Unibertsitate Masterra Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzan
MIP masterra hezkuntza-eredu propio baten inguruan eratu da, ikaskuntzara orientatutako hiru proiekturen garapenean oinarrituta. Hiru hizkuntzako formakuntza bat eskaintzen du, ikasleen mugikortasuna errazteko.
MIP masterra Goi Hezkuntzako Espazio Europarrera egokitutako master bat da. Berarekin, lan-merkatura edo doktoretzara sar daiteke, ikasleek dituzten interesen edo itxaropenen arabera. Masterrak master amaierako proiektu bat garatzea dauka barne, ikasketak eta lana uztartzen direla.
Zerk bereizten gaituen
Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Masterrak eskaintzen duen prestakuntza diziplina anitzeko ikuspegi integratzaile orokorrari atxikitzen zaio. Ikasketa programa berezia da (egituratua, berritzailea, enpresei erreparatzen die), alderdi praktikoa nagusi dela.
Gehiago irakurriBekak eta Diru Laguntzak
Mondragon Unibertsitatean ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu
Gehiago irakurriIrteera Profesionalak
MIPeko titulatuak lanpostu ugari lortu ahal izango dituzte, hala nola: Proiektu buru eta programa arduraduna;Arriskuen kudeatzailea eta jarduera berriak abiarazteko arduraduna;Zorroen aztertzailea eta kudeatzailea (Portfolio Managers).
Gehiago irakurriPraktikak eta Master bukaerako lanak
MIP masterra hezkuntza-eredu propio baten inguruan eratu da, ikaskuntzara orientatutako hiru proiekturen garapenean oinarrituta. Hiru hizkuntzako formakuntza bat eskaintzen du, ikasleen mugikortasuna errazteko.
MIP masterra Goi Hezkuntzako Espazio Europarrera egokitutako master bat da. Berarekin, lan-merkatura edo doktoretzara sar daiteke, ikasleek dituzten interesen edo itxaropenen arabera. Masterrak master bukaerako lan bat garatzea dauka barne, ikasketak eta lana uztartzen direla.
Gehiago irakurriInformazioa eta izen ematea
- Kontaktua
- Beatriz Guereñu
- Telefonoa
- 943739629
- E-posta
- masteruni.mgep@mondragon.edu
Laburpen taula
- Titulazio ofiziala
- Enpresa berrikuntza eta proiektu zuzendaritzako unibertsitate masterra
- Nori zuzendua
- Ingeneritzaren edo arkitektura alorretako titulu unibertsitario ofizialdun ikasleei (aurre osagarririk gabe), eta Giza zientziatako eta Juridikoetako, Zientzietako edo Osasun zientzietako tituludunei (aurre osagarriekin)
- Kreditu kopurua
- 60 ECTS
- Hizkuntzak
- Euskara, Gaztelania eta Ingelesa
- Eskaintzen den tokia
- Arrasate eta Donostialdea -Orona IdeO-innovation city
- Iraupena
- Urte 1
- Modalitatea
- Presentziala
Zerk bereizten gaituen
Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Masterrak eskaintzen duen prestakuntza diziplina anitzeko ikuspegi integratzaile orokorrari atxikitzen zaio. Ikasketa programa berezia da (egituratua, berritzailea, enpresei erreparatzen die), alderdi praktikoa nagusi dela.
• Ezagutza egituratuak jorratzen ditu, ikerketa akademikoetan oinarritutako pentsamendu eta kudeaketa eskolarik aurreratuenak barne hartuz.
• Berritzailea da, irakaskuntza edukirik eta metodologiarik aktiboenak erabiltzen baititu.
• Enpresei erreparatzen die. Beraz, gure errealitatetik eta etorkizuneko erronketatik hurbilen dauden elementuak, jardunbide egokiak eta txostengileak aukeratzen ditu, exekutiboek beren enpresan eta ingurunean benetako eragina izan dezaten.
Horretarako, masterraren metodologiak irakaskuntza aktiboan oinarritutako hainbat ikuspegi hartzen ditu barne, ikasitako trebetasunak garatzen, erabiltzen eta gauzatzen laguntzeko.
Hizpide dugun irakaskuntza aktiboa indartzeko, hainbat motatako jarduerak egiten dira: besteak beste, ahozko azalpenak, kasuen azterketak, benetako esperientzien analisiak eta talde lanak.
“Ezagutza egituratuari” buruzko azalpen teorikoak: Enpresak kudeatzeko erabili beharreko metodologia (kontzeptuak eta erremintak) komuna da, hau da, enpresa, antolakunde eta sektore mota guztientzat balio du. Horrela, azalpen teorikoen bidez erreferentziazko ezagutzarik eguneratuenak egituratzen dira, bikaintasunezko kudeaketaren esparru kontzeptualei eta kudeaketa teknikei (enpresari helburu jakin bat lortzea edo argitzea ahalbidetuko dion dokumentua, esparrua, prozedura, sistema edo metodoa) dagokienez.
