Albisteak

Reala SDk Ikaslearen Eguna antolatu du

2016/12/16

Atzo eguerdian Reala SD futbol taldeko zaleendako “Ikaslearen Eguna”-ren prentsaurrekoa ospatu zen. Lehen taldeetako jokalariak diren Joseba Zaldua, Mikel Oyarzabal eta Mariasun Quiñonesek lagunduta Mondragon Unibertsitateko 10 ikaslek Anoetako futbol zelaia barnetik ezagutzeko aukera izan zuten, Deusto eta EHU/UPVko ikasleak ere bertan izan ziren. 

Bestetik, hamar eurogatik, ikasleek Reala Anoetan animatzeko aukera izango dute datorren asteko Kopako partidan. Gainera, ikasleak partidaren aurretik giroan sartzen joan daitezen, 2€ren truke, edari bat eta pintxo bat eskatu ahalko dute Garaitza, Ñañarri, Bar Haritza 22, Arkupe edo Maite tabernetan. Dudarik gabe, plan paregabea izango dute Santo Tomasen bezperako.

Reala SD-ko webgunean informazio gehiago duzue.

Reala SDk Ikaslearen Eguna antolatu du

MUko ikasleak Anoetan