Masterra

Marketin Digitala Unibertsitate Masterra

Marketin Digitala Unibertsitate Masterra

Marketin digitaleko unibertsitate masterra, erakundeen edozein arlotako behar digitalei erantzutera bideratuta dago, eta funtsezko tresnak ematen ditu, marketin digitaleko jarduerak garatzeko zein ekonomia digitalean moldatzeko.

Ondorengo taulan, master hau bereizten duten ezaugarriak aurkezten dizkizugu:

1

Zerk bereizten gaituen

  • Ezagutzen eta konpetentzien aplikazio praktikoa, inguruneko enpresetan egindako proiektu errealen gainean lan eginez.
  • Sektorearen enpresen eta profesionalen partaidetza masterrean.
  • Eskaintzen den tokia: Bilbao Berrikuntza Faktoria
2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn arazo ekonomikoak bertan ikasteko oztopo ez izatea nahi dugu. Horretarako hainbat diru laguntza dauzkagu zure esku.

3

Irteera Profesionalak

Masterraren helburua, ikasleak hurrengo profil profesionalentzat prestatzea da:

  • Marketineko arduraduna
  • Marketin onlineko edota merkataritza elektronikoko arduraduna
  • Marketin digitalaren esparruko ikertzaile eta aholkularia (Web posizionamendua, web promozioa, sozial media, etab…)
  • Ekonomia digitalean enpresa iniziatiba izango duten ekintzaileak edo barne-ekintzaileak
  • Komunitate-kudeatzaileak
4

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitateak, ikasle guztiei bermatzen die, praktikak egingo dituztela inguruko enpresetan. Praktiken helburua da, batetik, praktikan jarri, lortutako ezagutza eta bestetik, master amaierako proiektuaren abiapuntua izatea.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Rosa Igarza
Telefonoa
943 718009
E-posta
rigarza@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera


Informazio gehiago

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Marketing Digital Master Unibertsitarioa
Nori zuzendua
Ekonomia berriko enpresak sortu, garatu, kudeatu eta lideratzeko konpetentziak bereganatu nahi dituzten unibertsitate tituludunak, bezeroari begira eta marketing digitaleko tresnak eta teknikak erabiliz dihardutenak.
Kreditu kopurua
60 ECTS
Hizkuntzak
Gaztelania
Eskaintzen den tokia
Bilbo, BBF (Bilbao Berrikuntza Faktoria)
Iraupena
9 hilabete
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterrak, ikuspegi integratzailea eta nortasun propioa duen erabateko programa praktikoa eskaintzen du. Ikasleak marketin eta ekonomia digitaleko esparruan espezializatu ahal izango dira.

 zerk bereizten gaitu

Masterraren elementu bereizleak hurrengoak dira:

  • Goi Heziketaren Europar Gunean balioztatuta dagoen titulazio ofiziala
  • Ezagutzen eta konpetentzien aplikazio praktikoa, inguruneko enpresetan egindako proiektu errealen gainean lan eginez. Mondragon Unibertsitateak, praktikak enpresan bermatzen ditu.
  • Enpresen eta sektoreko profesionalen partaidetza masterrean.
  • Masterra, Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da; ekonomia digitaleko ekintzaile eta enpresen ekosistema .
  • Enplegagarritasun tasa %86 koa da (Lanbiden eskuragarri dagoen azken datua)

Gure ikasketa eredua

Metodologia

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza Fakultateko ikasketen ezaugarria praktikotasuna da , enpresa munduarekin duen harreman estuari esker. Hau dela eta, irakasle profesionalen eta beste erakunde batzuetako (unibertsitateak, aholkularitzak, enpresa, kooperatibak, eta abar) profesional irakasleen lan bateratua koordinatzen dugu, prestakuntza saioetan kasu errealak eta metodologia aktiboak erabiliz.
Prestakuntzaren metodologia oso aktiboa da eta, ekonomia digital berriaren balioekin bat eginez. Hau, bi modutan zehazten da:
  • Konpetentzietan oinarritutako prestakuntza praktikoa. Konpetentziak bereganatzeko edukien aplikazio praktikoan oinarritutako ikastaldia.
  • Ikasketen zehar, lan-munduarekin erlazioa izateko aukera, Mondragon Korporazioaren gure kidetasunari esker eta aukera dago ere harremanak izateko ekonomia digitaleko enpresekin.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Praktikak eta master bukaerako lanak. Prácticas y trabajo fin de máster

