Masterra

Unibertsitate Masterra Sistema Txertatuetan

Unibertsitate Masterra Sistema Txertatuetan

Sistema txertatuetan oinarritutako produktuak berritu, diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko eta bizi-ziklo osoan zehar horien fidagarritasuna bermatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea da tituluaren helburu nagusia.

Ondorengo taulan, master hau bereizten duten ezaugarriak aurkezten dizkizugu:

1

Zerk bereizten gaituen

  • Puntako espezializazioa
  • Taldeen eta pertsonen kudeaketa
  • Ikuspegi praktikoa
  • Ikasketak eta lana bateratzeko aukera
  • Erreferentziazko laborategiak
2

Bekak eta Diru Laguntzak

“Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.”

  • 30 beka
  • BEKABIDE
  • Lan-ikaste partekatzeagatik beka
  • Gradu bukaerako lanagik beka
  • Beka ofizialak
3

Irteera Profesionalak

I+D+i departamentuetan lan egiteko kualifikatuak egonogo dira,aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzuetan, ikerketa eta teknologi zentroetan eta irakaskuntzan.

4

Praktikak eta Master bukaerako lanak

  • Inguru erreal batetan : Enpresa, Ikerketa Zentroa, Unibertsitatea
  • Lan mundura ahalbideratzen duen kanala 
  • Laguntza ekonomikoa

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Bea Guereñu
Telefonoa
664298704
E-posta
masteruni.mgep@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera


Informazio gehiago

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Sistema txertatuak unibertsitate masterra
Nori zuzendua
Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako alorretako tituludunei
Kreditu kopurua
120 ECTS
Hizkuntzak
Gaztelania eta ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
2 Urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen / que nos diferencia

Mondragon Unibertsitateko Sistema txertatuen masterrak punta-puntako teknologietan espezializatzeko aukera eskaintzen du, besteak beste:

  • Sistema txertatuak diseinatzeko, garatzeko eta programatzeko paradigma berriak
  • Komunikazio protokolo emergenteak
  • Sentsore sare espezializatuak
  • Errendimendu handiko prozesamendua
  • HW sistema aurreratuen diseinua/garapena

Era berean, segurtasun, fidagarritasun eta irisgarritasunaren eremuetan indarrean dauden eta indarra hartzen ari diren araudiak aztertzen dira, gaur eguneko merkatuan ezinbestekoak direlako.

Espezializazio hori osatzeko talde eta pertsonen kudeaketan prestakuntza praktikoa ematen da, sistema txertatuetan oinarritutako produktu bat garatzeko taldearen lidergoaz eta proiektu konplexuen kudeaketa aurreratuaz baliatuta. Horrez gain, irakaskuntzarako planteatzen den komunikazio eredua gazteleraz eta ingelesez da, lantalde batean kultura eta ohitura desberdinak txertatu ahal izateko.

Gainera, Master honek oso ikuspegi praktikoa dauka. Asmoa da parte hartzaileek beraiek iniziatiba hartzea beren ikasketetan, ezagutzak beren interes pertsonalen arabera garatu ditzaten. Horretarako, proiektu bat planteatzen da, masterraren lehen ikasturtean garatzeko. Proiektuaren gaia zein bertan sakonduko diren ezagutzak proiektuko parte hartzaileek aukeratuko dituzte.

Posible da, halaber, Masterra egiten ari den bitartean lanean aritzea, denbora partzialean, eta unibertsitatean garatzen diren ikerketa proiektuetan parte hartzea ere bai.

Masterraren amaierako lana enpresetan egin daiteke, esaterako CAF Power & Automationen, eTic - Embedded Technologies Innovation Centerren, Ikerlanen, Oronan edo Ulma Embedded Systemsen.

Erakunde kolaboratzaileak

Unibertsitateak erreferentziazko laborategiak dauzka; horietako batzuk dira sistema txertatuen laborategia, sistema informatikoetako segurtasunaren laborategia eta irrati-frekuentziako laborategia, non sistema txertatuen aplikazio eremuetan ikerketak egiteko erabiltzen diren punta-puntako ekipamendu zientifikoak dauden.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Metodologia.  Metodología.

Ikasketak eta hezkuntza proiektua gizartearen behar berrietara egokitzeko asmoz, eta bide batez Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan jasotako eraldaketa izpirituarekin bat eginez, hezkuntza eredu berritzaile baten sorrera abian jarri da.

