Alberto Iñurrategiren hitzaldia. Porrotaren alde

2011/10/11
Urriaren 26an Alberto Iñurrategi mendizaleak hitzaldia emango du Arrasateko Kultur Aten.

Urriaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Alberto Iñurrategi Aretxabaletarrak "porrotaren alde" izenburupean hitzaldia eskainiko du Arrasateko Kultur Ateko areto nagusian.

Proiekzioa mendizaletasuna, zaletasuna eta lehiaren ingurukoa izango da. Bere ustetan "Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditu. Gailurra gero eta desprestigiatua dago: buruz behera jarri dugu mendia. Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea".

Arrasateko Besaide Mendizale Elkartearen hamabostaldiaren barruan kokatzen da proiekzioa eta Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuaren laguntza izan du antolaketarako.