Ikerketa

Ikerketa eredua

MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikerketa ereduak oinarritzat dituen ardatz estrategikoak ondokoak dira:

  • I+G, formazioa eta berrikuntzaren arteko lotura:

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ulertzen du bere irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta gizartearekin duen konrpomisua bete ahal izateko, ezinbestekoa dela bere hiru aktibitatea, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia uztartzea.

  • Ikerketa eredu kolaboratiboa:

Ikerketa kolaboratiboaren baitan, oinarrizko ikerketatik hasi eta hiru elementu klabeen partaidetzarekin berrikuntzararte dagoen bidearen lerroketa dago. Elementu klabe hauek, unibertsitateak, zentru teknologikoak eta enpresak dira; azken hauen partaidetza beraien I+G unitateen bidez gauzatzen da. Lerroketa honek, ikerketa bikaina egin ahal izateko beharrezkoa den ikertzaile masa kritikoa sortzen du. Bestalde, unibertsitatea eta enpresaren arteko hurbiltasuna sortzen du, beharrezkoa hau ere etorkizuneko ikertzaieleentzako berrikuntza eta formazio dinamikak sortzeko. Hauek izango dira enpresa eta zentru teknologikoetan egongo diren ikertzaileak.

  • Zientzia-teknologia-gizarte planekin lerrokatua:

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk komunitatearentzako aberastasuna sortzen duten estrategiei erantzuten dien ikerketa egin behar dela ulertzen du. Zentzu honetan, unibertsitatearen ardura da ikerketa inguruaren egungo eta torkizuneko egoerarekin lerrokatzea, honen garapena bermatzeko asmotan.