Masterra

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

Industria Ingeniaritzako Masterra industri teknologiaren arloan prestakuntza aurreratua eta espezializatua emateko diseinatu da, diziplina askoko prestakuntza, teknologia berritzaileei ekin, planifikatu eta integratzeko gaitasunarekin.

Gainera honako espezialitateetan espezializatzeko aukera ematen du: Mekanika Estrukturala eta Materialak eta Prozesuak. Halaber, Ikerketa Ibilbidea aukeratu dezakete, zeinak sarbide zuzena ematen duen doktorego programara.

1

Zerk bereizten gaituen

  • Diziplina askoko proiektuetan oinarritutako Ikaste-irakaste prozesurako metodologia aktiboak.
  • Estatuan erreferentziazkoak diren laborategiak
  • Lana eta ikasketak partekatzeko aukera
2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu

3

Irteera Profesionalak

  • Proiektuen ingeniaritza
  • Industria Zuzendaritza
  • Teknologia berrien ikerketa eta garapena
4

Praktikak eta Master bukaerako lanak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Nahikari Maiz
Telefonoa
943739765
E-posta
masteruni.mgep@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera


Informazio gehiago

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Industria ingeniaritza unibertsitate masterra Titulu honetan Industria Ingeniariaren lanbidean jarduteko prestakuntza jasotzen da
Nori zuzendua
Industria Ingeniari tekniko lanposturako gaitzen duten tituluen jabeei (aurre osagarri gabe) eta Industri Diseinuko edo Antolakuntzako Ingeniari tituludunei (aurre osagarriekin)
Kreditu kopurua
120 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania eta Ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
2 Urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

Zerk bereizten gaituen / que nos diferencia

    • Ikaste-irakaste prozesurako metodologia aktiboak eta etengabeko ebaluazioa
    • Ikerketa lerroen kalitateak bermatzen duen maila zientifiko-teknikoa eta estatuan erreferentziazkoak diren laborategietan praktikak egiteko aukera.
    • Ikasketak eta lana partekatuz prestakuntza osatzeko aukera.
    • Nazioartean mugikortasun esperientzia batez gozatzeko aukera eta Europako Unibertsitate batean titulazio bikoitza lortzekoa.
    • Master Amaierako Lana eta praktikan enpresan, zentro teknologietan edo erreferentziazko laborategietan egiteko aukera.

     

      Gure ikasketa eredua

      Metodologia

      Metodologia.  Metodología.

      Ikasketak eta hezkuntza proiektua gizartearen behar berrietara egokitzeko asmoz, eta bide batez Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan jasotako eraldaketa izpirituarekin bat eginez, hezkuntza eredu berritzaile baten sorrera abian jarri da.

      Hezkuntza eredu hau ikasleak konpetentziez jabetzean oinarritzen da. Horretarako, ikaste emaitzen ebidentzien jasoketa, ikasleen aprendizaiaren ebaluaketa jarraia eta globala, plangintza akademikoan txertatutako lan-ikaste partekatzea, nazioarteratzea eta aprendizaiarako metodologia aktiboen erabilera sustatzen da.

      Interbentzio didaktikoak ikaste prozesuan partehartzea sustatuko duen metodologia aktiboen erabilera du ardatz nagusi, batez ere, proiektu interdisziplinaretara bideratutako arazoetan oinarritutako aprendizaiaren eskutik.

      Ikasleen aprendizaien ebaluaketa jarraia da seihilekoetan zehar, irakasleek emandako atzeraelikadura elementu garrantzitsu bat izanik.