Gure eskaintza gehienetan, ikasleek, enpresetan egiten dituzten praktikei esker, lan mundua ezagutzeko aukera ezin hobea daukate. MONDRAGON UNIBERTSITATEAk, 100 erakunde baino gehiagorekin heziketa-lankidetza hitzarmenak ditu Master ikasketetarako.

52 urte daramatzagu kalitatezko enplegua sortuz eta datuek horrela bermatzen dute (gradua bukatu duten % 98k lana aurkitzen du hiru hilabete baino gutxiagotan). Seguru gaude gure unibertsitatea, zure unibertsitatea aukeratuz, etorkizun profesionalerako prestatu ahal izango zarela berme handienekin.

PRAKTIKAK

Gure ikasleak lan errealitatearekin harremanetan sar daitezen, unibertsitatean jasotako prestakuntzaren osagarri gisa.


MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA

Unibertsitateko zein enpresako arduradun banak tutoretzapean.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

“Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterra” tituluaren helburu orokorra lortu ahal izateko, ikasleek hurrengo konpetentziak lortuko dituzte:

  • Ikaslea gai izango da, enpresa bateko marketin digitaleko arloa kudeatzen duen talde batean lan egiteko eta beharrezko zuzendaritza gaitasunak garatuko ditu, taldea lideratzeko. Taldea kudeatzeko, ikasleak hurrengoa jakin beharko du: enpresaren marketin arloko helburuak ezartzen, ekintzak planifikatzen, taldekideak koordinatzen eta egon daitezkeen arazoei aurre egiten. Honetaz gain, Ikaslea, arloko helburuak lortzeko asmoz, taldekideen trebetasun pertsonalak bideratzeko gaitasuna izango du.
  • Proaktiboa izango da, Marketin digitaleko kudeaketan izan ditzakeen arazoen aurrean, konponbide zein erabaki eraginkorrak bilatuz eta lortutako emaitzak ebaluatuz.
  • Hausnarketa kritikoa egiteko ahalmena erakutsiko du; hau beharrezkoa baita irizpide partikularrak baieztatzeko. Informazioaren analisia egiteko irizpide objektiboak jarraituko ditu, honen bidez, erakundearen marketinaren kudeaketaren hobekuntza ahalbidetuz.
  • Negozio eta komunikaziorako ikuspegi integraleko konpetentziak garatuko ditu, beste arlo funtzional batzuetako zuzendariekin.
  • Tresna digitalen erabilera trinko era eraginkorrean oinarritutako proiektu berritzaileak martxan jartzeko eta kudeatzeko trebetasun eta konpetentziak lortuko ditu.

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

Marketin digitaleko ikasketa plana hurrego taulan azaltzen da:

 

Konpetentziak eta gaitasunak

1. MODULUAECTS:6

Kudeaketarako konpetentzia digitalak

DE 2

Kudeaketarako zuzendaritza konpetentziak

DE 2

Ekintzailetasun digitalerako konpetentziak

DE 2

 

Ekonomia digitala eta marketing digitalaren estrategia

2. MODULUAECTS: 14

Ekonomia digitala

DE 3

Marketing estrategikoa

DE 4

Bezeroen garapena

DE 5

Marka eta markaren edukia

DE 2

 

 

Marketing digitala

3. MODULUA ECTS 20

Multikanalitatearen kudeaketa

DE 4

Sare sozialak eta afiliazioa marketing-a

DE 3

Merkataritza elektronikoa

DE 2

Posizionamendu organikoa eta ordainekoa

DE 6

Neurketak eta web analitika

DE 5

 

Master Bukaerako Lana

4. MODULUAECTS:20

Master Bukaerako Lana

DE 6

Praktika espezializatuak enpresan

DE 14

DE: Derrigorrezkoa

Egutegia

Masterra urrian hasi eta uztailean amitzen da.

