Masterra

Unibertsitate Masterra MBA - Enpresa Zuzendaritzan - Zuzendaritza Orokorra Espezialitatea

Unibertsitate Masterra MBA - Enpresa Zuzendaritzan - Zuzendaritza Orokorra Espezialitatea

MBA - Enpresa Zuzendaritzako Master Ofizialaren eta Zuzendaritza Orokorra espezialitatearen helburua graduatu ondoko gazteen eta Enpresa Zientzien karrera egina duten profesionalen zuzendaritza eta kudeaketa gaitasunak dinamizatzea da.

1

Zerk bereizten gaituen

MONDRAGON UNIBERTSITATEko ezaugarri garrantzitsuenetakoa lan munduarekin duen harreman estua da, enpresak eta erakundeen beharreri zuzendutako eskaintza egokituz.

2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn arazo ekonomikoak bertan ikasteko oztopo ez izatea nahi dugu. Horretarako hainbat diru laguntza dauzkagu zure esku.

3

Irteera Profesionalak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta enpresen arteko loturei esker, posible da formakuntza eta lana tartekatzea.

4

Praktikak eta Master bukaerako lanak

MONDRAGON Korporazioarekin dugun harremana, eta enpresa eta erakunde ezberdinekin sinatzen diren hitzarmenei esker, ikasleek praktikak eta proiektuak enpresan egiteko aukera dute.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Mireia Igarzabal
Telefonoa
943.71.80.09
E-posta
migarzabal@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera


Informazio gehiago

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Europako Goi Mailako Hezkuntzara egokitutako Master Unibertsitarioa; Aneca-k ebaluatuta eta Hezkuntza Ministeritzak onartua
Nori zuzendua
Titulatu unibertsitarioak
Kreditu kopurua
60
Hizkuntzak
Erdaraz
Eskaintzen den tokia
Oñati
Iraupena
Urte bat
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen / Qué nos diferencia

MONDRAGON UNIBERTSITATEko ezaugarri garrantzitsuenetakoa lan munduaren duen harreman eztua da, enpresak eta erakundeen beharreri zuzendutako eskaintza egokituz.

  • Europako Goi Mailako Hezkuntzara egokitutako tituluaren jabe izatea
  • Formakuntza lanarekin tartekatu dezakezu
  • Coaching pertsonal bat izango duzu pertsonal eta profesional gaitasunak hobetzeko zuzendua
  • Enpresarekin harremanetan gaude lan munduan sartu eta etorkizuneko aukerak hobetzeko.

MBAko garapenerako ezaugarriak:

  • Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza: horren ikasketa eta praktika egungo enpresa-kudeaketaren ereduari atxikita daude eta ideia berrien sorrera eta horiek negozio berrietan aplikatzea sustatzen du.
  • Norberaren eta lantaldearen lidergoa: bakoitzak dituen ezagutza teorikoak eta praktikoak eta lantaldeen lidergo-gaitasuna sendotzen dira.
  • Zuzendaritza-gaitasunak: pertsonak eta giza taldeak zuzentzeko gaitasunak garatu eta banakako sormena sendotu lantaldeetan parte hartuz
  • Berrikuntza eta Ikuspegi Estrategikoa: parte-hartzaileei metodologia eta enpresa-kudeaketarako sistema berriztatzaileenak ematen zaizkie.
  • Eraginkortasuna: norberaren eraginkortasuna nahiz enpresa barneko lantaldeena garatzen da.
  • Unibertsitatea/enpresa lotura sendoa, MONDRAGON UNIBERTSITATEAren nortasun-ezaugarrietako bat da.

    Gure ikasketa eredua

    Metodologia

    Metodologia.  Metodología.

    MBAk ikuspegi integratzailea duen, diziplina anitzeko eta globala den prestakuntza eskaintzen du. Guzti hau, jakintza transmititzeko, ikaskuntzako eta praktika eta teoria txandakatzen duen garapeneko metodologia baten bidez, zeinak aurrez aurreko saioak, kasuen eztabaidak eta bakarko eta taldeko lanak dituen.

    Programak hiru eguneko tailer bat du, egoitza batean egiten dena, lidergoari dagozkion konpetentziak lantzeko. Tailer honetan ikasleak banakako eta taldeko coach baten laguntza izango du eta programa akademiko osoan garatuko da.

    Gure ikasketa eredua

    Praktikak eta Master bukaerako lanak

    Praktikak eta gradu bukaerako lanak. Prácticas y tranajo fin de grado.