      Gure ikasketa eredua

      Praktikak eta Master bukaerako lanak

      Praktikak eta master bukaerako lanak. Prácticas y trabajo fin de máster

      Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Master Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Master Bukaerako zein Gradu Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

      Master Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

      Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 600€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

       

      TESTIGANTZAK

      Iraitz Arrospide Garro ERASMUS PRAKTIKAK 2012-13: "Aerospace Metals Machinability" AMRC with Boeing-en (Sheffield, UK)

       

      “AMRC Erresuma Batuan kokatzen den ikerketa zentro garrantzitsuenetarikoa da eta bertan mundu mailan liderrak diren enpresen arazoak konpontzen dira. Nire proiektuaren helburua metal izaera duten materialen makinabilitate neurketa prozesu bat diseinatzea izan da. Inongo zalantzarik gabe sekulako esperientzia eta, gaur egun, proiektua amaitu ondoren Sheffield-en jarraitzen dut arlo horretan tesia egiten.”

       

       

      Sergio Cadierno Solachi MBL 2013: "Robotizar la carga y descarga de lentes intraoculares del sistema de fabricación" A.J.L. OPHTHALMIC S.A.-n (Miñano, Alava)

       

      “Master Amaierako Lana AJLn garatzeak, gorantz doan, teknologikoki aurreratua den eta abangoardiako teknika duen sektore bateko errealitatea ezagutzeko aukera eman dit. Atsegin ematen du jakiteak zure ahaleginak, hainbat diziplinatan prestatutako beste pertsona batzuen ahaleginarekin batera (biologoak, fisikariak, medikuak, ingeniariak…), ikusmen arazoak dituzten pertsonek sufritzen dituzten arazoak hobetzen laguntzeko helburua duela, horien artean begi gandua duten pertsonenak.”

       

      Informazio gehiago

      Gure ikasketa eredua

      Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

      Mugikortasuna eta nazioartekotasuna. Movilidad e internacionalización

      ATZERRIAN IKASI

      Programa honen bitartez, ikasleen aldebiko mugikortasuna sustatzea da helburu, unibertsitate artean hitzarmenak sinatuz, ikasketa egonaldiak atzerrian garatzeko.

      Mugikortasun egonaldiak, atzerriko unibertsitate entzutetsuetan burutzeko aukera dute gure ikasleek, egonaldiak bigarren kurtsoko lehen sehilekoan burutuko direlarik. Eta ikasleei, aurrez “learning agreement”ean adostu diren kreditu aitorpena egingo zaie.

      Europako egonaldiak, Erasmus+ ikasi programaren bitartez egingo dira, eta Europaz kanpo aldiz, aldebiko hitzarmenen bidez. Erasmus+ programaren bidez, ikasleek Europako (OAPEE) edo Espainiako Ministerioko beka jasoko lukete.

      Eta honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako beka ere eskatu ahal izango lukete.

      Aldebiko Hitzarmenen bidez, Eusko Jaurlaritzaren beka eskatu ahal izango lukete.

      MASTER BUKAERAKO LANA

      Programa honen bitartez, ikasleek Mater Bukaerako lana atzerriko unibertsitate, enpresa edo ikerketa zentroetan egiteko aukera dute, urte osoko proiektua izango delarik (50ECTS).

      Proiektua, Europan eta unibertsitate batean eginez gero, Erasmus+ Ikasi programaren bitartez egingo litzateke, eta enpresa edo zentro teknologikoan eginez gero berriz, Erasmus+ Praktikak programaren bidez. Europaz kanpo, unibertsitate batean eginez gero, Aldebiko Hitzarmenaren bidez, eta enpresa batean, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmenaren bidez.

      DIPLOMA BIKOITZA

      Diploma Bikoitzaren helburua parte hartzen duten ikasleek ikasketak bukatzerakoan bi titulu lortzea izango litzateke: bata, MONDRAGON UNIBERTSITATEkoa eta bestea berriz, atzerriko unibertsitateak ematen duena.

      Diploma Bikoitza programan, mugikortasuna 4. mailan egiten hasten dira ikasleak, urte hori osorik atzerrian eginez, eta ondoren masterreko 2. maila ere, atzerrian eginez. Atzerriko unibertsitatea Frantziako ECN eta INSA Toulouse dira.

      BEKAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

      Erasmus+ programa bitartez, ikasleek Europako (OAPEE) edo Espainiako Ministerioko beka jasotzeko aukera lukete. Eta honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen beka ere eskatu ahal izango lukete.

      Europaz kanpo aldiz, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen  dirulaguntza eskatu ahal izango lukete.

       

      Informazio gehiagorako, klik egin hemen.

      Irakaskuntza programa

      Helburuak eta Konpetentziak

      Helburuak eta konpetentziak / Objetivos y competencias

      Industria Ingeniaritza Masterraren helburua honetarako gai diren ingeniariak prestatzea da:

      • Produktuak diseinatzeko proiektuak, prozesuak, instalazioak, plantak, enpresak eta teknologia zentroak zuzentzea eta kudeaketa lan teknikoak eta ekonomikoak gauzatzea. Eraikuntza eta ekoizpen sistemen eta ingurumen kalitateari eta kudeaketari lotutako sistemen plangintzak egitea, diziplina anitzeko ekipoez baliatuta.
      • Industria produktuak, prozesuak, instalazioak eta plantak proiektatzea, kalkulatzea eta diseinatzea, abiapuntutik hasi eta merkaturatu arte, industria ingeniariei dagozkien jarduera esparru guztietan.
      • Zientzia eta teknologia garapena helburu duten ikerketa proiektuak zuzentzea eta kudeatzea diziplina eta sektore anitzeko inguruneetan.

      Titulu honek Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko gaitasuna ematen du, zeina otsailaren 9ko (18/02/2009) CIN/311/2009 Aginduak arautzen duen.

        Beste alde batetik, Master honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 3. mailara egokitzen dira.

        Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.

          Irakaskuntza programa

          Ikasketa plana

          Ikasketa plana / Plan de estudios

          Industria Ingeniaritzako Masterrak ondorengo bi espezialitatetan espezializatzeko aukera ematen du:

          • Mekanika Estrukturala, diseinu mekanikoko teknologia aurreratuetan oinarrituta, ingeniaritza mekanikoko teknika konputazionalak eta sistemak eta zerbitzuko portaera simulatzeko teknikak erabiliz, industri ekipamenduetarako sistema mekanikoak diseinatzeko eta optimizatzeko helburuarekin.
          • Materialak eta Prozesuak, fabrikaziorako material eta teknologiarik egokienen azterketa, hautaketa eta aplikazioan oinarrituta, ekipamenduen piezen eta osagaien eginkizunaren eta formaren arabera, fabrikaziorako material eta prozesurik berritzaileenak kontuan hartuta.

          Halaber, ikasleak Ikerketa Ibilbidea ere hautatu dezake. Ibilbide honetan Ikerketarako Oinarri Metodologikoak ematen diren eta doktoretzara sarbide zuzena eskaintzen du.

          E-Euskara / C-Gaztelera/ I-Ingelesa

          1. MAILA 1. Seihilekoa 1. MAILA 2. Seihilekoa
          IKASGAIAK

          MOTA

          ECTS

          HIZKUNTZA
          IKASGAIAK

          MOTA

          ECTS

          HIZKUNTZA
          Teknologia Elektrikoa eta Elektronikoa D 6 C Industria Automatizazioa D 5,5 C
          Teknologia Energetikoa D 3 C Instalazioak D 3 C
          Industria Antolamendua D 4 E, C Enpresa Administrazioa D 3,5 E, C
          Industria garraioa eta mantentze lanak D 3 C Industria Eraikuntzak eta Hirigintza D 3 C
          Kalitatea eta Industria Segurtasuna D 3 C Egitura Metalikoak eta Hormigoi armatuzkoak D 6 E, C
          Ingeniaritza Termikoa eta Fluidoena D 5 I Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketa D 4,5 E, C
          Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumena D 3 C