Hezkuntza eredu hau ikasleak konpetentziez jabetzean oinarritzen da. Horretarako, ikaste emaitzen ebidentzien jasoketa, ikasleen aprendizaiaren ebaluaketa jarraia eta globala, plangintza akademikoan txertatutako lan-ikaste partekatzea, nazioarteratzea eta aprendizaiarako metodologia aktiboen erabilera sustatzen da.

Masterren diseinua egresatuek lan ingurunean betetzen dituzten zeregin profesionaletan eta ingurune akademikoan dituzten konpetentzietan oinarritzen da.

Interbentzio didaktikoak ikaste prozesuan partehartzea sustatuko duen metodologia aktiboen erabilera du ardatz nagusi, batez ere, proiektu interdisziplinaretara bideratutako arazoetan oinarritutako aprendizaiaren eskutik.

Ikasleen aprendizaien ebaluaketa jarraia da seihilekoetan zehar, irakasleek emandako atzeraelikadura elementu garrantzitsu bat izanik.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Praktikak eta master bukaerako lanak. Prácticas y trabajo fin de máster

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Master Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Master Bukaerako zein Gradu Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Master Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 600€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

 

Informazio gehiago

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Mugikortasuna eta nazioartekotasuna. Movilidad e internacionalización

Mugikortasun datuak

Ondoren Sistema Txertatuetan Unibertsitate Masterrean ikasturte zehatzetako mugikortasun datuak agertzen dira:

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiDiploma BikoitzaProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Sistema Txertatuetan Unibertsitate Masterra 0 % 18,75 % 12,5 % 31,25 %

Portzentai horiek, erreferentzia kurtsoan titulazio horretan matrikulatutako ikasleek izan duten mugikortasunari egokitzen zaizkio.

Beste aldetik, hauek dira beste Master guztietako mugikortasun datuak:

IkasturteaTitulazioaAtzerrian ikasiDiploma BikoitzaProiektua AtzerrianMUGIKORTASUNA GUZTIRA
2014-2015 Masterrak 14,14 % 4,04 % 9,09 % 27,27 %

Portzentai horiek erreferentzia kurtsoan Masterreko ikasle guztiek izandako mugikortasunari dagozkio.

 

MASTER BUKAERAKO LANA

Programa honen bitartez, ikasleek Mater Bukaerako lana atzerriko unibertsitate, enpresa edo ikerketa zentroetan egiteko aukera dute, urte osoko proiektua izango delarik (50ECTS).

Proiektua, Europan eta unibertsitate batean eginez gero, Erasmus+ Ikasi programaren bitartez egingo litzateke, eta enpresa edo zentro teknologikoan eginez gero berriz, Erasmus+ Praktikak programaren bidez. Europaz kanpo, unibertsitate batean eginez gero, Aldebiko Hitzarmenaren bidez, eta enpresa batean, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmenaren bidez.

DIPLOMA BIKOITZA

Diploma Bikoitzaren helburua ikasleek beren ikasketak bukatzean bi titulu lortzea da; batetik, MONDRAGON UNIBERTSITATEAko titulua, eta bestetik, atzerriko unibertsitateko titulua.

  • Diploma Bikoitza Frantzian

Diploma Bikoitzaren programan, ikasleen mugikortasuna Informatika, Industria Elektronika edota Sistemen Telekomunikazio Graduko 4. mailan hasten da, ikasleek ikasturte osoa atzerrian burutuko dutelarik. Honez gain, masterreko bigarren urte osoa ere atzerrian egingo dute. Atzerriko unibertsitateak Toulouse-eko INPT-Enseehit edota INSA izango dira, Frantzian.

  • Diploma Bikoitza Suedian

Programa honetan, ikasleek Sistema Txertatuen Masterreko lehen ikasturtea MGEPen egingo dute, bigarren urtean "Web Computing" Masterra Suedian egin dezaten. Atzerriko unibertsitatea Skövde Unibertsitatea da, Suedian.

BEKAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Erasmus+ programa bitartez, ikasleek Europako (OAPEE) edo Espainiako Ministerioko beka jasotzeko aukera lukete. Eta honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen beka ere eskatu ahal izango lukete.

Europaz kanpo aldiz, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen  dirulaguntza eskatu ahal izango lukete.

 

Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

Helburuak eta konpetentziak / Objetivos y competencias

Helburu nagusia profesionalak prestatzea da, sistema txertatuetan oinarritutako produktuak berritzeko, diseinatzeko, garatzeko, balioesteko eta mantentzeko eta produktu horien fidagarritasuna bizitza ziklo osoan bermatzeko gai izan daitezen.

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

Ikasketa plana / Plan de estudios

Sistema Txertatuetan Unibertsitate Masterreko katalogo digitala: 

*PDF-a erderazko bertsioan dago.