    PRAKTIKAK ENPRESETAN

    MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

    Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

    MONDRAGON UNIBERTSITATEA MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

    Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

    Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

    Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.

    Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.

    MONDRAGON UNIBERTSITATEko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.

    MASTER BUKAERAKO LANA

    Ikasketak MONDRAGON UNIBERTSITATEan egiten dituzten ikasleek master bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.

    Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

    Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

    Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

    Master bukaerako lanak egiteko, MONDRAGON UNIBERTSITATEak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Laboral Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, Corporación MONDRAGON, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

    MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleek master bukaerako 500 lanetik gora egiten dituzte urtero.

    Gure ikasketa eredua

    Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

    Mugikortasuna eta nazioartekotasuna. Movilidad e internacionalización

    PROIEKTUA ATZERRIAN

    Programa honen bitartez, ikasleek proiektua egiteko aukera dute atzerriko unibertsitate, enpresa eta ikerketa zentruetan.

    Proiektua Europan eginez gero, Erasmus Ikasi (unibertsitatean) edo Erasmus Praktikak (enpresan) programaren bitartez egiten dira egonaldiak. Europaz kanpo aldiz, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmena, lan kontratua edo Aldebiko Hitzarmenaren bitartez egin daiteke.

    Proiektua, Europan eta unibertsitate batean eginez gero, Erasmus Ikasi programaren bitartez estaliko litzateke, eta enpresa edo zentru teknologikoan eginez gero berriz, Erasmus Praktikak programaren bidez. Europaz kanpo, unibertsitate batean eginez gero, Aldebiko Hitzarmenaren bidez, eta enpresa batean, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmenaren bidez.

    Erasmus Ikasi eta Praktikak programarekin, Erasmus beka eta Espainiako Ministeritzaren osagarria jasoko dute ikasleek, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen mugikortasunerako laguntzaz gain.

    Europaz kanpo aldiz, azken laguntza hau eskatzeko aukera besterik ez dute izango ikasleek Aldebiko Hitzarmenaren bitartez unibertsitate batera joanez gero.

    Unibertsitate-Enpresa  Hitzarmenarekin berriz, Eusko Jaurlaritzako mugikortasunerako dirulaguntza eskatzeko aukera izateaz gain, Enpresak beka bat ordainduko dio ikasleari.

    Irakaskuntza programa

    Helburuak eta Konpetentziak

    Helburuak eta konpetentziak. Objetivos y competencia
    • Parte hartzaileengan enpresaren ikuspegi sistemiko bat garatzea, inguru globalizatu batean erabakiak hartzeko gaitasuna indartuz.
    • Taldeen lidergo eraginkor bat eta hauetan parte hartzen duten pertsonen arteko konfiantza handitzeko konpetentzia generikoak garatzea.
    • Berrikuntza prozesuak lideratzeko gai izateko izpiritu ekintzailea garatzea eta negozio aukera berriak garatzea.
    • Parte hartzaileei enpresen kudeaketarako teknika aurreratuenen inguruko ezagutza solidoak ematea.

    Irakaskuntza programa

    Ikasketa plana

    Irakaskuntza programa. Programa formativo

    MBAren iraupen-kredituak honela banatzen dira:

    Modulu komunak

    Programa kontzeptuzko 6 moduluk osatzen dute; guztira, 20 kreditu. Modulu bakoitzeko saioetan bisitak egingo dira fakultatearen inguruko enpresa eta erakunde esanguratsuetara.

    • Ekintzailetza, 3 kreditu: Ekintzaileen eta zuzendarien profilak, negozio-planak edo Business Plan, ekintzaileei laguntzeko egiturak, enpresak sortzeko esperientziak, pertsona negozioen iturburuan.
    • Finantza kudeaketa, 3 kreditu: Nazioarteko merkataritza eta globalizazioa, enpresaren alderdi juridikoak, finantza-egoeren azterketa, kostuen kudeaketa, inbertsioen azterketa.
    • Berrikuntzaren kudeaketa, 3 kreditu: Berrikuntzarako abiapuntua, berrikuntza: kudeaketa eta estrategia, berrikuntza praktikan, berrikuntza zentro teknologiko batetik.

     

    Modulua: ZUZENDARITZA OROKORRA ESPEZIALITATEA

    Programak 5 gai-multzo garatzen ditu eta, guztira, 20 kreditu ditu:

     

    Master bukaerako proiektua

    Ikasleek banaka eta tutoretzapean proiektu bat egingo dute; proiektuak 20 kredituko iraupena izango du. * Informazio gehiago

    Enpresa Kudeaketarako oinarrizko ezagutzak jaso ez dituzten ikasleek, 9 ECTS osaturiko materiak egin beharko ditu.