          Esp.: Materialak eta Prozesuak

          Makinen portaera eta Saiakuntza

          H 3 C

          Esp.: Materialak eta Prozesuak

          Galdaketa eta Moldeaketa Teknologiak

          H 4,5 I

          Esp.: Mekanika Estrukturala

          Makinen kalkulua eta Eraikuntza

          H 3 C

          Esp.: Mekanika Estrukturala

          Materialen eta Prozesuen Ingeniaritza

          H 4,5 C
          ECTS Guztira 30ECTS Guztira 30
          Oharra: Modulu horretan, guztira 30 ECTS ematen dituzten 8 irakasgai daude aukeran Oharra: Modulu horretan, guztira 30 ECTS ematen dituzten 7 irakasgai daude aukeran

           

          2. MAILA 1. Seihilekoa 2. MAILA 2. Seihilekoa
          IBLILBIDE AKADEMIKOA:
          Materialak eta Prozesuak
          IBLILBIDE AKADEMIKOA:
          Materialak eta Prozesuak
          Biomaterialak eta Material Funtzionalak H 3 C Master Bukaerako Lana

          MBL

          30

          E,C,I
          Deformazioa eta Haustura H 4 C
          Materialak eta Prozesuak Hautatzeko Metodologia H 3 C
          Konposatuen Diseinu eta Fabrikazioa H 4,5 C
          Polimeroen Zientzia eta Ingeniaritza H 5,5 C
          Materialen Konformazioa H 5,5 C
          Mekanizazio bidezko Eraldaketa Prozesuak H 4,5 C
          ECTS Guztira 30

           

          IBILBIDE AKADEMIKOA:
          Egiturazko Mekanika
          IBILBIDE AKADEMIKOA:
          Egiturazko Mekanika
          Mekatronika H 4 C Master Bukaerako Lana

          MBL

          30

          E,C,I
          Makinen Saiakuntza eta Egiaztapena H 6 C
          Zenbakizko metodoak Ingeniaritza Mekanikoan H 4,5 C
          Bibrazio Mekanikoak H 5,5 C
          Materialen Mekanika H 4,5 C
          Elementu Finituen Metodoa H 5,5 I
          Biomekanika H 3 C
          Haustura eta Nekea H 3 C
          Mekanismoen Simulazioa H 3 C
          ECTS Guztira 30

           

          IKERKUNTZA IBILBIDEA:
          Materialak eta Prozesuak
          IKERKUNTZA IBILBIDEA: Materialak eta Prozesuak
          Biomaterialak eta Material Funtzionalak H 3 C Ikerkuntza-Lana MBL 30 E,C,I
          Deformazioa eta Haustura H 4 C
          Materialak eta Prozesuak hautatzeko metodologia H 3 C
          Doktorego-tesia egiteko Jarraibide Metodologikoak H 3 C
          Testu Zientifikoen Ekoizpena H 3 C
          Esperimentuen Diseinua H 3 C
          Ikerkuntzako Teknika Dokumentalak H 6 C
          Teknika Esperimentalak H 5 C
          ECTS Guztira 30

           

          IKERKUNTZA IBILBIDEA:
          Egiturazko Mekanika
          IKERKUNTZA IBILBIDEA: Egiturazko Mekanika
          Mekatronika H 4 C Ikerkuntza-Lana MBL 30 E,C,I
          Makinen Saiakuntza eta Egiaztapena H 6 C
          Doktorego-Tesia egiteko Jarraibide Metodologikoak H 3 C
          Testu Zientifikoen Ekoizpena H 3 C
          Esperimentuen Diseinua H 3 C
          Ikerkuntzako Teknika Dokumentalak H 6 C
          Teknika Esperimentalak H 5 C
          ECTS Guztira 30
          Oharra: Modulu horretan, guztira 99 ECTS ematen dituzten 19 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin. Oharra: Modulu horretan, jutztira 90 ECTS ematen dituzten 3 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin.