2013KO planaren IKASKETEN ANTOLAKETA

E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

(Ikasgai batzuen hizkuntza matrikulatzen diren atzerriko ikasleen arabera aldatu egingo da)

 

1. MAILA 1. Seihilekoa 1. MAILA 2. Seihilekoa
Ikasgaiak

MOTA

ECTS

HIZKUNTZAIkasgaiak

MOTA

ECTS

HIZKUNTZA
Sistema Txertatuen Bizi-Zikloa D 5 C Denbora Errealean Banatutako Sistemak D 4 C, I
Sistema Txertatuetan Oinarritutako Produktuen Berrikuntza D 3 C Interkonexiorako HW Teknologiak D 5 C, I
ESL, Kodiseinua eta Errendimenduko  Prozesaketa D 3 I Datuak Jaso eta Prozesatzeko Sistemak D 5 I
HW Arkitekturak eta Ereduak D 4 C Sistema Txertatuen Sareetarako Komunikazioak eta Teknologiak D 5 C
Denbora Errealeko Sistemak D 4 C Egiaztapena eta Balidazioa D 6 I
Programazio-Metodo eta Estandarrak D 5 C Sistema Txertatuen Hobekuntza eta Mantentzea D 5 C
Fidagarritasuna eta Prestazioen Azterketa D 6 C
ECTS Guztira 30ECTS Guztira

30

 

2. MAILA 2. MAILA
IBILBIDE AKADEMIKOA 1. Seihilekoa IBILBIDE AKADEMIKOA 2. Seihilekoa
Ikasgaiak

MOTA

ECTS

HIZKUNTZAIkasgaiak

MOTA

ECTS

HIZKUNTZA
Sistema Txertatuetan Oinarritutako Produktuaren Kudeaketa Integrala H 5 I Master Bukaerako Lana MBL 30 E,C,I
Arautegi Estandarrak H 5 I
Praktikak Enpresetan H 20 E,C,I
ECTS Guztira30

 

IKERKUNTZA IBILBIDEA 1. Seihilekoa IKERKUNTZA IBILBIDEA 2. Seihilekoa
Ikasgaiak

MOTA

ECTS

HIZKUNTZAIkasgaiak

MOTA

ECTS

HIZKUNTZA
Sistema Txertatuetan Oinarritutako Produktuaren Kudeaketa Integrala H 5 I Ikerkuntza - Lana MBL 30 E,C,I
Arautegi Estandarrak H 5 I
Ikerketarako Metodo Kuantitatiboak H 3 C
Doktorego-Tesi bat egiteko Jarraibide Metodologikoak H 3 C
Testu Zientifikoen Ekoizpena eta Idazketa H 3 C
Ikerketa-Proiektuen Kudeaketa H 3 C
Modelaketa eta Simulazioa H 3 C
Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria H 5 I
Abiadura Handiko Komunikazioetan Segurtasuna H 5 C
Pertzepzio-Sistema aurreratuak H 5 C
HW Sistema Txertatuen Fidagarritasuna H 5 C
ECTS Guztira

30

Oharra: Modulu horretan, guztira 50 ECTS ematen dituzten 11 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin. Oharra: Modulu horretan, guztira 60 ECTS ematen dituzten 2 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin.

 

DIPLOMA BIKOITZA IBILBIDEA
1. Seihilekoa
2. Seihilekoa
Aukeratzen den diploma bikoitzaren arabera
D.- Derrigorrezkoak
H.- Hautazkoak
MBL.- Master Bukaerako Lana

 

AURREKO IKASKETA PLANAK

2010eko Planaren Ikasketen antolaketa

 

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila1.2.
Txanda Arratsaldez Arratsaldez
Ordutegia 13:15-18:30 13:15-17:30

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

TUTORETZA

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Irakaskuntza programa

Gida eta Arautegiak

Gida eta arautegiak. Guías y normativas

Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

Arautegi akademikoa pdf
Master Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
Master Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf

Irakaskuntza programa

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

Ibilbide akademikoak eta irteera profesionalak / Salidas profesionales

Ikasketak bukatzen dituztenak ingeniaritzako departamentuetan, I+G+b-ko departamentuetan, aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzuetan, ikerketa edo teknologia zentroetan eta hezkuntzan lan egiteko gai izango dira.