    ORDUTEGIAK

    Enpresagintza formakuntza: 2013ko urritik 2014ko urtarrilera: astearte eta ostegunak: 15:00tatik 20:00tara.

    Zuzendaritza orokorra: 2014ko otsailetik ekainera, astearte eta ostegunak: 15:00tatik 20:00tara, Oñatin

    Master bukaerako proiektua: 2014ko abendua

    EGUTEGIA

    2013-2014ko egutegia


    Irakaskuntza programa

    Gida eta Arautegiak

    gida eta arautegiak. Guías y normativas

    Ondoren daukazun irakasle-gidan unibertsitate-hezkuntza ofizialen egitura berria jasotzen da, sarbide eta onarpen baldintzak, kredituen aitorpen eta transferentzia, eta abar.

    Arautegi akademikoa

    Bestalde, master amaierako lan gidan lan honi buruzko informazio guztia jasotzen da, berau aurrera eramateko behar diren betekizun eta pausu guztiak jakiteko.

    Master bukaerako lanaren gida  pdf

     

    Iraunkortasun Normatiba

    • Ikasleak 60 ECTStan matrikulatu beharko dira (Masterreko kreditu guztiak).
    • Materia bakoitzeko gehienezko bi deialdi izango dira, dagokion kasuan, ordea, graziazko bate ere eskatu ahalko da.
    • Graziazko deialdi Fakultateak ez onartzerakoan edo ikasleak deialdi hau ez gainditzerakoan, ikasleak titulazioa bertan behera utzi beharko luke.



     


    Irakaskuntza programa

    Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

    Irteera profesionalak. Salidas profesionales

    MONDRAGON UNIBERTSITATEA enpresa eta unibertsitate arteko harreman estuak bereizten du. Honek prestakuntza akademikoaren eta enpresaren arteko bitartekaritza eta lan merkatura sartzea errazteko lankidetza garatzea ahalbidetzen du eta ikasleen muga profesionala zabaltzen du.

    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk MUkide zerbitzua sortu du unibertsitateko ikasle ohientzat eta hauen garapen profesionalera zuzendutako zerbitzuak eskaintzea du helburu.

    Jarraian gure ikasleak dauden ardura postu batzuk jasotzen ditugu:

    • Erakundeen antolaketa estrategikoa
    • Enpresako arlo funtzionaletako taldeen lidergoa
    • Enpresa berri baten merkaturatzearekin ekintzailetasunaren garapena
    • Erakunde bateko elementu finantzarioak ezarri eta kontrolatzea
    • Marketing-eko estrategia eta politikak ezarri eta aplikatzea

    Ikasle berriak

    Sarrera eta Onarpena

    Sarrera eta onarpena. Acceso y admisión.

    Ikasleek, hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

    • Unibertsitate-titulu ofizial espainiarra edo Goi heziketako Espazio Europarreko kidea den Estatuaren barnean dagoen Goi heziketako erakunde batek emandakoa.
    • Era berean, master hau Goi mailako Espazio europarretik kanpo geratzen diren tituludunek egin ahal izango dute, hurrengo baldintzak betetzen direnean: unibertsitateak konprobatuko du titulu hauek egiaztatzen duten formakuntza maila, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen parekoa dela eta gradu-ondoko ikasketak egin ditzaketela, herrialdeak emandako tituluak horrela bermatzen duelako.

    Masterrean modu honetan onartua izateak ez du esan nahi  titulu hauek homologatuak izango direnik eta ez dira aintzakotzat hartuko beste eginkizunetarako ere. Bakarrik Masterra egin ahal izateko balioko dute. Ikasleen onarpena Masterraren koordinazio taldearen esku dago eta irispide hauek hartuko dira kontuan:

    • Onartu behar den pertsonaren espediente akademikoa.
    • Curriculum Vitae eta onarpen eskutitz bat. Eskutitz honetan, masterren edukiarekin zerikusirik dituen aurreko esperientziak eta motibazio pertsonalak zehaztuko dira.
    • Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (presentziala edo online)
    • Ingeleseko titulu ofiziala edo frogaren bat hizkuntzaren ezaguera egiaztatzeko.

