Mondragon Unibertsitatea-Ointxe taldeak jubenilen saskibaloi txapelketa antolatu du.
2012/01/02
Azkenengo lau urtetan egin duen bezala, Mondragon Unibertsitatea-Ointxe saskibaloi taldeak, 16-17 urteko mutikoen arteko gabonetako txapelketa antolatu du.
Txapelketa hau, abenduak 26tik 28ra jokatu zen Iturripeko kiroldegian. Bertan, MU-Ointxe taldeaz aparte, Lagunak, Easo, Clavijo, Utebo eta Cornella taldeak artitu ziren. Antolaketa berak, elkarteak egiten du, senior mailako gure ikasleek honetan parte hartzen dutelarik eta Biteri Ikastetxe Nagusian hiru egunak pasatzen dituztelarik.
Kirol mailari dagokionez, Kanpoko talde batzuk oso indartsuak izanik, Mondragon Unibertsitatea-Ointxe taldea lehengo bi partiduak galtzean, aurrera pasatzeko aukera gabe geratu zen, baina bertan egondako giroa ikusgarria izan zen.
Datorren urterarte
