Gustura aritu dira MUko ikasleak defentsa pertsonala ikasten

2011/12/07
Azaroaren 22tik 30era bitartean 12 ikasle aritu dira HUHEZI-ko fakultatean defentsa pertsonala ikasten
Gustura aritu dira MUko ikasleak defentsa pertsonala ikasten

Ikasle bat ostiko golpea praktikatzen

Azaroaren 22tik 30era bitartean 10 ordutako defentsa pertsonal ikastaroa eskaini da HUHEZIko fakultatean. Guztira 12 pertsonak hartu dute parte eta orohar balorazio positiboa egin dute.

Helburua eraso posible baten aurrean nola jokatu ikastea izan da. Besteak beste ukabil eta ostiko golpeak, giltzaduren luxazioak eta odol eta arnas estrangulazio teknikak egiten irakatsi dira. Baita aizto edo makila batekin erasota nola defenditu ere.

Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak eskerrak eman dizkie parte hartzaile eta ikastaroaren irakasleei.