Ikasketak

Unibertsitate masterrak

Masterrak

Unibertsitate Masterren titulazioen garapenak ezagutzan oinarritutako gizarte batek espezializazio maila altua eskatzen duen erronkari heltzen dio. Eskaintza honek bereziki ondoko bi profil hauei erantzuten die: "akademikoago" bat, espezializazio akademikoko ikuspegia bilatzen duten graduatu gazteei zuzendurik (profesional bihurtuko duten master ofizialak) edo ikerketarako ikuspegia bilatzen dutenei (master ofizialen ikerketarako ibilbideak); edo "profesionalago" bat, lan eskarmentua duten eta ezagutzak, teknikak eta tresnak eguneratzea bilatzen dutenei zuzendurik; honen helburua ikasitako kontzeptuak euren ingurune profesionaletan aplikatzea izango litzateke.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ematen diren unibertsitate masterrak praktikoak eta aplikagarriak dira, gure unibertsitatearen enpresarekiko gertutasun ereduarekin bat eginez. Ikaste eredua konpetentzia espezifikoei eta zeharkakoei nahiz ezagutzen etengabeko eguneratzeari bideratua dago.

    Goi Eskola Politeknikoa

    Enpresagintza Fakultatea

    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

    GASTRONOMIA ZIENTZIEN FAKULTATEA

    • Gastronomia Zientzien Unibertsitate Masterra