Urritik apirilarte klase presentzialak ematen dira, astelehen, asteazken, eta ostiraletan (15:00 - 20:00) eta apiriletik uztailera praktikak egiten dute ikasleek.

Irakaskuntza programa

Gida eta Arautegiak

Jarraian  agertzen den irakaskuntza gidan, hurrengoa jasotzen da: irakaskuntza unibertsitario ofizialen egitura berria, sarbide eta onarpen baldintzak eta kredituen transferentzia nahiz hauen balioztapena.

*PDF-a erderazko bertsioan daude.

Irakaskuntza programa

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

Marketin digitaleko ikasleek, beren eginkizunak betetzeko behar dituzten konpetentziak bereganatzen dituzte: gai izango dira ekonomia digital eta marketin esparruko erantzukizunak euren gain hartzeko. Irteera profesionalak honako hauek dira:

  • Marketin arduraduna
  • Oinarri teknologiko edo zerbitzu enpresen kudeatzailea
  • Ekonomia digitalean enpresa iniziatiba izango duten ekintzaileak edo barne-ekintzaileak
  • Marketineko eta merkataritza elektronikoko arduraduna
  • Marketin digitalaren esparruko ikertzaile eta aholkularia (SEO,web promozioa,sozial media …)
  • Komunitate-kudeatzaileak

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

SARRERA

Ikasleek, Marketin digitaleko Masterra egin ahal izateko, hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  1. Masterraren ikasketa ofizialak egiteko , beharrezkoa izango da, unibertsitateko titulu ofizial espainiarra izatea edo Goi Hezkuntzako Espazio Europarren barnean dagoen beste estatu bateko Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko erakunde batek emandakoa edukitzea. Honek, Master ikasketak egin ahal izateko gaitasuna ahalbideratu beharko du.
  2. Era berean, master hau Goi mailako Espazio europarretik kanpo geratzen diren tituludunek egin ahal izango dute, hurrengo baldintzak betetzen direnean: unibertsitateak konprobatuko du titulu hauek egiaztatzen duten prestakuntza maila, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen parekoa dela eta gradu-ondoko ikasketak egin ditzaketela, herrialdeak emandako tituluak horrela bermatzen duelako. Masterrean modu honetan onartua izateak ez du esan nahi titulu hauek homologatuak izango direnik eta ez dira aintzakotzat hartuko beste eginkizunetarako ere. Bakarrik Masterra egin ahal izateko balioko dute.

Hurrengo titulazioen egresatuek izango dute lehentasuna master hau burutzeko:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza.
  • Kazetaritza
  • Ikus-entzunezko komunikazioa
  • Publizitatea eta Harreman Publikoak
  • Diseinua
  • Marketin
  • Lidergo ekintzailea eta Berrikuntza
  • Turismoa

Gainontzeko hautagaientzat, ez badira eskainitako plazak, aurretik deskribatutako profilekin betetzen, eskatuko zaizkie, aldez aurretiko ezagutzak eta lan esperientzia, Enpresen kudeaketa eta Zuzendaritzan, Marketinen eta tresna digitaletan.

Ikasleen onarpena Masterraren koordinazio taldearen esku dago eta irispide hauek hartuko dira kontuan:

  • Onartu behar den pertsonaren espediente akademikoa eta emaitzen batez bestekoa.
  • Curriculum Vitae eta onarpen eskutitz bat. Eskutitz honetan, masterren edukiarekin zerikusirik dituen aurreko esperientziak eta motibazio pertsonalak zehaztuko dira.
  • Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (presentziala edo online).
  • Ingeleseko titulu ofiziala (B2 – First Certificate) edo frogaren bat hizkuntzaren ezaguera egiaztatzeko.