    Masterra egiteko gomendatzen den sarrera profila:

    Enpresa kudeaketara bideratu gabeko graduatuek izango dute lehentasuna (Ingeniariak, Abokatuak, Medikua, etab.); enpresa kudeaketara zuzenduriko ezagutzak jaso nahi dituzteneizuzendua; baita ere kudeaketan lan egiten duten unibertsitate titulunei edota ezagutzak eguneratu nahi dituztenei zuzendua.

    Sarrera berriko plaza kopuru maximoa 30 ikaslekoa da.

    Ikasle berriak

    Inskripzioa eta matrikula

    Inskripzio eta matrikula. Inscripción y matrícula

    INSKRIPZIOA

    Ohiko epea: 2014-12-2tik 2015-07-14ra

    Ez ohiko epea: 2015-07-15etik 2015-09-09ra

    ESKAERA NON ETA NOLA AURKEZTU

    Inskripzioa, unibertsitateko web orriaren bidez egingo da, bertan agertzen diren aginduak jarraiturik. Inskripzio prozesua bukatutakoan , sistemak NAN-a edo indarrean dagoen pasaportea eskaneatuta igotzea eskatuko du, izen-ematea balioztatua izan dadin.

    Eskatutako dokumentuak edo datuak faltsuak izango balira inskripzioa bertan behera geratuko litzateke.

    DOKUMENTAZIO GEHIGARRIA

    • Aurretik egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintzako tituludunek ez dute hau egin behar).
    • Aurretik egindako ikasketen tituluaren fotokopia (izatekotan)
    • Curriculum Vitae eguneratuta.
    • Ingeles diploma (Egongo balira)

    AUKERAKETA

    Inskripzioa egin ondoren, Masterraren koordinatzailea ikaslearekin jarriko da harremanetan matrikulazio prozesua azaltzeko.

    MATRIKULA

    • Ohiko epea: 2015eko uztailaren 21etik 22ra
    • Ez ohiko epea: 2015eko uztailaren 23tik irailaren 15era

    Ikasleari eskatzen zaizkion gutxieneko  kredituak eskola denboraldi bakoitzeko eta balegokio egote arauak.

    Masterraren kreditu kopurua: 2007/ 1393 E.D. ak ezarri duenaren arabera (2010/861 E.D. ak aldatuta), titulazioak 60 kreditu ECTS ditu. Ikasle bakoitzak 25 ordu lan egin behin ditu kreditu bakoitzeko. Kreditu europarrak matrikula bakoitzeko:

    • Lehengo matrikula: Ikasle berriak, nahitaez masterreko kreditu guztietan matrikulatu beharko dira.

    Hala ere, heziketa berezien beharra egongo balitz edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan harturik, posible izango  litzateke Fakultateko dekanoari eskaera bat egitea matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoan baino txikiagoa izateko. Dena den , ezin da izan 15 ECTS baino txikiagoa.

    Kasu berezi hauetan, ikaslearen egoera pertsonalari egokitutako formakuntza “ad hoc” diseinatuko litzateke. Ondorengo matrikulak:

    • Ikasleek, gainditzeke dituzten irakasgai guztietako matrikula egin beharko dute.
    • “Ad  hoc” formakuntza egin behar duten ikasleak, euren formakuntza plangintza pertsonalizatuan aurreikusitakoaren arabera matrikulatuko dira.
    • Ikaslearen dedikazioa: 37 astekoa izango da; hurrengo egiturarekin banatuta:
    • Formakuntza akademiko presentziala: 25 aste
    • Gradu-ondoko amaiera proiektua: 12 aste
    • Egonaldia: ikasle bakoitzak, gehienez, bi deialdi izango ditu materia bakoitzeko. (Bat ikasturte akademiko bakoitzeko). Graziako deialdia eskatzeko eskubidea ere badago.

    Ikastetxe Nagusiko eta erresidentziako matrikula epea bat dator ikasketa epearekin kasu guztietan.

    • Ikasketa zehatz batean onartuak izan ez direnek, bere interesa adieraz dezakete, bai korreoz, bai telefonoz. Horrela, plaza hutsak geratuko balira bigarren hautaketa fasean onartuak izateko aukera edukiko lukete. Matrikula, ohiko epean egin dutenek lehentasuna izango dute, irailean egin dutenen aurretik.

      Ikasle berriak

      Prezioak

      Prezioak. Precios.

