Kontxako badiara piragua irteera

2011/10/10
Gipuzkoako piraguismo federazioaren eskutik urriaren 22an, larunbata, Kontxako badian arraun egiteko aukera izango da.

Urriaren 22an, larunbata, MUko ikasle eta langileek Kontxako badian arraun egiteko aukera izango dute. Ikastaroa goizez izango da eta ordu eta erdi inguru iraungo du. MUko ikasleek 8€ ordaindu beharko dituzte eta beste guztiek 12€. Prezioaren barne ikastaroa dutxak, piragua, arrauna eta txalekoa sartuko da.

Irteeran parte hartzeko urriaren 18a baino lehen eman beharko da izena kirol zerbitzuan edo webgunean.

Irteerako kartela (pdf)

Bertan ikusiko gara!