Lehen aipatutako irizpide bakoitza, portzentaje hauek jarraiturik haztatuko da:

Irizpidea%
Espediente akademikoa 25%
Curriculum Vitae 20 %
Elkarrizketa pertsonala 40 %
Ingeleseko titulu ofiziala 15 %
Guztira 100%

Ez gaitasun batengatik, heziketa behar bereziak dituzten ikasleen kasuetan, egokitzapen kurrikularren, ibilbideen edo ikasketa alternatiboen beharra ebaluatuko da.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

Inskripzioak

  • Ohiko epea: 2016-12-1etik 2017-06-20ra
  • Ezohiko epea: 2017-06-22tik 2017-09-4ra 

ESKAERA AURKEZTEKO LEKUA ETA MODUA

Inskripzioa, MONDRAGON UNIBERTSITATEAK dauzkan edozein Fakultatetan egin ahal izango da(Bilbao Berrikuntza Faktoria barne). Ikasleak, aukeratutako Masterren lehentasun ordena adierazi beharko du.

Izen ematea, unibertsitateko web orriaren bidez ere egin daiteke, bertan agertzen diren aginduak jarraiturik edo nahi izanez gero, posta ziurtatuaren bitartez ere bai. Postaz eginez gero, ikaslea harremanetan jarri beharko da fakultatearekin, honek inskripzio kartazal bat bidali diezaion.

Kasu guztietan behar den dokumentazioa hau da:

  • Inskripzio eskaera beteta.
  • NAN aren  fotokopia
  • Curriculum Vitae
  • Aurretik egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintzako tituludunek ez dute hau egin behar)
  • Aurretik egindako ikasketa akademiko tituluaren fotokopia (Egongo balira)
  • Ingeles diploma(K) (Egongo balira)

Aukeraketa

Inskripzioa egin ondoren, Masterraren koordinatzailea ikaslearekin jarriko da harremanetan matrikulazio prozesua azaltzeko.

Eskatutako dokumentuak edo datuak faltsuak izango balira inskripzioa bertan behera geratuko litzateke.

 

Matrikula

  •    Ohiko epea: 2017ko uztailaren 17tik 20ra
  •    Ez ohiko epea: 2017ko uztailaren 21etik irailaren 4ra arte

Ikasleari eskatzen zaizkion gutxieneko kredituak eskola denboraldi bakoitzeko eta balegokio egote arauak.

Masterraren kreditu kopurua: 2007/ 1393 E.D. ak ezarri duenaren arabera (2010/861 E.D. ak aldatuta), titulazioak 60 kreditu ECTS ditu. Ikasle bakoitzak 25 ordu lan egin behin ditu kreditu bakoitzeko. Kreditu europarrak matrikula bakoitzeko:

  • Lehengo matrikula: Ikasle berriak, nahitaez masterreko kreditu guztietan matrikulatu beharko dira.
  • Hala ere, heziketa berezien beharra egongo balitz edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan harturik, posible izango litzateke Fakultateko dekanoari eskaera bat egitea matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoan baino txikiagoa izateko. Dena den , ezin da izan 15 ECTS baino txikiagoa.
  • Kasu berezi hauetan, ikaslearen egoera pertsonalari egokitutako prestakuntza “ad hoc” diseinatuko litzateke.
  • Ondorengo matrikulak: Ikasleek, gainditzeke dituzten irakasgai guztietako matrikula egin beharko dute.

“Ad  hoc” prestakuntza egin behar duten ikasleak, euren prestakuntza plangintza pertsonalizatuan aurreikusitakoaren arabera matrikulatuko dira.

Ikaslearen dedikazioa: 37 astekoa izango da; hurrengo egiturarekin banatuta:

  • Prestakuntza akademiko presentziala: 25 aste
  • Gradu-ondoko amaiera proiektua: 12 aste
  • Egonaldia: ikasle bakoitzak, gehienez, bi deialdi izango ditu materia bakoitzeko. (Bat ikasturte akademiko bakoitzeko). Graziako deialdia eskatzeko eskubidea ere badago.

Ikasketa zehatz batean onartuak izan ez direnek, bere interesa adieraz dezakete, bai postaz, bai telefonoz. Horrela, plaza hutsak geratuko balira bigarren hautaketa fasean onartuak izateko aukera edukiko lukete. Matrikula, ohiko epean egin dutenek lehentasuna izango dute, irailean egin dutenen aurretik.

