Masterra

Unibertsitate Masterra MBA - Enpresa Zuzendaritzan - Marketin Zuzendaritza Espezialitatea

Unibertsitate Masterra MBA - Enpresa Zuzendaritzan - Marketin Zuzendaritza Espezialitatea

MBA - Enpresa Zuzendaritzako Master Ofizialaren eta Marketin Zuzendaritza espezialitatearen helburua graduatu ondoko gazteen eta Enpresa Zientzien karrera egina duten profesionalen zuzendaritza eta kudeaketa gaitasunak dinamizatzea da.

1

Zerk bereizten gaituen

MONDRAGON UNIBERTSITATEko ezaugarri garrantzitsuenetakoa lan munduarekin duen harreman estua da, enpresak eta erakundeen beharreri zuzendutako eskaintza egokituz.

2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn arazo ekonomikoak bertan ikasteko oztopo ez izatea nahi dugu. Horretarako hainbat diru laguntza dauzkagu zure esku.

3

Irteera Profesionalak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta enpresen arteko loturei esker, posible da formakuntza eta lana tartekatzea.

4

Praktikak eta Master bukaerako lanak

MONDRAGON Korporazioarekin dugun harremana, eta enpresa eta erakunde ezberdinekin sinatzen diren hitzarmenei esker, ikasleek praktikak eta proiektuak enpresan egiteko aukera dute.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Mireia Igarzabal
Telefonoa
943.71.80.09
E-posta
migarzabal@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera


Informazio gehiago

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Europako Goi Mailako Hezkuntzara egokitutako Master Unibertsitarioa; Aneca-k ebaluatuta eta Hezkuntza Ministeritzak onartua
Nori zuzendua
Titulatu unibertsitarioak
Kreditu kopurua
60
Hizkuntzak
Erdaraz
Eskaintzen den tokia
Oñati - Cámara de Gipuzkoa
Iraupena
Urte bat
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

MONDRAGON UNIBERTSITATEko ezaugarri garrantzitsuenetakoa lan munduaren duen harreman eztua da, enpresak eta erakundeen beharreri zuzendutako eskaintza egokituz.

  • Europako Goi Mailako Hezkuntzara egokitutako tituluaren jabe izatea
  • Formakuntza lanarekin tartekatu dezakezu
  • Coaching pertsonal bat izango duzu pertsonal eta profesional gaitasunak hobetzeko zuzendua
  • Enpresarekin harremanetan gaude lan munduan sartu eta etorkizuneko aukerak hobetzeko.

MBAko garapenerako ezaugarriak:

  • Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza: horren ikasketa eta praktika egungo enpresa-kudeaketaren ereduari atxikita daude eta ideia berrien sorrera eta horiek negozio berrietan aplikatzea sustatzen du.
  • Norberaren eta lantaldearen lidergoa: bakoitzak dituen ezagutza teorikoak eta praktikoak eta lantaldeen lidergo-gaitasuna sendotzen dira.
  • Zuzendaritza-gaitasunak: pertsonak eta giza taldeak zuzentzeko gaitasunak garatu eta banakako sormena sendotu lantaldeetan parte hartuz
  • Berrikuntza eta Ikuspegi Estrategikoa: parte-hartzaileei metodologia eta enpresa-kudeaketarako sistema berriztatzaileenak ematen zaizkie.
  • Eraginkortasuna: norberaren eraginkortasuna nahiz enpresa barneko lantaldeena garatzen da.
  • Unibertsitatea/enpresa lotura sendoa, MONDRAGON UNIBERTSITATEAren nortasun-ezaugarrietako bat da.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

MBAk ikuspegi integratzailea duen, diziplina anitzeko eta globala den prestakuntza eskaintzen du. Guzti hau, jakintza transmititzeko, ikaskuntzako eta praktika eta teoria txandakatzen duen garapeneko metodologia baten bidez, zeinak aurrez aurreko saioak, kasuen eztabaidak eta bakarko eta taldeko lanak dituen.

Programak hiru eguneko tailer bat du, egoitza batean egiten dena, lidergoari dagozkion konpetentziak lantzeko. Tailer honetan ikasleak banakako eta taldeko coach baten laguntza izango du eta programa akademiko osoan garatuko da.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako lanak

PRAKTIKAK ENPRESETAN

MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.

Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.

MASTER BUKAERAKO LANA

Ikasketak MONDRAGON UNIBERTSITATEan egiten dituzten ikasleek master bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.

Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Master bukaerako lanak egiteko, MONDRAGON UNIBERTSITATEak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleek master bukaerako 500 lanetik gora egiten dituzte urtero.

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

PROIEKTUA ATZERRIAN

Programa honen bitartez, ikasleek proiektua egiteko aukera dute atzerriko unibertsitate, enpresa eta ikerketa zentruetan.

Proiektua Europan eginez gero, Erasmus Ikasi (unibertsitatean) edo Erasmus Praktikak (enpresan) programaren bitartez egiten dira egonaldiak. Europaz kanpo aldiz, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmena, lan kontratua edo Aldebiko Hitzarmenaren bitartez egin daiteke.

Proiektua, Europan eta unibertsitate batean eginez gero, Erasmus Ikasi programaren bitartez estaliko litzateke, eta enpresa edo zentru teknologikoan eginez gero berriz, Erasmus Praktikak programaren bidez. Europaz kanpo, unibertsitate batean eginez gero, Aldebiko Hitzarmenaren bidez, eta enpresa batean, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmenaren bidez.

Erasmus Ikasi eta Praktikak programarekin, Erasmus beka eta Espainiako Ministeritzaren osagarria jasoko dute ikasleek, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen mugikortasunerako laguntzaz gain.

Europaz kanpo aldiz, azken laguntza hau eskatzeko aukera besterik ez dute izango ikasleek Aldebiko Hitzarmenaren bitartez unibertsitate batera joanez gero.

Unibertsitate-Enpresa  Hitzarmenarekin berriz, Eusko Jaurlaritzako mugikortasunerako dirulaguntza eskatzeko aukera izateaz gain, Enpresak beka bat ordainduko dio ikasleari.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

  • Parte hartzaileengan enpresaren ikuspegi sistemiko bat garatzea, inguru globalizatu batean erabakiak hartzeko gaitasuna indartuz.
  • Taldeen lidergo eraginkor bat eta hauetan parte hartzen duten pertsonen arteko konfiantza handitzeko konpetentzia generikoak garatzea.
  • Berrikuntza prozesuak lideratzeko gai izateko izpiritu ekintzailea garatzea eta negozio aukera berriak garatzea.
  • Parte hartzaileei enpresen kudeaketarako teknika aurreratuenen inguruko ezagutza solidoak ematea.

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

MBAren iraupen-kredituak honela banatzen dira:

Modulu komunak

Programa kontzeptuzko 6 moduluk osatzen dute; guztira, 20 kreditu. Modulu bakoitzeko saioetan bisitak egingo dira fakultatearen inguruko enpresa eta erakunde esanguratsuetara.

Programa kontzeptuzko 6 moduluk osatzen dute; guztira, 20 kreditu. Modulu bakoitzeko saioetan bisitak egingo dira fakultatearen inguruko enpresa eta erakunde esanguratsuetara.

  • Ekintzailetza, 3 kreditu: Ekintzaileen eta zuzendarien profilak, negozio-planak edo Business Plan, ekintzaileei laguntzeko egiturak, enpresak sortzeko esperientziak, pertsona negozioen iturburuan.
  • Finantza kudeaketa, 3 kreditu: Nazioarteko merkataritza eta globalizazioa, enpresaren alderdi juridikoak, finantza-egoeren azterketa, kostuen kudeaketa, inbertsioen azterketa.
  • Berrikuntzaren kudeaketa, 3 kreditu: Berrikuntzarako abiapuntua, berrikuntza: kudeaketa eta estrategia, berrikuntza praktikan, berrikuntza zentro teknologiko batetik.

MODULUA: MARKETIN ESPEZIALITATEA

Programak hainbat gai-multzo garatzen ditu eta, guztira, 20 kreditu ditu:

 

MASTER BUKAERAKO PROIEKTUA

Ikasleek banaka eta tutoretzapean proiektu bat egingo dute; proiektuak 20 kredituko iraupena izango du. * Informazio gehiago

Enpresa Kudeaketarako oinarrizko ezagutzak jaso ez dituzten ikasleek, 9 ECTS osaturiko materiak egin beharko ditu.

ORDUTEGIAK

Enpresagintza formakuntza: 2013ko urritik 2014ko urtarrilera: astearte eta ostegunak: 15:00tatik 20:00tara.

