Ikerketa

Garaia berrikuntza poloa

MONDRAGON UNIBERTSITATEko I+Gko aktibitatearen garapenean dagoen eredu kolaboratiboaren baitan aipatu beharra dago Garaia berrikuntza Poloa. Proiektu hau MONDRAGON Korporazioarekin partekatutakoa da eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Arrasateko Udalaren babesa dauka. Proiektu honen bitartez I+Gko ekimenak abian jartzeko esparru fisiko bat sortu nahi da. Hurbiltasun fisiko honek, lankidetza bultzatuko du eta ezagutzaren sorrera eta transferentzia erraztuko ditu.

Espazio honetan, Unibertsitatea, Zentru Teknologikoak eta enpresetako I+Gko unitateak elkarbiziko dira. Egun, unibertsitateak hainbat laborategi ezarri ditu bertan. Besteak-beste, telekomunikazioetakoa, potentziako elektronikakoa, tentsio erdiko elektronikako ekipoena, errendimendu altuko mekanizatuena, konformatuak, mikrofabrikazioa eta produktu diseinuko eta ekodiseinuko gelak.