 

 

 

Ikasle berriak

Prezioak

Prezioak / Precios.

Masterraren prezio osoa 7.500 €-koa da. Ondoren azaltzen den bezala oradaindu beharko da:

  • Matrikulan %40a
  • Abenduan %30a
  • Apirilean %30

    * OHARRA: Kontseilu Errektoreak gaurkotuko ditu urtero ikasturteko inporteak.

    Ikasle berriak

    Bekak eta diru laguntzak

    Bekak eta diru laguntzak / Becas y ayudas

    MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu. Horretarako, ondorengo diru-laguntzak dituzu:

    BEKA OFIZIALAK

    Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat (EHAE), (Eusko Jaurlaritza).

    • Beka orokorrak, eguneroko garraiorako eta garraiorako, unibertsitate ikasketak eta beste goi mailako ikasketak egiteko, ezgaitasuna duten ikasleentzat.
    • Bekak, hizkuntza ikastaroentzat udan atzerrian.
    • Bekak, Erasmus ikasleentzat eta nazioarteko izaera duten unibertsitate mugikortasun beste programentzat.

    Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpo dauden ikasleentzat (Hezkuntza Ministerioa)

    • Izaera orokorreko bekak eta laguntzak eta mugikortasunekoak unibertsitate ikasleentzat.

    BEKAK ETA BEREZKO LAGUNTZAK

    • Prezio publikoen murriztapen-laguntza edo ordaintzetik libre geratzea.
    • Kolaborazio bekak departamentu desberdinen formakuntza eta laguntzarako.

     

    BEKABIDE

    Aurretik aipatutakoaz gain,  BEKABIDErekin , ordainketak zure ahalbide ekonomikoetara egoki ditzakegu; honela, ikasketak ez lirateke karga ekonomiko bat izango zuretzat edo zure familiarentzat.

    Ikasketak ardura ekonomikorik gabe, hasi nahi badituzu, zurekin egingo dugu planifikazio bat, sarrerak nahiz gastuak aztertuz.

    Deitu iezaguzu edo jarri harremanetan gurekin.

    Gustura hartuko zaitugu.

    Ikasle berriak

    Ostatua eta Garraioa

    GARRAIOA

    MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

     

    GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

      Ikasle berriak

      Kredituak aitortzea

      KREDITUEN ONARPENA

      • Kredituen errekonozimendua, Marketin Digitaleko Unibertsitate masterreko ikasketetan konputatzen diren kredituen onarpena izango da, titulu ofiziala lortu ahal izateko. Kreditu hauek ikasketa ofizialetakoak izango dira, bai Mondragon Unibertsitatean lortutakoak, bai beste Unibertsitatean.
      • Enpresa fakultate honek, Unibertsitatean bertan, beste Unibertsitatetan edo beste titulutan egindako ikasketen kredituak errekonozitu ahal izango ditu. Azken titulu hauen aipamena Unibertsitateen, abenduaren 21eko 2001/6 ko Lege Organikoaren 34.1 artikuluan agertzen da. Onarpen baldintzak, ikasleak kurtsatutako materiekin lotutako konpetentzien eta ezagueren eta Ikasketa plangintzan aurreikusitakoaren egokitzapenean oinarrituko da. Zeharkako izaerakoak baldin badira, ECTS kredituen eskola karga antzerakoa izan beharko da.
      • Enpresa Fakultate honek, kreditua(k) errekonozitu ahal izango dizkie, beren lan jardueran, tituluaren konpetentziak egiaztatzen dituzten profesionalei. Master amaierako proiektuari dagozkion kredituak ez dira inoiz errekonozituak izango.
      • Aurreko sailetan jasotakoaren arabera, errekonozituak izan diren kredituak, zenbakizko kalifikazioarekin kalifikatuko dira; irailaren 5eko 2003 E.D. an agertzen den bezala. B-n eta C-n, errekonozituak izan diren kredituei dagozkien materien kalifikazioak, hurrengokoaren produktuaren batez besteko haztatua izango da: Ikasleak materia bakoitzean ateratzen duen kalifikazioa bider materia bakoitzari esleitutako kredituak.
      • Unibertsitate ikasketa ez ofizialen bidez eta lan esperientziaren bitartez lor daitekeen kreditu kopurua, ezin da bere multzoan, ikasketa planak osatzen dituen kreditu guztien %15 baino gehiagokoa izan.