Marketing Zuzendaritza: 2014ko otsailetik ekainera, ostiralak, egun osoz, "Cámara de Gipuzkoa"-n

Master bukaerako proiektua: 2014ko abendua

EGUTEGIA

2013-2014ko egutegia

Irakaskuntza programa

Gida eta Arautegiak

Ondoren daukazun irakasle-gidan unibertsitate-hezkuntza ofizialen egitura berria jasotzen da, sarbide eta onarpen baldintzak, kredituen aitorpen eta transferentzia, eta abar.

Arautegi akademikoa

Bestalde, master amaierako lan gidan lan honi buruzko informazio guztia jasotzen da, berau aurrera eramateko behar diren betekizun eta pausu guztiak jakiteko.

Master bukaerako lanaren gida  

Irakaskuntza programa

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA enpresa eta unibertsitate arteko harreman estuak bereizten du. Honek prestakuntza akademikoaren eta enpresaren arteko bitartekaritza ahalbidetzen du. Honek lan merkatura sartzea errazteko lankidetza garatzea ahalbidetzen du eta ikasleen muga profesionala zabaltzen du.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk MUkide zerbitzua sortu du unibertsitateko ikasle ohientzat eta hauen garapen profesionalera zuzendutako zerbitzuak eskaintzea du helburu.

Jarraian gure ikasleak dauden ardura postu batzuk jasotzen ditugu:

  • Erakundeen antolaketa estrategikoa
  • Enpresako arlo funtzionaletako taldeen lidergoa
  • Enpresa berri baten merkaturatzearekin ekintzailetasunaren garapena
  • Erakunde bateko elementu finantzarioak ezarri eta kontrolatzea
  • Marketin-eko estrategia eta politikak ezarri eta aplikatzea

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

Ikasleek, hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Unibertsitate-titulu ofizial espainiarra edo Goi heziketako Espazio Europarreko kidea den Estatuaren barnean dagoen Goi heziketako erakunde batek emandakoa.
  • Era berean, master hau Goi mailako Espazio europarretik kanpo geratzen diren tituludunek egin ahal izango dute, hurrengo baldintzak betetzen direnean: unibertsitateak konprobatuko du titulu hauek egiaztatzen duten formakuntza maila, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen parekoa dela eta gradu-ondoko ikasketak egin ditzaketela, herrialdeak emandako tituluak horrela bermatzen duelako.

Masterrean modu honetan onartua izateak ez du esan nahi  titulu hauek homologatuak izango direnik eta ez dira aintzakotzat hartuko beste eginkizunetarako ere. Bakarrik Masterra egin ahal izateko balioko dute. Ikasleen onarpena Masterraren koordinazio taldearen esku dago eta irispide hauek hartuko dira kontuan:

  • Onartu behar den pertsonaren espediente akademikoa.
  • Curriculum Vitae eta onarpen eskutitz bat. Eskutitz honetan, masterren edukiarekin zerikusirik dituen aurreko esperientziak eta motibazio pertsonalak zehaztuko dira.
  • Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (presentziala edo online)
  • Ingeleseko titulu ofiziala edo frogaren bat hizkuntzaren ezaguera egiaztatzeko.

Masterra egiteko gomendatzen den sarrera profila:

Enpresa Kudeaketara bideratutako tituladunak, ezagutzak sakondu eta arlo ezberdinetan espezializatu nahi direnentzat zuzendua. Kudeaketa arloan lanean diharduten unibertsitate tituludunak edota arlo hontan espezializatu nahi duteni zuzendua.

Sarrera berriko plaza kopuru maximoa 30 ikaslekoa da.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

INSKRIPZIOA

Ohiko epea: 2013-12-2 tik 2014-07-14 ra.

Ez ohiko epea: 2014-07-15 etik 2014-09-09 ra.

ESKAERA NON ETA NOLA AURKEZTU

Inskripzioa, unibertsitateko web orriaren bidez egingo da, bertan agertzen diren aginduak jarraiturik. Inskripzio prozesua bukatutakoan , sistemak NAN-a edo indarrean dagoen pasaportea eskaneatuta igotzea eskatuko du, izen-ematea balioztatua izan dadin.

Eskatutako dokumentuak edo datuak faltsuak izango balira inskripzioa bertan behera geratuko litzateke.

DOKUMENTAZIO GEHIGARRIA

  • Aurretik egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintzako tituludunek ez dute hau egin behar).
  • Aurretik egindako ikasketen tituluaren fotokopia (izatekotan)
  • Curriculum Vitae eguneratuta.
  • Ingeles diploma (Egongo balira)

AUKERAKETA

Inskripzioa egin ondoren, Masterraren koordinatzailea ikaslearekin jarriko da harremanetan matrikulazio prozesua azaltzeko.

