Albisteak

Iñaki Salaberriaren diseinua izango du aurtengo kirol jertseak

2017/01/04

Amaitu da MONDRAGON UNIBERTSITETEKO kirol jertsearen 5.diseinu lehiaketa eta epaimahaiak 6.diseinuaren aldeko ebazpena eman du. Aurtengo edizioan aurkeztu diren 24 diseinuetatik gustokoena izan da Ideo Oronako campusean energiaren ingerneritzako 3.mailan ikasten ari den Iñaki Salaberria Beitiak sortutako lana.

Epaimahaiaren iritziz, "diseinu honek trazo sinple baten bidez hainbat kirol moalitate ezberdin  modu esplizitu batean adieraztea lortzen du eta horrek arreta deitzen du". Gainera, "diseinua originala, dinamikoa eta informala" dela adierazi du.  Azkenik, "genero ikuspegitik ezberdintasunik egiten ez duela" ere argudiatu du epaimahaiak. 

Kirol Zerbitzuko langileok antolatzaile garen aldetik, eskerrak eman nahi dizikiegu parte hartu duten ikasle eta langile sortzaile guztiei eta horrelako ekintzetan parte hartzen jarrai dezaten animatu nahi ditugu. Datorren ikasturtean 6.edizioa izango da eta jada zuen lanen zain gaude.

Milesker!

2016/17 ikasturteko lan guztiak ikusgai

 

Iñaki Salaberriaren diseinua izango du aurtengo kirol jertseak

2016/2017 ikasturteko kirol jertsearen diseinu irabazlea