Albisteak

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Formigalen izan dira eskiatzen

2017/02/10

Aurreko bi asteetan zehar Mondragon Unibertsitatetko ikasleak Formigalen egon dira eta elurraz gozatzeko aukera izan dute.

Lehenego irteera otsailaren 1etik 3ra izan zen eta MONDRAGON UNIBERTSITATEtik 50 pertsonak eman zuten izena. Asteazkenean eskiatzeko baldintza ezin hobeak izan zituzten, sekulako eguraldia eta nahi beste elur. Ostegunean eguaraldiak okerrera jo zuen arren eskiatzeko aukera izan zuten. Ostiralean, ordea, elurra etengabe ari zen jauzten eta ezin izan ziren pisteetara heldu. Ondorioz azkenengo egunean eskiatu gabe gelditu behar izan eta lehenago itzuli behar izan ziren Arrasatera.

Bigarren irteera ere antzeko ildotik joan zen. 50 izan ziren eskiatzera animatu ziren ikasleak. Lehenengo egunean, astelehenean, euria etengabe izan zuten eta ezin izan zuten ia eskiatu. Asteartean behelainoa zegoen arren eskiatzeko egun ona izan zuten eta azken egunean, goizean elurra etengabe bota bazuen ere, arratsaldean eguzki irten zen eta elur jauzi berriaz gozatzeko aukera izan zuten ikasleek.

Hurrengo eski irteeren inguruko informazio gehiago hemen ikus dezakezue.

 

Eski irteera 16/17

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Formigalen izan dira eskiatzen

Eski irteera Formigal 2017