MU-ko ikasleen mugikortasuna
Ikuspegiak
Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduak ikasleak nazioartean ikastera bultzatzen ditu; horregatik, hitzarmenak sinatuta ditu nazioarteko beste unibertsitate eta erakundeekin, eta nazioarteko ikerketa-sareetan parte hartzen du.
Mondragon Unibertsitateko Fakultate desberdinetan bultzatzen dugu gure ikasleek parte hartzea gure ikastetxearen eta Europako nahiz hirugarren herrialdetako beste Unibertsitateen arteko mugikortasun-programetan.
Truke-programa horietan parte hartuta, prestakuntza handia lortzen dute; izan ere, modu horretan, gure ikasleek aukera dute beste unibertsitate eta herrialdeetako gizartea eta kultura ezagutzeaz gain, errealitate horretan parte hartzeko, eta, hala behar izanez gero, atzerriko hizkuntzen ezagutza hobetzeko.
Gure ikasleak, batez ere, Europako ERASMUS programaren bitartez mugitzen dira; baita LEONARDO programa eta nazioarteko beste Unibertsitate eta erakundeekin sinatutako beste hitzarmen espezifikoen bidez ere. Horrela, Fakultate bakoitzaren Nazioarteko Harremanetarako Zerbitzuei esker, indarrean dauden truke-programen berri ematen dugu; halaber, ondorengo informazioa eskaintzen dugu: egonaldiak finantzatzeko laguntzen ingurukoa, ostatuari buruzko informazio osagarria, administrazio-izapideen gainekoa eta kasu bakoitzean eskatzen diren baldintza akademikoen ingurukoa.