MATRIKULA

Ohiko epea: 2014ko uztailaren 21tik 22ra.

Ez ohiko epea: 2014ko irailaren 11tik 15ra.

Ikasleari eskatzen zaizkion gutxieneko  kredituak eskola denboraldi bakoitzeko eta balegokio egote arauak.

Masterraren kreditu kopurua: 2007/ 1393 E.D. ak ezarri duenaren arabera (2010/861 E.D. ak aldatuta), titulazioak 60 kreditu ECTS ditu. Ikasle bakoitzak 25 ordu lan egin behin ditu kreditu bakoitzeko. Kreditu europarrak matrikula bakoitzeko:

  • Lehengo matrikula: Ikasle berriak, nahitaez masterreko kreditu guztietan matrikulatu beharko dira.

Hala ere, heziketa berezien beharra egongo balitz edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan harturik, posible izango  litzateke Fakultateko dekanoari eskaera bat egitea matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoan baino txikiagoa izateko. Dena den , ezin da izan 15 ECTS baino txikiagoa.

Kasu berezi hauetan, ikaslearen egoera pertsonalari egokitutako formakuntza “ad hoc” diseinatuko litzateke. Ondorengo matrikulak:

  • Ikasleek, gainditzeke dituzten irakasgai guztietako matrikula egin beharko dute.
  • “Ad  hoc” formakuntza egin behar duten ikasleak, euren formakuntza plangintza pertsonalizatuan aurreikusitakoaren arabera matrikulatuko dira.
  • Ikaslearen dedikazioa: 37 astekoa izango da; hurrengo egiturarekin banatuta:
  • Formakuntza akademiko presentziala: 25 aste
  • Gradu-ondoko amaiera proiektua: 12 aste
  • Egonaldia: ikasle bakoitzak, gehienez, bi deialdi izango ditu materia bakoitzeko. (Bat ikasturte akademiko bakoitzeko). Graziako deialdia eskatzeko eskubidea ere badago.

Ikastetxe Nagusiko eta erresidentziako matrikula epea bat dator ikasketa epearekin kasu guztietan.

  • Ikasketa zehatz batean onartuak izan ez direnek, bere interesa adieraz dezakete, bai korreoz, bai telefonoz. Horrela, plaza hutsak geratuko balira bigarren hautaketa fasean onartuak izateko aukera edukiko lukete. Matrikula, ohiko epean egin dutenek lehentasuna izango dute, irailean egin dutenen aurretik.

Ikasle berriak

Prezioak

Masterraren prezio osoa 8.200 €-koa da eta ondoren azaltzen den bezala oradaindu beharko da:

  • Plaza erreserbatzeko %5: 410 €
  • Matrikula %35: 2.840 €
  • 2013ko abendua: 1.640 €
  • 2014ko otsaila: 1.640 €
  • 2014ko apirila: 1.620 €
* OHARRA: Kontseilu Errektoreak gaurkotuko ditu urtero ikasturteko inporteak.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu. Horretarako, ondorengo diru-laguntzak dituzu:

BEKA OFIZIALAK

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat (EHAE), (Eusko Jaurlaritza).
  • Beka orokorrak, eguneroko garraiorako eta garraiorako, unibertsitate ikasketak eta beste goi mailako ikasketak egiteko, ezgaitasuna duten ikasleentzat.
  • Bekak, hizkuntza ikastaroentzat udan atzerrian.
  • Bekak, Erasmus ikasleentzat eta nazioarteko izaera duten unibertsitate mugikortasun beste programentzat.
Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpo dauden ikasleentzat (Hezkuntza Ministerioa)
  • Izaera orokorreko bekak eta laguntzak eta mugikortasunekoak unibertsitate ikasleentzat.
  • Bekak Masterretan matrikulatzeko langabezian dauden tituludunentzat.

BEKAK ETA BEREZKO LAGUNTZAK

  • Prezio publikoen murriztapen-laguntza edo ordaintzetik libre geratzea.
  • Biteri ikastetxe Nagusiaren egoiliarrentzako laguntza.
  • Biteri ikastetxe Nagusiaren egoiliarrentzako beteranotasun beka.
  • Kolaborazio bekak departamentu desberdinen formakuntza eta laguntzarako.

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

DONOSTIALDEA

Donostialdeko eskualdean ostaleku eskaintza zabala dago: ikasle egoitzak, alokairuko etxebizitzak, partekatzeko etxebizitzak edota abegi-etxeak.

