Logotipo lehiaketak irabazlea du.

2012/01/02
Kirol Zerbitzuak XII Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketaren antolaketa inguran egindako logotipo lehiaketa, Ianire Galindez Huheziko ikasleak irabazi du.

Hiru urtean behin Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuari dagokio Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa antolatzea. Honen inguruan eta ikasleen parte hartzea bultzatzeko, txapelketan erabiliko dugun logotipoa aukeratzeko lehiaketa bat antolatzen dugu.

Aurten, parte hartzea oso ona izan da, 16 ikaslek, 39 lan aurkeztu dituzte. Epai-mahaia, Kirol Zerbitzuko kideez, diseinuko irakasle batez eta diseinuko ikasle batez osatu zen.

Asko eztabaidatu eta gero, Ianire Galindezek egindako logoa aukeratu genuen, kirol ezberdinak ondo isladatzen dituelako, baina ez betiko moduan.

Logotipo denak bere ezalpenekin hemen ikusgai.

Zorionak Ianire.