           

          TITULAZIO BIKOITZA IBILBIDEA:
          Aukeratzen den Diploma Bikoitzaren arabera
          D.- Derrigorrezkoak
          H.- Hautazkoak
          MBL.- Master Bukaerako Lana

           

          Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

          Egutegi akademikoa Imagen pdf

          Ikasmaila1.2.
          Txanda Arratsaldez Goizez
          Ordutegia 13:15-18:30 7:45-13:00

          Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

          TUTORETZA

          Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

          Irakaskuntza programa

          Gida eta Arautegiak

          Gida eta arautegiak. Guías y normativas

          Tituluak honako Gida eta Arautegiak ditu.

          Guzti hauek, ikasleek, irakasleek eta langileek, irakaskutzako aktibitatearen garapen egokia aurrera eraman ahal izateko behar duten arautegi eremua osatzen dute.

          Arautegi akademikoa pdf
          Master Bukaerako Lanen gida akademikoa pdf
          Master Bukaerako Lanen ebaluazio sistema pdf

          Irakaskuntza programa

          Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

            Ibilbide akademikoak eta irteera profesionalak / Salidas profesionales

            • Proiektuen ingeniaritza
            • Industria Zuzendaritza
            • Teknologia berrien ikerketa eta garapena
            • Makina, egitura edo instalazioen diseinua
            • Kalitatezko kudeaketa
            • Ekoizpenaren Zuzendaritza
            • Industria Sistemen mantentze-lanen kudeaketa

              Ikasle berriak

              Sarrera eta Onarpena

              Sarrera eta onarpena. Acceso y admisión.

              LEKU KOPURUA

              Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 2015-16 ikasturterako 65 izango da eta 2016-17 eta hurrengoetarako 105.


              Sarrera

              a) Aurretiaz honako ikasketa hauek egin dituzten eta industria-ingeniari teknikoaren lanbiderako gaitzen duten honako espainiar unibertsitate-titulu hauetakoren bat (Ingeniaritza Teknikoko gradua) daukaten ikasleak sar daitezke master horretara, inongo formakuntza osagarririk gabe.

              b) Ondoren zehaztutako tituluak dauzkaten ikasleak sar daitezke master horretara, beti ere honako hauek eginez gero —lehen eginak ez badituzte—: Termodinamika (4,5 ECTS); Kimika (6 ECTS); Elektrizitatea eta Elektronika, eta Adierazpen Grafikoa (6 ECTS), eta 30 ECTS, hurrengo bi multzoetako batetik aukeratuta:

              • TITULUAK: Industria Diseinuko ingeniari teknikoa eta graduko haren baliokidea: Industria Antolaketako Ingeniaritzako gradua.
              • AUKERATZEKO MULTZOAK:

               

              A MULTZOA:

              -Materialen zientziak

              -Fabrikazio-prozesuak

              -Elastizitatea eta materialen erresistentzia

              -Industria-egituren eta -eraikinen kalkulua eta diseinua

              -Makinen eta mekanismoen teoria

               

              B MULTZOA:

              -Zirkuituen teoria

              -Makina elektrikoen kontrola

              -Potentzia-gailuak

              -Makina elektrikoen kalkulua eta diseinua

              -Instalazio elektrikoen kalkulua eta diseinua

               

              MASTERREAN SARTZEKO FORMAZIO OSAGARRIAK

              2013/14 ikasturtea: Irakaskuntza eta egutegia  pdf

              c) Atzerriko goi mailako titulu bat daukaten ikasleak ere sar daitezke, titulua Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko goi mailako hezkuntza-erakunderen batek emana bada, eta tituluak  herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren, eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

              d) Goi Hezkuntzako Espazio Europarraz kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunak ere sar daitezke, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe, titulu horiek Espainiako dagozkion unibertsitate-titulu ofizialen pareko formakuntza maila bermatzen dutela Unibertsitateak egiaztatu ondoren eta tituluak herrialde horretan graduondoko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

              Onarpena

               

              Koordinazio Akademikoko lantaldea da ikasleen onarpenaz arduratzen den organoa. Honako bi irizpide hauen arabera onartuko dira ikasleak: ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko formakuntza egiaztatua) eta haien espediente akademikoa.