Jarraian eskaintza horri buruzko informazioa emango dugu. Ostalekuari dagokion ardura ikasleak dauka, Mondragon Unibertsitateak ez dauka inolako ardurarik gai horri dagokionez eta ez du bitartekaritza lanik egingo. Ostalekuaren eskaintza pribatua da, eta beraz, harremana ikaslearen eta ostatua eskaintzen duenaren artekoa izango da.

Alokairuko etxebebizitzak, Partekatzeko etxebizitzak edota Abegi-etxeak

http://www.enalquiler.com/alquilar/alquiler-pisos-baratos-donostia-san-sebastian_2_17702_23.html

http://www.pisocompartido.com/alquiler-habitaciones-donostia_san_sebastian

http://sansebastian.loquo.com/cs/vivienda/compartir-piso-alq-habitacion/302

http://www.easypiso.com/guipuzcoa/piso-compartido-san-sebastian

http://www.milanuncios.com/pisos-compartidos-en-san-sebastian%7Cdonostia-guipuzcoa/

Residentziak eta Ikastetxe Nagusiak

COLEGIO MAYOR OLARAIN

Pº Ondarreta 24. Donostia – San Sebastián. 
www.olarain.com

RESIDENCIA LA SALLE

Paseo Maddalen Jauregiberri, 2 . Donostia-San Sebastián. 
www.lasalledonostia.com/egoitza

RESIDENCIA EL CARMELO

Ilumbe, 8. Donostia-San Sebastián.

www.residenciaelcarmelo.com

RESIDENCIA MARIA INMACULADA

Avda. Ategorrieta, 17. Donostia-San Sebastián.

www.cmidonostia.com/residencia

RESIDENCIA VILLA ALAIDI

Pº de Heriz, 95. Donostia-San Sebastián. 
www.villa-alaidi.com/

RESIDENCIA COMPAÑIA DE MARIA

Camino Alto de San Bartolomé. 24. Donostia-San Sebastián

www.companiademaria.net/es/mision_colegiosmayores.aspx

RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL (RESA)

Paseo de Berio, 9. Donostia-San Sebastián.

www.resa.es/Residencias/Manuel-Agud-Querol

 

GARRAIO PUBLIKOA

GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

Ikasle berriak

Kredituak aitortzea

KREDITUEN ONARPENA

Kredituen errekonozimendua,ikasketetan konputatzen diren kredituen onarpena izango da, titulu ofiziala lortu ahal izateko. Kreditu hauek ikasketa ofizialetakoak izango dira, bai MONDRAGON UNIBERTSITATEAn lortutakoak, bai beste Unibertsitatean.

Enpresa fakultate honek, Unibertsitatean bertan, beste Unibertsitatetan edo beste titulutan egindako ikasketen kredituak errekonozitu ahal izango ditu. Azken titulu hauen aipamena Unibertsitateen, abenduaren 21eko 2001/6 ko Lege Organikoaren 34.1 artikuluan agertzen da.

Onarpen baldintzak, ikasleak kurtsatutako materiekin lotutako konpetentzien eta ezagueren eta Ikasketa plangintzan aurreikusitakoaren egokitzapenean oinarrituko da. Zeharkako izaerakoak baldin badira, ECTS kredituen eskola karga antzerakoa izan beharko da.

Enpresa Fakultate honek, kreditua(k) errekonozitu ahal izango dizkie, tituluaren konpetentziak egiaztatzen dituzten profesionalei, beren lan jardueran. Master amaierako proiektuari dagozkion kredituak ez dira inoiz errekonozituak izango.

Aurreko sailetan  jasotakoaren arabera, errekonozituak izan diren kredituak, zenbakizko kalifikazioarekin kalifikatuko dira; irailaren 5eko 2003 E.D. aren agertzen den bezala. B-n eta C-n, errekonozituak izan diren kredituei dagozkien materien kalifikazioak, hurrengokoaren produktuaren batez besteko haztatua izango da:  Ikasleak materia bakoitzean ateratzen duen kalifikazioa bider materia bakoitzari esleitutako kredituak.

Unibertsitate ikasketa ez ofizialen bidez eta lan esperientziaren bitartez lor daitekeen kreditu kopurua, ezin da bere multzoan, ikasketa planak osatzen dituen kreditu guztien %15 baino gehiagokoa izan.