Tituludun berriek batez ere sistema txertatuetan oinarritutako produktuen Hardwarea eta Softwarea diseinatzen edota garatzen egingo dute lan. Epe labur/ertainera egindako lanaren profila sistema txertatuen gaineko aholku emailearena, produktu arduradunarena (Product Manager) edo teknologia zentroetako ikertzailearena litzateke. Bukatzeko, epe luzera, ikasketak amaituta ateratzen direnek I+G+Bko zuzendari lanpostuak, sistema txertatuen ikuskatzaile lanpostuak edo teknologia zentroetako ikerketa arduradun lanpostuak betetzea izan beharko lukete jomuga.

Kontuan izanik sistema txertatuak gero eta gehiago erabiltzen direla gizartearen alderdi guztietan, laneko arlo eta eremuak oso zabalak dira. Batzuk aipatzearren: automozioa, etxetresna elektrikoak, aisialdia (joko kontsolak…), makina-erreminta, osasuna, banku zerbitzuak, etab.

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

Sarrera eta onarpena. Acceso y admisión.

LEKU KOPURUA

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 24 da.

 

Sarrera

a) Aurretiaz honako ikasketa hauek egin dituzten honako espainiar unibertsitate-titulu hauetakoren bat daukaten ikasleak sar daitezke master honetara, inongo formakuntza osagarririk gabe:

  • Ingeniari Tekniko Industriala, Elektronika Industrialean espezialitatea
  • Sistemetako Informatikan Ingeniari Teknikoa
  • Telekomunikazioetan Ingeniari Teknikoa (espezialitate guztiak) eta bere Graduko baliokideak
  • Elektronikan Ingeniaria
  • Informatikan Ingeniaria
  • Telekomunikazioetan Ingeniaria eta bere Masterreko bailokideak

b) Master honetan Ingeniaritza eta Arkitekturako adarrari atxikitako titulu bat duten ikasleak sartu ahal izango dira, betiere beraien prestakuntzan zehar konpetentzia hauek bereganatu badituzte:

1. Elektronika digitalaren eta mikroprozesagailuen oinarriak eta aplikazioak ezagutzea.

2. Zirkuitu konbinazionalak eta sekuentzialak, sinkronoak eta asinkronoak, aztertu eta diseinatzeko, eta mikroprozesagailuak eta zirkuitu integratuak erabiltzeko gaitasuna.

3. Sareko programazioen, sistemen eta telekomunikazio zerbitzuen oinarriak ezagutu eta erabiltzea.

4. Konputagailuen eta horiek osatzen dituzten oinarrizko osagaien egitura eta arkitektura ezagutu, ulertu eta ebaluatzeko gaitasuna.

5. Ingurune batean planteatzen diren informazio beharrak aztertzeko eta informazio sistema bat eraikitzeko prozesu baten etapa guztiak gauzatzeko gaitasuna.

6. Aplikazioak era sendo, seguru eta efizientean analizatu, diseinatu, eraiki eta mantentzeko ahalmena, programaziorako paradigma eta lengoaiarik egokienak hautatuz.

Horiek egin gabe badituzte, ikasgai hauek egin beharko dituzte:

Sistema digitalak (5 ETCS), 1. eta. 2. konpetentziak egin gabe badituzte.

Komunikazio sareak (5 ETCS), 3. konpetentzia egin gabe badute.

Konputagailuen arkitektura (5 ETCS), 4. konpetentzia egin gabe badute.

Programazio aurreratua (5 ETCS), 5. eta 6. konpetentziak egin gabe badituzte.

c) Zientzia Fisikoetako lizentziatuak ere sartu ahal izango dira (‘Elektronika’ espezialitatea), betiere prestakuntzan zehar konpetentzia hauek barneratu badituzte:

1. Elektronika digitalaren eta mikroprozesagailuen oinarriak eta aplikazioak ezagutzea.

2. Zirkuitu konbinazionalak eta sekuentzialak, sinkronoak eta asinkronoak, aztertu eta diseinatzeko, eta mikroprozesagailuak eta zirkuitu integratuak erabiltzeko gaitasuna.

3. Sareko programazioen, sistemen eta telekomunikazio zerbitzuen oinarriak ezagutu eta erabiltzea.

4. Konputagailuen eta horiek osatzen dituzten oinarrizko osagaien egitura eta arkitektura ezagutu, ulertu eta ebaluatzeko gaitasuna.

5. Ingurune batean planteatzen diren informazio beharrak aztertzeko eta informazio sistema bat eraikitzeko prozesu baten etapa guztiak gauzatzeko gaitasuna.

6. Aplikazioak era sendo, seguru eta efizientean analizatu, diseinatu, eraiki eta mantentzeko ahalmena, programaziorako paradigma eta lengoaiarik egokienak hautatuz.