      Masterraren prezio osoa 8.200 €-koa da eta ondoren azaltzen den bezala oradaindu beharko da:

      Plaza erretserbarako %5: 410 €

      Matrikula %35: 2.840 €

      2015ko abendua: 1.640 €

      2016ko otsaila: 1.640 €

      2016ko apirila: 1.620 €

      * OHARRA: Kontseilu Errektoreak gaurkotuko ditu urtero ikasturteko inporteak.

      Ikasle berriak

      Bekak eta diru laguntzak

      Bekak eta diru laguntzak. Becas y ayudas

      MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu. Horretarako, ondorengo diru-laguntzak dituzu:

      BEKA OFIZIALAK

      Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat (EHAE), (Eusko Jaurlaritza).

      • Beka orokorrak, eguneroko garraiorako eta garraiorako, unibertsitate ikasketak eta beste goi mailako ikasketak egiteko, ezgaitasuna duten ikasleentzat.
      • Bekak, hizkuntza ikastaroentzat udan atzerrian.
      • Bekak, Erasmus ikasleentzat eta nazioarteko izaera duten unibertsitate mugikortasun beste programentzat.

      Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpo dauden ikasleentzat (Hezkuntza Ministerioa)

      • Izaera orokorreko bekak eta laguntzak eta mugikortasunekoak unibertsitate ikasleentzat.
      • Bekak Masterretan matrikulatzeko langabezian dauden tituludunentzat.

      BEKAK ETA BEREZKO LAGUNTZAK

      • Prezio publikoen murriztapen-laguntza edo ordaintzetik libre geratzea.
      • Biteri ikastetxe Nagusiaren egoiliarrentzako laguntza.
      • Biteri ikastetxe Nagusiaren egoiliarrentzako beteranotasun beka.
      • Kolaborazio bekak departamentu desberdinen formakuntza eta laguntzarako.

      Ikasle berriak

      Ostatua eta Garraioa

      Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

      OSTATUA

      MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

      PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

      Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

      Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

      Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

      Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

      • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
      • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

      *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

      PISUA PARTEKATZEKO ONLINE ZERBITZUA

      Ikastetxe nagusian barik, beste ikaskide batzuekin batera bizitzea nahiago baduzu, pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar zaitezke pisua partekatzeko online zerbitzuaren bidez.

      www.mondragon.edu/eps/OferDeman

      • pisuen eskaintza
      • pisuen eskaera

      Gainera, pisua bilatzen ere laguntza ematen saiatuko gara:

      • pisuak errentan

      GARRAIOA

      MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

      GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

        Ikasle berriak

        Kredituak aitortzea

        Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos.

        KREDITUEN ONARPENA

        Kredituen errekonozimendua,ikasketetan konputatzen diren kredituen onarpena izango da, titulu ofiziala lortu ahal izateko. Kreditu hauek ikasketa ofizialetakoak izango dira, bai MONDRAGON UNIBERTSITATEAn lortutakoak, bai beste Unibertsitatean.

        Enpresa fakultate honek, Unibertsitatean bertan, beste Unibertsitatetan edo beste titulutan egindako ikasketen kredituak errekonozitu ahal izango ditu. Azken titulu hauen aipamena Unibertsitateen, abenduaren 21eko 2001/6 ko Lege Organikoaren 34.1 artikuluan agertzen da.

        Onarpen baldintzak, ikasleak kurtsatutako materiekin lotutako konpetentzien eta ezagueren eta Ikasketa plangintzan aurreikusitakoaren egokitzapenean oinarrituko da. Zeharkako izaerakoak baldin badira, ECTS kredituen eskola karga antzerakoa izan beharko da.

        Enpresa Fakultate honek, kreditua(k) errekonozitu ahal izango dizkie, tituluaren konpetentziak egiaztatzen dituzten profesionalei, beren lan jardueran. Master amaierako proiektuari dagozkion kredituak ez dira inoiz errekonozituak izango.

        Aurreko sailetan  jasotakoaren arabera, errekonozituak izan diren kredituak, zenbakizko kalifikazioarekin kalifikatuko dira; irailaren 5eko 2003 E.D. aren agertzen den bezala. B-n eta C-n, errekonozituak izan diren kredituei dagozkien materien kalifikazioak, hurrengokoaren produktuaren batez besteko haztatua izango da:  Ikasleak materia bakoitzean ateratzen duen kalifikazioa bider materia bakoitzari esleitutako kredituak.

        Unibertsitate ikasketa ez ofizialen bidez eta lan esperientziaren bitartez lor daitekeen kreditu kopurua, ezin da bere multzoan, ikasketa planak osatzen dituen kreditu guztien %15 baino gehiagokoa izan.

