Albisteak

Mondragon Unibertsitateko 35 ikasle karting txapelketan

2016/12/16
Atzo arratsaldean autobusa hartuta Mondragon Unibertsitateko 35 ikasle Gasteizko Lakua Zentroan dagoen Karting zirkuitora abiatu ziren. 20:00tan hasi zen txapelketa eta ikasleak 3 taldetan banatu ziren. Ikasle bakoitzak 10 minutuko beroketa egin ostean 10 minutu izan zuen ahalik eta buelta azkarrena egiteko.
Hiru taldeetatik 10 gidari azkarrenak sailkatu ziren finalera. Emozioz beteriko norgehiagoka izan zen, izan ere, finalean irten ziren ikasleek denbora oso antzekoak egin zituzten. Segundo gutxiko aldearekin erabaki zen sailkapena.
Azkenik podiuma honela geratu zen:
1- Ander Odriozola
2- Josu Odriozola
3- Adrian Alamo
Mondragon Unibertsitateko 35 ikasle karting txapelketan

MUko ikasleak karting txapelketan