Ikerketa
Mondragon Unibertsitatean I+Gko aktibitatea ez da ezagutza berrien sorreran bakarrik geratzen, baizik eta honen aplikagarritasuna bilatzen du helburutzat duen arloan, eskeintzen diren titulazioetan eta eskatzen duten erakundeei ematen dieten berrizkuntza zerbitzuetan.
Aktitibate hau ikerketa taldeetan oinarrituz garatzen da. Talde hauek estrategia zehatz eta partekatuak dituzten ikertzailez osatzen dira eta estrategia hauek garatzeko eta gizarteratzeko planak dituzte.
Ikerketa ereduak
Mondragon Unibertsitateko ikerketa ereduak oinarritzat dituen ardatz estrategikoak ondokoak dira:
-
I+G, formazioa eta berrikuntzaren arteko lotura:
Mondragon Unibertsitateak ulertzen du bere irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta gizartearekin duen konrpomisua bete ahal izateko, ezinbestekoa dela bere hiru aktibitatea, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia uztartzea.
-
Ikerketa eredu kolaboratiboa:
Ikerketa kolaboratiboaren baitan, oinarrizko ikerketatik hasi eta hiru elementu klabeen partaidetzarekin berrikuntzararte dagoen bidearen lerroketa dago. Elementu klabe hauek, unibertsitateak, zentru teknologikoak eta enpresak dira; azken hauen partaidetza beraien I+G unitateen bidez gauzatzen da. Lerroketa honek, ikerketa bikaina egin ahal izateko beharrezkoa den ikertzaile masa kritikoa sortzen du. Bestalde, unibertsitatea eta enpresaren arteko hurbiltasuna sortzen du, beharrezkoa hau ere etorkizuneko ikertzaieleentzako berrikuntza eta formazio dinamikak sortzeko. Hauek izango dira enpresa eta zentru teknologikoetan egongo diren ikertzaileak.
-
Zientzia-teknologia-gizarte planekin lerrokatua:
Mondragon Unibertsitateak komunitatearentzako aberastasuna sortzen duten estrategiei erantzuten dien ikerketa egin behar dela ulertzen du. Zentzu honetan, unibertsitatearen ardura da ikerketa inguruaren egungo eta torkizuneko egoerarekin lerrokatzea, honen garapena bermatzeko asmotan.
Antolakuntza egitura
Mondragon Unibertsitateko ikerketa aktibitatea I+Gko 5 kudeaketa unitatetan egituratzen da, unibertsitatea osatzen dute hiru fakultateek garatzen duten ezagutza arloaren arabera:
- Arlo Teknologikoa (Goi Eskola Politeknikoa)
- Enpresa Kudeaketa Arloa (Enpresagintza Fakultatea)
- Hezkuntza Arloa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea)
- Komunikazio Arloa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea)
- Lankidetza Arloa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea)
Fakultate/Eskola bakoitzak I+Gko Koordinazio Batzordea dauka. Batzorde hauek, zentruko I+Gko Zuzendariak (Goi Eskola Politeknikoaren kasuan Berrikuntza Zuzendaria baita ere), ikerketa lerroen koordinatzaileak eta departamentu buruek osatzen dituzte.
Aldi berean, Mondragon Unibertsitateko I+G Batzordea ere badago. Hau, I+Gko Errektoreordeak, zentruetako I+Gko 3 Zuzendariek eta Goi Eskola Politeknikoko Berrikuntza Zuzendariak osatzen dute.
Ikerketa lerroak
ARLOA |
IKERKETA LERROA |
| TEKNOLOGIKOA | |
| Industri Antolaketa eta Kudeaketa | |
| Enpresa Irekia | |
| Nazioartekotzea | |
|
Eleaniztasuna, Hizkuntzaren Didaktika eta Kulturartekotasuna |
|
| KOMUNIKAZIOA | |
| LANKIDETZA | |
Garaia berrikuntza poloa
Mondragon Unibertsitateko I+Gko aktibitatearen garapenean dagoen eredu kolaboratiboaren baitan aipatu beharra dago Garaia berrikuntza Poloa. Proiektu hau Mondragon korporazioarekin partekatutakoa da eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Arrasateko Udalaren babesa dauka. Proiektu honen bitartez I+Gko ekimenak abian jartzeko esparru fisiko bat sortu nahi da. Hurbiltasun fisiko honek, lankidetza bultzatuko du eta ezagutzaren sorrera eta transferentzia erraztuko ditu.
Espazio honetan, Unibertsitatea, Zentru Teknologikoak eta enpresetako I+Gko unitateak elkarbiziko dira. Egun, unibertsitateak hainbat laborategi ezarri ditu bertan. Besteak-beste, telekomunikazioetakoa, potentziako elektronikakoa, tentsio erdiko elektronikako ekipoena, errendimendu altuko mekanizatuena, konformatuak, mikrofabrikazioa eta produktu diseinuko eta ekodiseinuko gelak.