Horiek egin gabe badituzte, ikasgai hauek egin beharko dituzte:

Sistema digitalak (5 ETCS), 1. eta. 2. konpetentziak egin gabe badituzte.

Komunikazio sareak (5 ETCS), 3. konpetentzia egin gabe badute.

Konputagailuen arkitektura (5 ETCS), 4. konpetentzia egin gabe badute.

Programazio aurreratua (5 ETCS), 5. eta 6. konpetentziak egin gabe badituzte.

d) Atzerriko goi mailako titulu bat daukaten ikasleak ere sar daitezke, titulua Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko goi mailako hezkuntza-erakunderen batek emana bada, eta tituluak herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren, eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

e) Goi Hezkuntzako Espazio Europarraz kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunak ere sar daitezke, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe, titulu horiek Espainiako dagozkion unibertsitate-titulu ofizialen pareko formakuntza maila bermatzen dutela Unibertsitateak egiaztatu ondoren eta tituluak herrialde horretan graduondoko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

Onarpena

Ikasleak onartzeko hiru irizpide hauek hartuko dira kontuan: ikasleen curriculum akademikoa (%10), Masterrean sartzeko bidea ematen dioten ikasketetan lortutako batez besteko nota (%80) eta ingeles ongi jakitea (%10).

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

Inskripzioa eta matrikula / Inscripción y matrícula

INSKRIPZIOA

NOIZ EGIN DAITEKE?

    • Ohiko epea: 2016-12-1etik 2017-06-20ra
    • Ezohiko epea: 2017-06-22tik 2017-09-4ra 

       

      NON EMAN DAITEKE IZENA?

      NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

       

      AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

      • 1. unibertsitate zikloa amaitu duten ikasleak: lehenago egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa. Bea Guereñuri bidali emailez masteruni.mgep@mondragon.edu

       

      Hautaketa

      Inskripzioa egin ondoren, masterraren koordinatzailea ikaslearekin kontaktuan jarriko da, matrikulazio prozesua azaltzeko.

       

      Matrikula

      Ikaslea inskribatu den fakultatean egin behar da:

      • Ohiko epea2017ko uztailaren 17tik 20ra
      • ezohiko epea2017ko uztailaren 21etik irailaren 4ra arte
      ordutegia: 8:30etatik 12:30etara

      Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

      Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

      Matrikulatutako ECTSak

       

      Unibertsitate Masterra Sistema Txertatuetan

      GUTXIENEKOA - 20 ECTS
      GEHIENEKOA - 72 ECTS

      ORDENAGAILUAREN EZAUGARRIAK

      Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

      • Sistema eragilea: Windows 7 edo berriagoa
      • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
      • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
      • Disco gogorra: 500Gb edo gehiagokoa
      • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
      • 15,6 hazbeteko pantaila
      • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

      Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@modragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

        Ikasle berriak

        Prezioak

        Prezioak. Precios.

        Kreditu kopurua: 60 ECTS

        2017-18 aurreikusitako zenbatekoa: 8.040

        Zenbateko hau 2017-2018 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2017-2018 ikasturtearen hasieran.

        Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

        Ikasle berriak

        Bekak eta diru laguntzak

        Bekak eta diru laguntzak / Becas y ayudas

        Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.

        UNIBERTSITATEKO LAGUNTZA PROPIOAK

        • 30 BEKA INGENIARITZA MASTER GUZTIENTZAT
        Ikasketak jardun erdiko lanarekin uztartzeko aukera eskaintzen dizugu.

         

        30 beka

         

         BEKABIDE
        BEKABIDE programarekin posibilitate ekonomikoengatiko ordainketak egokitzen ditugu ikasle eta bere familiei. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak dituen gastu edota diru-sartzea kontuan hartuz ikerketa pertsonalizatua egiten da, ikaslearen familiako egoera ekonomikoa eta programako onuradun izateko irizpideak kontuan hartuz.

        • LAN-IKASTE PARTEKATZEAGATIK BEKA
        Zure ikasketak lanaldi-erdiko lan batekin bateratzeko aukera eskaintzen dizugu. Hau, zure ikasketetarako finantziazio ingresu iturri garrantzitsu bat izateaz gain (hileko 600€ inguru) zure formakuntzarako osagarri da eta gainera hainbat kreditu aitortzen dizkizu.

        • MASTER BUKAERAKO LANAGATIK BEKA 
        Master bukaerako lana eta honi lotutako praktikak ingeniaritzako ikasketen azkeneko fasean burutzen dira 10 hilabetez, non ikasleak praktikan jartzen dituen karreran ikasitako ezagutza eta ahalmenak ingurugiro erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerketa laborategi).
        Beka hau hileko 600€ ingurukoa da.