KREDITUEN TRANSFERENTZIA

Ikasle bakoitzak egindako ikasketen dokumentu akademiko ofizial egiaztatzailean, aurretik, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn edo beste fakultatean egindako ikasketa ofizialetan lortutako kreditu kopuru guztiak eta titulu ofiziala lortzeko balio ez dutenak, agertzen direnean.

ESPEDIENTE AKADEMIKOA

Ikaslearen espediente akademikoan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko edo beste Unibertsitateko ikasketa ofizialetan lortutako kreditu guztiak azalduko dira titulua lortzeko. Kreditu hauek, transferituak, errekonozituak edo gaindituak izan daitezke; kasu bakoitzean zein motatakoa den zehaztu beharko delarik. Kreditu errekonozituak direnean, jatorrizko ikasketei dagozkien hurrengo informazioa agertu beharko da: Unibertsitateak, ikasketa ofizialak zein adarretakoak  diren azalduz, lortutako materiak edota irakasgaiak, kreditu kopurua eta lortutako kalifikazioa.

GEHIGARRI EUROPARRA TITULUARI

Ikasleei, Tituluarekin batera emango zaien Gehigarri Europarrean honako hauek agertuko dira: MONDRAGON UNIBERTSITATEko edo beste unibertsitate bateko ikasketa ofizialetan lortu dituzten kreditu guztiak (transferituak, errekonozituak edo gaindituak) dagokion titulua lortzeko, espediente akademikorako zehaztu diren espezifikazio berekin.

Campusa

Aurkezpena

MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizarte-ekimena eta -bokazioa dituen Unibertsitatea da, irabazi-asmorik gabea eta onura publikokoa.

Sortu genuenetik kalitatezko hezkuntza eta konpromisoari eusten diogu. MONDRAGON UNIBERTSITATEAn garrantzi handia ematen diogu ikasleen prestakuntza integralari.

Horretarako, enpresa-mundua gertu izatearen abantaila daukagu; hala, geure ikasleek hasieratik dute lan-munduaren errealitatearekin harremana.

Campusa

Instalazioak

OÑATIKO CAMPUSA

Fakultatearen instalazio berriak 8.200 m2-ko eraikin moderno batean daude. Eraikina funtzionala da, handia, oso argitsua eta oztopo arkitektonikorik gabea. Besteak beste, ondoko zebitzu hauek ditu: irakaskuntzarako gelak, informatika gelak, bilera gelak, pertsonal akademikorentzako, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonalarentzako bulegoak, atseden hartzeko guneak,  eta kafetegia eta office-ak. Honetaz gain, taldeentzako lan gelak dituen liburutegi argitsu bat ere badauka, eta baita ere irakurketa gela,  isiltasun gela, mediateka, 250 lekuetako Areto Nagusi polibalentea eta parking handi bat.

Campusa

Zerbitzuak

ZERBITZU OROKORRAK

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

  • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
  • Zerbitzu Akademikoak:
    • Izena ematea eta matrikula
    • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
    • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
    • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
    • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
    • Doktoregoa kudeatzea
  • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
  • Erreprografia Zerbitzua
  • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
  • Irakaskuntzarako gelak
  • Informatika gelak
  • Bilera gelak
  • Liburutegia
  • Irakurketa gela
  • Isiltasun gela
  • Mediateka
  • Areto polibalentea

Irakaslegoa

MBA Enpresa Zuzendaritza Unibestritsate Masterreko irakasleak. Marketing Zuzendaritza Espezialitatea.

Graduondoko tituluak

Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propietan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

Campusa

Ikerketa

Programa honek Doktoretza garatu ahal izateko sarrerarako aukera ematen du.

Kalitatea

SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

Gure etengabeko hobekuntza bideari jarraituz, Enpresagintza Fakultateak,  UNIBASQ-eko AUDIT programan oinarrituta, bere Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak- KBBS- diseinatu du. Horrela Enpresagintza FakultateakAUDIT programan aurkeztu zuen bere KBBSa eta 2011an ebaluazio-prozesua bukatu ondoren Balorazio Positiboa jaso zuen.

Kalitate-manuala


Prozesuak

 

* Oharra: PDF-ak gaztelerazko bertsioan daude.

VERIFICA

Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta


Homologaziorako eskari-txostena

ANECAren  informea

Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

MBA

2009  2009 

2011

* Oharra: PDF-ak gaztelerazko bertsioan daude.

ACREDITA

Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik,  titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

 

ACREDITA PLUS

Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko EUR-ACE® zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.

 

DOCENTIA

Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.