              Ez da ezartzen ez sarrera-irizpiderik ez sarrerako baldintza edo proba berezirik.



              Ikasle berriak

              Inskripzioa eta matrikula

              Inskripzioa eta matrikula / Inscripción y matrícula

              INSKRIPZIOA

              NOIZ EGIN DAITEKE?

              • Ohiko epea:  2014-12-02tik 2015-07-14ra
              • Ezohiko epea: 2015-07-15etik 2015-09-09ra

              NON EMAN DAITEKE IZENA?

              NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

              AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

              • 1. unibertsitate zikloa amaitu duten ikasleak: lehenago egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa. Nahikari Maizi bidali emailez masteruni.mgep@mondragon.edu

               

                Hautaketa

                Inskripzioa egin ondoren, masterraren koordinatzailea ikaslearekin kontaktuan jarriko da, matrikulazio prozesua azaltzeko.


                Matrikula

                Ikaslea inskribatu den fakultatean egin behar da:

                Ohiko epea:  2015eko uztailaren 21etik 22ra

                ezhoiko epea: 2015eko uztailaren 23tik irailaren 15era

                ordutegia: 8:30etatik 12:30etara

                Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

                Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

                Ikasle berriak

                Prezioak

                Prezioak. Precios.

                Kreditu kopurua: 60 ECTS

                2014-15 aurreikusitako zenbatekoa: 7.932€

                Zenbateko hau 2014-2015 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2014-2015 ikasturtearen hasieran.

                Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

                Ikasle berriak

                Bekak eta diru laguntzak

                Bekak eta diru laguntzak / Becas y ayudas

                BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.

                MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita,…, eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.

                Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.

                BEKA OFIZIALAK

                Deialdi orokorrak

                Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu al izango du.

                Deialdi hauetan honako diru-laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…

                Prezio publikoen diru-laguntzak

                • Familia ugarientzako diru-laguntzak
                • Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
                • Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
                • Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak
                • Guraso bakarreko familientzako diru-laguntzak

                 

                Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

                UNIBERTSITATEAREN DIRU-LAGUNTZAK

                • Unibertsitateko departamentuetan laguntzeagatik
                • Gradu/Master Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa
                • Ikasi eta lan aldi berean egiteagatik
                • Biteri Ikastetxe Nagusiko beteranotasun bekak

                KONTAKTUAK

                Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko: BEKABIDE

                Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

                Goi Eskola Politeknikoa
                Tel: 943712203
                Irati Lamariano / ilamariano@mondragon.edu

                Ikasle berriak

                Ostatua eta Garraioa

                Ostatua eta garraioa. Alojamiento y transporte.

                Ostatua

                MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

                PEDRO BITERI ETA ARANA IKASTETXE NAGUSIA

                Biteri Ikastetxe Nagusia MONDRAGON UNIBERTSITATEAn integratutako zentro unibertsitarioa da.

                Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

                Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

                Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

                • Izena emateko epea: 2013-12-02tik 2014-06-13ra.
                • Matrikula epea: 2014ko uztailaren 1etik 7ra.

                *Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

                PISUA PARTEKATZEKO ZERBITZUA

                Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

                 

                GARRAIOA

                MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

                GARRAIO PUBLIKOAREN ORDUTEGIAK

                Ikasle berriak

                Kredituak aitortzea

                Kredituak aitortzea. Reconocimiento de créditos.

                Ondoren, tituluko kredituak aitortzeko irizpideak jasotzen dira, ikasketa hauek egiten dituzten ikasleentzat aplikagarriak direnak:

                1. Beste Unibertsitate batzuetan edo Unibertsitate honetan egindako ikasketa ofizialengatik lortutako kredituak aitortu ahal izango dira, betiere ECTS kredituen eskola karga antzekoa baldin bada, master bukaerako lanari dagozkion kredituak izan ezik. Atal honetan jasotakoaren arabera aitortutako kredituak zenbakizko kalifikazioen bidez kalifikatuko dira, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
                2. Halaber, beste titulu ez ofizial batzuk lortzeko unibertsitate ikasketetan eskuratutako beste kreditu batzuk ere aitortu ahal izango dira. Kreditu horien errekonozimenduan ez da kalifikaziorik sartuko.
                3. Egiaztatutako lan eta lanbide esperientzia. Baldintzak:
                • Ikasleak laneko esperientzia agiri bidez egiaztatu beharko du, agiri hauek aurkeztuz:

                Lan bizitzaren laburpen eguneratua.