        BEKA OFIZIALAK

        • Deialdi orokorrak
        Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.

        Deialdi hauetan honako diru–laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

        • Prezio publikoen diru-laguntzak
                       - Familia ugarientzako diru-laguntzak
                       - Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                       - Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                       - Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza

        • Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

         

        Gurekin harremanetan jar zaitez. Informazio pertsonalizatua emango dizugu.
        Goi Eskola Politeknikoa
        Irati Lamariano 
        Tel: 664268352 /  

        Ikasle berriak

        Ostatua eta Garraioa

        Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

        Ostatua

        MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

        PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

        Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

        Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

        Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

        Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

        • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
        • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

        *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

        PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

        Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

         

        GARRAIOA

        MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

        GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

        Campusa

        Aurkezpena

        Aurkezpena / Presentación

        Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Orona Ideo campusa (Hernani-Galarreta). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

        ARRASATEKO CAMPUSA

        Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

        • Mekanikako Ingeniaritza
        • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
        • Industria antolakuntzako ingeniaritza
        • Industria elektronikako ingeniaritza
        • Informatikako ingeniaritza
        • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
        • Ingeniaritza biomedikoa
        • Mekatronikako ingeniaritza
        • Industria ingeniaritzako unibertsitate masterra
        • Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate masterra
        • Enpresa berrikuntza eta proiektu zuzendaritzako unibertsitate masterra
        • Sistema txertatuetako unibertsitate masterra
        • Energiako eta potentzia elektronikako unibertsitate masterra
        • Teknologia biomedikako unibertsitate masterra 

        Campusa

        Instalazioak

        Ikastetxean praktikak egiteko, Unibertsitateko Sistema Txertatuen Masterreko ikasleek honako laborategi, tailer eta gune esperimental hauek eta bakoitzerako zehazten diren ekipamenduak dituzte:

         


        FUNTZIO ANITZEKO GELAK

        Teoria, praktikak eta proiektuak garatzeko prestatuak

        • Proiektorea eta pantaila
        • Arbela
        • WIFI 802.11n-rako hari gabeko sarbidea
        • Mahaiak hargune elektriko eta berrantolagarriekin
        • Partekatutako materialerako armairua
        • Armairu pertsonalak

         

        Sistema txertatuen laborategia

        Gailu guztiak batean txertatuta (pantaila, prozesagailua, sarrera eta irteera digitalak edo analogikoak) garatzeko beharrezkoa den softwareaz eta hardwareaz hornitutako gune bat, aplikazio espezifikoekin, horien artean kontrol domotikorako sistemak, ibilgailuen arteko komunikazioa, igogailuen kontrola, edo arruntenak, hala nola telefono adimendunak eta tabletak.

         

        Ekipamendua

        Proiektagailua, arbela, sare elektrikoko hargunea daukaten mahaiak eta ordenagailua

        Unibertsitateko WiFi sarerako sarbidea

        Texas Instruments DK-LM3S9D96 modeloko 6 plaka

        Spartan-3A DSP 1800A modeloko 10 plaka

        HP – PNS analizagailu logiko 1

        Komunikazio domotikoko sistemak

        PowerLine Communications (PLC) modeloko komunikazio sistemak

        Minitailerra:

        PCB plakak muntatzeko, SMD osagaiak muntatzeko makina erdiautomatikoarekin eta birgaldaketa labearekin.

        Ikuskapen automatizatuko testerako robota.

        Honetarako erabiltzen da

        I+T, MAL proiektuak eta PBL proiektuak

         

        Laboratorio de Sistemas Embebidos. Instalaciones. Máster en Sistemas Embebidos. 

         

        Seinalearen tratamendu eta telekomunikazioetako laborategia

        Langune honetan zuntz optikoaren bidezko, kable koaxialen bidezko edo hari gabeko bitartekoen bidezko transmisio kontzeptuak jartzen dira praktikan. Honako ekipamendu hauek ditu: LASER bidezko igorgailuak eta hargailuak, espektro analizagailuak, eremu neurgailuak bai TDTrako bai sateliterako, zuntz optikoaren fusionatzaileak eta era guztietako antenak, bai lurreko transmisioetarako bai satelite bidezko transmisioetarako.

