntzatan eskubaloi eta bolei txapelketa jokatu zen eta gainontzekoak Musakolan: futbol 11, futbol7, areto futbola, saskibaloia, pala, frontenis... Giro bikaina izan zen bertan eta elkar zorionduz amaitu zituzten norgehiagoka guztiak. Hemen emaitzak.

Atzoko txapelketako irabazleek Euskadiko Unibertsitate txapelketan parte hartzeko pasea lortu zuten. Beraz, hilaren 23an, ostegunean, Donostin, EHU-UPVek antolatuko duen Euskadiko txapelketaMONDRAGON UNIBERTSITATEA ordezkatzera joango dira.

Hona hemen atzoko txapelketako hainbat argazki.

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEko txapelketa jokatu zen atzo Arrasaten