      KREDITUEN TRANSFERENTZIA

      Kredituen transferentzia horrela ulertzen da: Ikasle bakoitzak egindako ikasketen dokumentu akademiko ofizial egiaztatzailean, aurretik, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn edo beste fakultatean egindako ikasketa ofizialetan lortutako kreditu kopuru guztiak eta titulu ofiziala lortzeko balio izan ez dutenak, agertzen direnean.

       

      ESPEDIENTE AKADEMIKOA

      Ikaslearen espediente akademikoan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko edo beste Unibertsitateko ikasketa ofizialetan lortutako kreditu guztiak azalduko dira titulua lortzeko. Kreditu hauek, transferituak, errekonozituak edo gaindituak izan daitezke; kasu bakoitzean zein motatakoa den zehaztu beharko delarik. Kreditu errekonozituak direnean, jatorrizko ikasketei dagozkien hurrengo informazioa agertu beharko da: Unibertsitateak, ikasketa ofizialak zein adarretakoak diren azalduz, lortutako materiak edota irakasgaiak, kreditu kopurua eta lortutako kalifikazioa.

       

      GEHIGARRI EUROPARRA TITULUARI

      Ikasleei, Tituluarekin batera emango zaien Gehigarri Europarrean honako hauek agertuko dira: MONDRAGON UNIBERTSITATEko edo beste unibertsitate bateko ikasketa ofizialetan lortu dituzten kreditu guztiak (transferituak, errekonozituak edo gaindituak) dagokion titulua lortzeko, espediente akademikorako zehaztu diren espezifikazio berekin.

      Campusa

      Aurkezpena

      Aurkezpena / Presentación

      BILBAO BERRIKUNTZA FAKTORIA

      Bilbao Berrikuntza Faktoria Bilbo erdian kokatuta dago eta bere ekosisteman hartu-emanak daude, unibertsitate ikasleen, ekintzaileen, inkubatze prozesuan dauden enpresen eta nolabaiteko garapen prozesuan dauden enpresen artean.

      Eraikinak, Dock deitutako gune bat dauka (http://dock-bilbao.com/).Hemen, gauza asko egin daitezke, hala nola, sortzailetasun uneak, aisialdiak, edota lana partekatu daitezke, gosaldu, bazkaldu, kafea edo kopa bar hartzen dugun bitartean. Bertan ere, hainbat jarduera antolatzen dira, bai, Bilbao Berrikuntza Faktoria komunitaterako nahiz gainontzeko gizarterako.

      Bilbo erdian kokatuta dagoenez, Uribitarte 6 kalean hain zuzen ere, oso ondo komunikatuta dago garraio publikoaren bidez, (Tranbia, Bilbobus) eta bere ingurunean zenbait parking dauzka eskuragarri (Pío Baroja, Arenal...).

      Campusa

      Instalazioak

      Instalazioa / instalación

       

      BILBAO BERRIKUNTZA FAKTORIA

      Instalazioak hiru geruzetan banatuta daude eta elkarri lotutako hiru solairuetan ondokoa aurkituko dugu:

      • Enpresa berritzaileen egoitzak: Hiriarentzako sektore estrategikoetan aritzen diren enpresa berritzaile gazteak gune honetan kokatzen dira. Nahiko finkatuta daude, etekinak eta lanpostuak sortzen ari dira, eta etorkizunean hazten joateko aukera duten enpresak dira.
      • Unibertsitateko jardueraUnibertsitatearen prestakuntza aurreratuaren programak garatzen dira hemen, gradu, graduondoko edo ikerketa eta transferentzia mailetan, non berrikuntza eta ekintzailetza zeharkako garapeneko konpetentziak diren. Ikasleek Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroko ekintzetan parte hartzen dute, ekintzaile eta bertako proiektuekin elkarri eragiten, baita bertan kokatutako beste enpresekin ere, guztien artean osmosis prozesu naturala sortzen delarik.
      • Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa: Berrikuntza Sozialeko Zentroak  zenbait erakunde, ideia, proiektu eta ekimenarekin lotzeko aukera ematen du, gune neutro eta irekia bezala posizionatzen, berrikuntzak gertatzen diren gune-muga bezala. Zentro honetan ideia berriak sortzen eta enpresa proiektu berriak garatzen dira, euren sorrerako fasetan.