         

        Ekipamendua

        Sare elektrikoko hargunea daukaten mahaiak eta ordenagailua

        Unibertsitateko WiFi sarerako sarbidea

        1GHz-ko Tektronix MDO4104B-6 multidomeinu modeloko osziloskopioa, 4 kanal analogiko, 16 kanal digital eta DPO4BND bus euskarridun RF bat daramatzana; baita desarra aurreratua MDO3TRIG frekuentziaren domeinuan ere

        Nutaq-eko ZeptoSDR modeloko sistema

        cPCI Lyrtech modeloko txasisa MIMO algoritmoen prototipoak egiteko

        Algoritmoak garatu eta balioztatzeko plakak: Xilinx SP605, Xilinx ML605, Xilinx ML405

        Sare bektorialeko R&S®ZVRE analizagailuak, 4 GHz-koak

        Espektro analizagailuak: 3 GHz-ko Agilent E4402B eta 44GHz-ko Agilent E4446A

        DVB-T/T2, DVB-S/S2, DVB-C/C2 eremu analizagailuak eta analogikoa

        R&S®EFA TV Test Receiver

        Seinale optikoak sortu, transmititu eta neurtzeko ekipamendua

        Honetarako erabiltzen da

        I+T, MAL proiektuak eta PBL proiektuak

        Laboratorio de Tratamiento de la señal y telecomunicaciones. Instalaciones. Máster en Sistemas Embebidos. 

         

        Ikuspen artifizialeko laborategia

         Ekipamendu honekin: bereizmen handiko kamerak, estereobisioko eta erreflektometriako sistemak. Laborategi honetan, gaur egun, 3Dn berreraikitzeko eta akatsak bilatzeko proiektuak egiten dira, kalitate prozesuetarako.

         

        Ekipamendua

        Sare elektrikoko hargunea daukaten mahaiak eta ordenagailua

        Unibertsitateko WiFi sarerako sarbidea

        3D eskanerra, Vialux argi zurikoa

        Abiadura handiko Ranger C kamera, 3D neurketetarako

        Laser argiztapen sistemak eta laser erakusleak

        Kamerak (Ethernet, Photonfocus, Ueye USB, etab.)

        Hainbat optika mota (konbentzionalak eta telezentrikoak ere bai)

        Argiztapen sistemak (LEDak, halogenoak, zuntz optikoa, etab.).

        Pieza finko eta mugikorrak posizionatzeko sistemak, eta horien artean biribiltasuna zehaztasunez neurtzeko gailua.

        Softwarea: Geomagic, Sherlock, Halcon, etab.

        6 ardatzeko Stäubli TX60 robota

         “Phased array” OmniScan MX

        Bibrazioen aurkako mahaia, Vibraplane Kinetic Systems A 1334

        IR infragorrizko kamerak

        Honetarako erabiltzen da

        I+T, MAL proiektuak eta PBL proiektuak

         Laboratorio de visión artificial. Instalaciones. Máster en Sistemas Embebidos.

         

         

        Segurtasun informatikoko laborategia

        Gune honetan ekipamendu hauek daude: router profesionalak (haridunak, zuntz optikokoak zein hari gabekoak), switcheak, IP telefonoak, kable analizagailuak, sare egiaztagailuak eta su ebakiak, LAN sareen, WAN eta sare zerbitzarien praktikak egiteko, baita horien segurtasun informatikoko mailaren inguruko analisiak egiteko ere.

         

        Ekipamendua

        Proiektagailua, arbela, sare elektrikoko hargunea daukaten mahaiak eta ordenagailua

        Sare independentea probak egiteko

        Unibertsitateko WiFi sarerako sarbidea

        Routerren eta switcheen armairua

        Sare zerbitzarien armairua

        Honetarako erabiltzen da

        Eskolak, PBL proiektuak, MAL proiektuak eta I+T

         

        LIBURUTEGIA ETA DOKUMENTU-FUNTSETARAKO SARRERA

        Liburutegia ikasteko eta ikertzeko baliabide-zentro bat da. 1650 m2-ko azalera du eta haririk gabeko sare bat dauka, honako ekipamendu hauekin: 294 lanpostu, 8 langela eta ordenagailu-gela bat.

        Liburutegiak 62 PC/terminal eskaintzen dizkie erabiltzaileei, eta horien bitartez eta erabiltzaile bakoitzarentzat ezarritako profilaren arabera, beren formakuntza garatzeko behar dituzten aplikazio informatiko guztietara sar daitezke ikasleak. Beste hauek ere baditu liburutegiak: inprimagailuak, CD-irakurgailuak, DVD-irakurgailuak, eskanerra, etab.

         

        Liburutegiko ohiko ordutegia 07:45etik 24:00etara da, azterketa-garaietan izan ezik, orduan 02:00etara luzatzen baita, ikasleen beharretara egokitzeko.

        Esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko, liburutegiak honako informazio-baliabide hauek eskaintzen ditu, besteak beste:

         

        • MUko liburutegien baterako katalogorako sarrera eta liburutegi horietatik beste katalogo batzuetara sartzeko estekak.
        • Ingeniaritzaren munduko informaziorik garrantzitsuenerako sarrera, Engineering Village atariaren bitartez, honako hauetara sar daitekeela: Compendex e Inspect, ISI Web of Knowledge ataria, IZGKren datu-baseak, etab.
        • Aldizkari elektronikoetarako sarrera.
        • Laburpen elektronikoen alertetarako sarrera; halaber, lankide dituen beste unibertsitate batzuen alerta elektronikoetarako sarrera (Dialnet) eta laburpen elektronikoen iturri handietarakoa (Ingenta…).
        • Refworks-erako (erreferentzia bibliografikoen kudeaketarako aplikazioa) sarrera.

         

         

        Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, hona hemen aipagarrienak:

         

        • Informazio bibliografiko espezializatua.
        • Liburutegien arteko maileguak.
        • Honako mailegu hauek: haririk gabeko sareetara sartzeko komunikazio-txartelak, ordenagailu eramangarriak, bideokamerak eta irudiak erreproduzitzeko, tratatzeko eta editatzeko ekipamenduak.
        • Formakuntza-ikastaroak ikasleentzat, irakasleentzat eta ikertzaileentzat, liburutegia eta horrek eskaintzen dituen informazio-baliabideak erabiltzen ikas dezaten.

         

        IKASLEEN ZERBITZUKO BESTE INSTALAZIO BATZUK

        Espazio komun batzuk sartzen dira atal horretan. Ez daude ikasleen formakuntza akademikoarekin loturik zuzenean, ez eta ezein irakaskuntza zehatzekin ere, baina ikaslea unibertsitate-campusean integratzen laguntzen dute, baita ikasleen garapen pertsonala ere. Instalazio horietako batzuk:

         

        • Pedro Viteri y Arana ikasle-egoitza nagusia. 280 ikaslerentzako lekua du. Ostatua eta formakuntza osagarria eskaintzen dizkie ikasleei.
        • Guztiontzako gelak, kafetegia eta jantokia, zerbitzu horiek behar dituztenentzat (ikasleak, IIP eta AZP).

         

        Unibertsitate-campusean integratutako kirol-instalazioak.


        Campusa

        Zerbitzuak

        Zerbitzuak / Servicios

        ZERBITZU OROKORRAK

        HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

        Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

        • Erakundeko enpresa medikua
        • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
        • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
        • Titulu koordinatzailea
        • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

          Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

          • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
          • Zerbitzu Akademikoak:
            • Izena ematea eta matrikula
            • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
            • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
            • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
            • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
            • Doktoregoa kudeatzea
          • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
          • Erreprografia Zerbitzua.
          • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
          • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: Ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
            • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
            • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
            • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
          • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

          Irakasleak

          Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda.

          Kalitatea

          Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

          • GEPeko zuzendaria
          • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
          • AZPko ordezkari bat
          • Departamentuetako koordinatzaile bat
          • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
          • Ikasle bat

           

          SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

          EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

          Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

          Gehiago irakurri

           

          verifica

          Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

          ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

          Homologaziorako eskari-txostenak

          ANECAren behin-betiko informeak

          Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

           

          Sistema Txertatuetan Unibertsitate Masterra

          2010 2010
          2013 2013

          RUCTeko linka

           

          MONITOR

          Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

          Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

          Sistema Txertatuetan Unibertsitate Masterra

          2014/15 2014/15

           

          Jarraipen Adierazleak15-1614-1513-14
          Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterrean matrikulatutako ikasle berriak (zk) 21 16 21
          Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterreko Graduatze-Tasa 0.75 0.76 0.65
          Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterreko Uzte-Tasa 0.00 0.10 0.04
          Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterreko Eraginkortasun Tasa 0.96 0.99 1.00
          Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterreko ikaslearen asebetetze maila 7.55 7.40 7.44
          Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterreko Profesionalizazio praktiken inguruko enpresaren asebetetze maila 8.57 8.57 9.29
          Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterreko doktorego tituludun irakasle ikertzaile guztiak 13 12  12

           

          MODIFICA

          Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.

          Aldaketen behin-betiko

          informea

          Sistema Txertatuetan Unibertsitate Masterra

          2013 

           

          ACREDITA

          Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

          AutotxostenaBehin betiko txostena

          Sistema Txertatuetan Unibertsitate Masterra

          2015/2016 2017

           

          Tituluaren akreditazioa berriztatuta  

           

          Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

          Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

          Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

           

          DOCENTIA

          Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

          Gehiago irakurri