                Zuzendariaren edo goragoko arduradunaren ziurtagiria, eskatzailearen lanbide eta/edo lan esperientziaren fede ematen duena, eta horretan gutxienez agertuko dira: lan esperientziaren iraupena, eskatzaileak jardun duen lan eremua eta laneko eginkizunaren ezaugarriak.

                Eskatzaileak berak egindako deklarazioa, alderdi hauek azalduko dituena: garatutako jarduera profesionala, jarduera horren bitartez lortutako gaitasun profesionalak, lortutako ezagutzak, eta aitortza zein ikasgaitarako eskatu nahi duen.

                • Aitortzarako gutxieneko unitatea ikasgaia eta berari atxikitako konpetentziak izango dira.
                • Kredituak lortzeko esperientzia profesionalaren denbora horrela zehaztu da:

                 

                AITORTZEKO UNITATEAKDedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa)Dedikazio partziala (garatutako jarduera profesionalaren %50en parekoa)

                 

                Aitortzeko gutxieneko unitatea: 3 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

                12 hilabete

                24 hilabete

                0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete 4 hilabete

                Aitortzeko gehienezko unitatea: 6 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

                24 hilabete

                48 hilabete

                • Enpresako praktikei dagozkien kredituak aitortu ahal izango dira, betiere Masterreko konpetentziak lortu direla egiaztatzen bada, baita konpetentzia horiek ikasgai zehatzetara esleitu ezin izan bazaie ere, edo esperientzia profesionala kasu bakoitzean dagokion ikasgaiaren ECTS guztiak aitortzeko nahikotzat jo ez bada ere.

                Errekonozimendu horretarako esperientzia profesionala eskatuko da, ondoren zehazten denaren arabera:

                AITORTZEKO UNITATEAKDedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa)
                Gutxieneko unitatea: 3 ECTS 12 hilabete
                0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete
                Gehienezko unitatea: 18 ECTS 72 hilabete
                • Eskaeraren idatzia interesdunarekin egingo den elkarrizketa batez osatuko da.
                • Lan eta lanbide esperientziagatik lortutako kredituek ez dute kalifikaziorik izango.

                Lan edo lanbide esperientziaren ondorioz eta unibertsitate irakaskuntza ez ofizialen ondorioz aitortutako kredituen kopurua, guztira, ezingo da 18 ECTS baino handiagoa izan.

                 

                4. Espediente akademikoa

                Ikaslearen espediente akademikoan, ikasleak, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak jasoko dira, titulua lortzeko, transferituak, aitortuak edo gaindituak izan, kasu bakoitzean dagokiona adierazita.

                 

                5. Tituluaren gehigarri europarra

                Ikasleei emandako Tituluari egindako Gehigarri Europarrak, ikasleak, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak islatuko ditu, Espediente Akademikoan egindako zehaztapen berberekin.

                Campusa

                Aurkezpena

                eraikuntzak.bmp

                Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

                Arrasateko campusa

                Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

                • Mekanikako Ingeniaritza
                • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
                • Industria antolakuntzako ingeniaritza
                • Industria elektronikako ingeniaritza
                • Informatikako ingeniaritza
                • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
                • Ingeniaritza Biomedikoa

                Campusa

                Instalazioak

                LABORATEGIAK ETA GUNE ESPERIMENTALAK

                Kanpusak goi mailako ekipamendu zientifiko eta teknologikoarekin hornitutako laborategiak ditu eta irakaskuntza ereduarekin bat datozen ikasteko gune aproposak. Hau da, klase teorikoentzako gelak eta laborategi espezializatuaz gain, ikasleek talde lanean aritzeko, bilerak egin edota proiektuak garatzeko gela bereziak dituzte.