      Gainera, talde lanak egiteko hainbat gela ditu, eta honetaz aparte, taberna / kafetegia nahiz atseden uneak dauzka.

      Campusa

      Zerbitzuak

      Bilbao Berrikuntza Faktoriak hurrengo zerbitzu orokorrak eskaintzen ditu: idazkaritza birtuala, liburutegia eta Dock-eko jangela. Bertan, ikasleak merke jan dezake egunero.

      Honetaz gain, irakaspen-ikasketa hainbat zerbitzu daude: hala nola, Bideratze zerbitzuak, hemen parte hartzen dute tituluaren koordinatzaileek eta seihileko irakasle taldeek.

      Zerbitzu akademikoek tramitatzen dituzte, inskripzioak eta matrikulak, ikasketarako bekak eta diru laguntzak, ziurtagirien kudeaketa, espedienteak eta tituluen espedizioa, eta abar.

      Irakasleak

      Irakasle-tutoreak, Mondragon Unibertsitateako Ikertzaile eta irakasle adituak dira.

      Graduondoko tituluak

      Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk gradu-ondoko programa zabala eskaintzen dizu, bai Unibertsitate Masterretan bai Ikerketarako Master Ofizialetan bai Master mailako Titulu propietan eta bai aditu kurtsoetan eta kurtso aurreratuetan. Informazio gehiago.

      Campusa

      Ikerketa

      Ikerketa zure garapen profesionalerako alorra izan daitekeela uste baduzu, sar zaitez lotura honetan. Fakultatean 40 pertsonako talde bat dago Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan diharduena, batez ere MIK-en bitartez bideratzen den Erakunde Gestioaren arloan.

      Kalitatea

      SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

      Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren eta Espainiako araudian sartutako aldaketa berrien ondorioz, unibertsitateek beren jardueran ematen dituzten ikasketei elkartutako helburuak betetzen direla bermatu behar dute, eta gainera etengabeko hobekuntza bilatu behar dute.

      Arrazoi hori dela eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Kalitatearen Barne Bermerako sistema propioa garatu du, ANECAren (Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionala) AUDIT programaren printzipio eta jarraibideekin bat eginda.

      Kalitate-manuala

      Prozesuak Prozedurak

      SGICa ezarri izanaren ziurtagiriaren lorpena    

      Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  . Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak. 

      Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

       

      VERIFICA

      Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

      ANECA-ren onarpen txostena ezinbestekoa da titulua ofiziala izateko.

      Homologaziorako eskari-txostena

      ANECAren txostena

      Ofizialtasuna emateko eta erregistratzeko akordioa RUCTen

       

      Marketing Digitaleko Unibertsitate Masterra

      RUCTeko linka

       

      JARRAIPEN ADIERAZLEAK

      Jarraipen adierazleak14-1513-1412-13
      Matrikulatutako ikasle berri kopurua 18 15 10
      Graduatze tasa 93% 100% Ezin da kalkulatu x+1 ez egoteagatik
      Efinzientzia tasa 100% 100% 100%
      Uzte tasa 6,67% 0% Ezin da kalkulatu x+1 ez egoteagatik
      Titulazioarekiko ikasleen asebetetzea 8,53 7,86 --

       

      ACREDITA

      Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

       

      AgendaAudientzia Publikoa

      Marketin Digitala Unibertsitate Masterra

       

      Eguna: Abenduak 16, Asteazkena

      Gela: 030

      Ordua: 18:00

       

      DOCENTIA 

      Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

       

      DOZENTZIAREN EBALUAZIO ESKULIBURUA
      KANPOKO EBALUAZIO TXOSTENA