        KREDITUEN TRANSFERENTZIA

        Ikasle bakoitzak egindako ikasketen dokumentu akademiko ofizial egiaztatzailean, aurretik, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn edo beste fakultatean egindako ikasketa ofizialetan lortutako kreditu kopuru guztiak eta titulu ofiziala lortzeko balio ez dutenak, agertzen direnean.

        ESPEDIENTE AKADEMIKOA

        Ikaslearen espediente akademikoan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko edo beste Unibertsitateko ikasketa ofizialetan lortutako kreditu guztiak azalduko dira titulua lortzeko. Kreditu hauek, transferituak, errekonozituak edo gaindituak izan daitezke; kasu bakoitzean zein motatakoa den zehaztu beharko delarik. Kreditu errekonozituak direnean, jatorrizko ikasketei dagozkien hurrengo informazioa agertu beharko da: Unibertsitateak, ikasketa ofizialak zein adarretakoak  diren azalduz, lortutako materiak edota irakasgaiak, kreditu kopurua eta lortutako kalifikazioa.

        GEHIGARRI EUROPARRA TITULUARI

        Ikasleei, Tituluarekin batera emango zaien Gehigarri Europarrean honako hauek agertuko dira: MONDRAGON UNIBERTSITATEko edo beste unibertsitate bateko ikasketa ofizialetan lortu dituzten kreditu guztiak (transferituak, errekonozituak edo gaindituak) dagokion titulua lortzeko, espediente akademikorako zehaztu diren espezifikazio berekin.

        Campusa

        Aurkezpena

        Aurkezpena. Presentación

        MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizarte-ekimena eta -bokazioa dituen Unibertsitatea da, irabazi-asmorik gabea eta onura publikoduna. Sortu genuenetik, kalitatezko hezkuntza eta konpromisoari eusten jarraitzen diogu. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn garrantzi handia ematen diogu ikasleen prestakuntza integralari.

        Horretarako, enpresa-mundua gertu izatearen abantaila daukagu; hala, geure ikasleek hasieratik dute lan-munduaren errealitatearekin harremana.

        Campusa

        Instalazioak

        Oñatiko Campusa

        Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea. Besteak beste, ondoko zebitzu hauek ditu: irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak,  eta kafetegia eta office-ak. Honetaz gain, taldeentzako lan gelak dituen liburutegi argitsu bat ere badauka, eta baita ere irakurketa gela,  isiltasun gela, mediateka, 250 lekuetako Areto Nagusi polibalentea eta parking handi bat.

        Campusa

        Zerbitzuak

        Zerbitzuak. Servicios

        ZERBITZU OROKORRAK

        IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

          • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
          • Zerbitzu Akademikoak:
            • Izena ematea eta matrikula
            • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
            • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
            • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
            • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
            • Doktoregoa kudeatzea
          • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
          • Erreprografia Zerbitzua
          • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
          • Irakaskuntzarako gelak

         

          • Informatika gelak

         

          • Bilera gelak

         

          • Liburutegia

         

          • Irakurketa gela

         

          • Isiltasun gela

         

          • Mediateka

         

        • Areto polibalentea

        Irakaslegoa

        MBA Enpresa Zuzendaritza Unibestritsate Masterreko irakasleak. Zuzendaritza Orokorra Espezialitatea.

          Graduondoko tituluak

          Graduondoko tituluak. Títulos de postgrado

          Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propietan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

          Campusa

          Ikerketa

          Ikerketa. Investigación.

          Programa honek Doktoretza garatu ahal izateko sarrerarako aukera ematen du.

          Kalitatea

          SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

          Gure etengabeko hobekuntza bideari jarraituz, Enpresagintza Fakultateak,  UNIBASQ-eko AUDIT programan oinarrituta, bere Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak- KBBS- diseinatu du. Horrela Enpresagintza FakultateakAUDIT programan aurkeztu zuen bere KBBSa eta 2011an ebaluazio-prozesua bukatu ondoren Balorazio Positiboa jaso zuen.

          Kalitate-manuala

          Prozesuak

           

          * Oharra: PDF-ak gaztelerazko bertsioan daude.

          VERIFICA

          Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta

          ACREDITA

          Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik,  titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

           

          ACREDITA PLUS

          Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko EUR-ACE® zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.

           

          DOCENTIA

          Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

          DOZENTZIAREN EBALUAZIO ESKULIBURUA
          KANPOKO EBALUAZIO TXOSTENA