                Instalazioak. MGEP-eko campus-a.

                Ingeniaritza Industrialeko Master Unibertsitarioko ikasleek praktikak eta proiektuak egiteko laborategi espezializatuak dituzte.


                Entsegu mekanikoak

                • Mekanika aplikatua
                • Entsegu estatikoak
                • Entsegu dinamikoak

                Máster Ingeniería Industrial

                  Materialen transformazio prozesuak

                  • Konformazioa eta mikro konformazioa
                  • Errendimendu handiko txirbil harrotzea eta mikro mekanizazioa
                  • Material konposatuak
                  • Tratamendu termikoak
                  • Mekanizazio orokorreko tailerra

                  Máster Industrial Instalaciones.

                  Máster Industrial Instalaciones

                  Máster en Ingeniería Industrial

                  Materialen azterketa

                  • Laginen prestaketa
                  • Mikroskopia optikoa eta elektroi ekorketa bidezkoa
                  • Mikroskopia elektronikoa

                  Máster Ingeniería Industrial

                    Automatizazio Industriala

                    • Eragingailu elektrikoak
                    • Oinarrizko elektronika eta automatismo elektrikoak
                    • Automata programagarriak eta sentsoreak
                    • Automatika industriala
                    • Automatizazio industriala eta komunikazio industrialak

                    Máster Ingeniería Industrial

                      Fluidoen laborategia

                      Instalaciones de máster en ingeniería industrial. Laboratorio de fluidos.

                      Campusa

                      Zerbitzuak

                      Zerbitzuak / Servicios

                      ZERBITZU OROKORRAK

                      HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK

                      Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

                      • Erakundeko enpresa medikua
                      • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria
                      • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria
                      • Titulu koordinatzailea
                      • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat

                        Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak

                        • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
                        • Zerbitzu Akademikoak:
                          • Izena ematea eta matrikula
                          • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
                          • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
                          • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
                          • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
                          • Doktoregoa kudeatzea
                        • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
                        • Erreprografia Zerbitzua.
                        • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
                        • Instalazioak erabiltzeko ordutegia: Ikasleren batek ordutegi arruntetik kanpo erabili nahi baditu Goi Eskola Politeknikoko instalazioak, hurrengo aukerak izango ditu aldez aurrretik baimena eskatuz gero:
                          • Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
                          • Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
                          • Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
                        • Gizarte lokalak: hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

                        Irakaslegoa

                        Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda jasotzen duen dokumentua deskargatu.

                        Kalitatea

                        Erakunde honetako kudeaketa sistemaren arduraduna, kudeaketa sistemaren batzordea da eta horrela osatzen da:

                        • GEPeko zuzendaria
                        • Sistemetako eta zeharkako zerbitzuen koordinatzailea
                        • AZPko ordezkari bat
                        • Departamentuetako koordinatzaile bat
                        • Irakasle eta ikerlarien hiru ordezkari, bat jarduera bakoitzeko (formazio arautua, etengabeko prestakuntza eta I+T)
                        • Ikasle bat

                        SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA

                        EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.

                        Arrazoi honegatik, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.

                        Kalitate-manuala

                        Prozesuak Prozedurak

                         

                        Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

                        Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau  .

                        Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.

                         

                        verifica

                        Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

                        ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.

                        Homologaziorako eskari-txostenak

                        ANECAren behin-betiko informeak

                        Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak

                         

                        Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

                        RUCTeko linka

                         

                        MONITOR

                        Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

                        Jarraipen txostenaUNIBASQeko txostena

                        Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

                        2012/13

                        ACREDITA

                        Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

                         

                        DOCENTIA

                        Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.

                        DOZENTZIAREN EBALUAZIO ESKULIBURUA
                        KANPOKO EBALUAZIO TXOSTENA