“Enpresarik garrantzitsuenetako” profesionalen aurkezpenak: Profesional horien azalpenen bidez, hobekuntza praktikoak proposatzen dira, eta, gero, bateratze lanari eta gogoeta kritikoari ekiten zaie, are ezagutza gehiago sortzeko.
Kasuen azterketa: Kasuetako egoera errealak aztertu eta eztabaidatu ondoren, konponbideak proposatzen dira, ikasleek beren ezagutzak praktikan jartzeko aukera izan dezaten.
“PBL” proiektu edo problemetan oinarritutako ikaskuntza: Programan zehar, partaideek, taldean lan eginez, kasuan kasuko proiektu edo problemak prestatzen, aztertzen, konpontzen eta aurkezten dituzte.
Irakaskuntza aktiboan oinarritutako beste metodo batzuk: Ikasleek, halaber, zenbait jarduera (adibidez, simulazioak, mahai jokoak eta role playing-ak) ere egiten dituzte, taldeko eta banakako ezagutzak eta trebetasunak indartzeko.
Laguntza eta interakzioa: Interneteko atari batean, partaideek hainbat baliabide dituzte eskura: ikasturteko oinarrizko dokumentazioa, baita dokumentazio osagarri ugari ere, bideoak, ariketak, artikulu interesgarriak etab. Plataforma horretan, gainera, beste ikaskideekin eta irakasleekin harremanetan jartzeko eta unibertsitateko bibliografia baliabideetan sartzeko aukera dute.
Gure ikasketa eredua
Metodologia

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Masterra irakaskuntza aktiboan oinarrituriko ikuspegi metodologikoaren integrazioan oinarritzen da, ikasitako trebetasunak garatuz, aplikatuz eta praktikan jarriz.
Hona hemen ikaskuntza hori indartuko duten jarduerak:
- Ezagutza egituratzeko azalpen teorikoa.
- Enpresa-esparruan ezagunak diren profesionalen aurkezpena.
- Kasuak aztertzea.
- Proiektu eta arazoetan oinarrituriko “PBL” ikaskuntza.
- Simulagailuak, mahai-jolasak eta role playingak.
- Bideoak, ariketak, artikulu interesgarriak etab.
- Mudleren bidez laguntza eta interakzioa. Plataforma horrek, gainera, ikasleen arteko eta ikasleen eta irakasleen arteko interakzioa ahalbidetzen du, baita unibertsitateko baliabide bibliografikoak eskuragarri izatea ere.
Jarduera horiek guztiek honako hau dute helburutzat: ikasleari laguntzea eta harekiko interakzioa erraztea, banakako gaitasunak eta autonomia garatu dezaten, talde-lanera bideraturiko ingurune batean lidergoa eta erantzukizunak hartzea sustatzen duten gaitasunak eta trebetasunak garatzen dituzten hein berean.
Gure ikasketa eredua
Praktikak eta Master bukaerako proiektuak
Praktikak enpresetan

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.
Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.
Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.
Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.
Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.
Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.
Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.
Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.
Master Bukaerako Lana
Ikasketak Mondragon Unibertsitatean egiten dituzten ikasleek master bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.
Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.
Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.
Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.
Master bukaerako lanak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.
Mondragon Unibertsitateko ikasleek master bukaerako 500 lanetik gora egiten dituzte urtero.
Hezkuntza Eredua
Helburuak eta Konpetentziak
Ikasleak kudeaketa-ardurak bere gain hartzeko beharrezko trebetasunak hartzea da Masterraren helburu nagusia, eta erakundeen ikuspegi integrala eta sistematikoa izatea.
Masterrak ikaslea gaituko du:
• Ziurgabetasun-egoerak aztertzeko, erabakitzeko eta kudeatzeko gaitasuna emango dizkieten trebetasunak garatzeko, eta horiek egoki aplikatzeko.
• Antolakuntzan aukera berriak etengabe identifikatzeko, baita proiektu-zorroa era eraginkorrean kudeatzeko ere.
• Erakundeko proiektuen kudeaketan bikaintasuna bermatzeko, aldaketak, produktu eta zerbitzu berriak eta nahi diren emaitzak denborarik eta kosturik onenean gauzatze aldera.
• Ekintzailetza eta enpresa-jarduera berriak sustatzeko, kultura ekintzailea bultzatuz, eta negozio-planen garapenari loturiko prozesuak eta jarduerak ezagutzeko.
• Proiektu logistiko baten espezifikazioak zehazteko eta hornikuntza-kateko azpi-prozesuetariko edozein hobetzeko eta hobekuntzak ezartzeko.
Ikuspegi etiko eta arduratsu batetik lidergo-ahalmena garatzea, eta horretarako beharrezko zuzendaritzako eta antolakuntzako gaitasunak eta trebetasunak integratzea.
Hezkuntza Eredua
Irakaskuntza Programa
Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia
| Ikasmaila | 1. |
|---|---|
|
Txanda |
Goizez |
|
Ordutegia |
7:45-13:00 |
Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.
Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.
Ikasketa Plana
|
1. Hiruhilekoa | ||
|---|---|---|
| IKASGAIA |
MOTA |
ECTS |
| Erakundeak eta enpresak ulertzea |
D |
2 |
| Zuzendarientzako kontabilitatea eta finantzak |
H |
3 |
| Zuzendarientzako Marketina |
H |
3 |
| Zuzendarientzako eragiketak |
H |
3 |
| Zuzendarien lana eta zuzendaritza gaitasunak |
D |
3 |
| Erakundeen eta beren zuzendarien erantzukizunak |
D |
1 |
| Kalitateko zuzendaritza |
H |
3 |
| Produkzio ingeniaritza |
H |
3 |
| Finantza merkatuak |
H |
3 |
| Guztira |
24 |
| Oharra: 24 ECTS hauetatik ikasleak 15 ECTS osatu beharko ditu |
|
2. Hiruhilekoa | 3. Hiruhilekoa | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| IKASGAIA | MOTA | ECTS | IKASGAIA |
MOTA | ECTS | |||||
| Pentsamendu Sistemikoa | D | 2 | Berrikuntza kudeatzeko teknikak eta tresnak |
D |
2 | |||||
| Estrategiaren analisia eta definizioa ekonomia berrian | D | 4 | Proiektu zuzendaritza |
D |
6 | |||||
| Antolakuntza dinamikoa, bere diseinua, aldaketaren kudeaketa eta ikaskuntza erakundean | D | 4 | Dokumentu zorroaren kudeaketa eta programa zuzendaritza |
H |
4 | |||||
| Berrikuntzaren eta ekintzailetzaren zuzendaritza erakundean |
D |
6 | ||||||||
| Ezagutza erakundeentzako antolakuntza heldutasuneko ereduak |
H |
2 | ||||||||
| Enpresetako estatistika aurreratua |
H |
6 | ||||||||
| Guztira | 10 | Guztira (*) | 26 | |||||||
| Kanpo praktikak | D | 7 | ||||||||
| Master Bukaerako Lana | MBL | 8 | ||||||||
| Guztira | 15 | |||||||||
| (*)Oharra: 26 ECTS hauetatik ikasleak 20 ECTS osatu beharko ditu |
| D.- Derrigorrezkoa |
|---|
| H.- Hautazkoa |
| MBL.- Master Bukaerako Lana |
Hezkuntza Eredua
Gida eta Arautegiak
| Arautegi akademikoa |
|
|---|---|
| Master Bukaerako Lanen gida akademikoa |
|
| Master Bukaerako Lanen ebaluazio sistema |
Hezkuntza Eredua
Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak
MIPeko titulatuak lanpostu ugari lortu ahal izango dituzte, hala nola:
Proiektu buru eta programa arduraduna
Arriskuen kudeatzailea eta jarduera berriak abiarazteko arduraduna
Zorroen aztertzailea eta kudeatzailea (Portfolio Managers)
I+G proiektuen kontsultorea
Gainera, MIPak ikerkuntzaren arloan sartzeko aukera ere eskaintzen die ikasleei, doktorego tesiaren bidez.
MIPren prestakuntzari eta ibilbide profesionalean metatutako esperientziari esker, beste hainbat lanpostu eskuratzeko aukera izango dute:
Proiektuen bulegoko zuzendaria (PMO) eta berrikuntza zuzendaria
Industria zuzendaria eta negozio berrien zuzendaria
Negozio zuzendaria (gerentea) eta logistika eta eragiketa zuzendaria
Teknologia edo ikerketa zuzendaria eta informazio sistemen zuzendaria
Merkataritza zuzendaria eta erosketa zuzendaria
Ikasle berriak
Sarrera eta Onarpena
Sarrera
a) Honako hauek sar daitezke zuzenean Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Masterreko ikasketetara, aurretiazko inongo formakuntza osagarririk gabe: Ingeniaritza eta Arkitektura ezagutza arloetako espainiar titulu ofizial bat (edo Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko erakunderen batek emandako beste titulu bat, tituluak herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu) duten ikasleak.
b) Honako hauek sar daitezke zuzenean Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Masterreko ikasketetara: Zientzia Sozial eta Juridikoak, Zientziak, eta Osasun Zientziak ezagutza arloetako espainiar titulu ofizial bat (edo Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko erakunderen batek emandako beste titulu bat, tituluak herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu) duten ikasleak, beti ere Enpresa ikasgaiko 4 ECTS eginez gero —lehen eginak ez badituzte—.
c) Honako hauek sar daitezke zuzenean Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Masterreko ikasketetara: Arteak eta Humanitateak ezagutza arloko espainiar titulu ofizial bat (edo Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko erakunderen batek emandako beste titulu bat, titulu horrek herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu) duten ikasleak, beti ere Enpresa eta Estatistika ikasgaietako 8 ECTS eginez gero —lehen eginak ez badituzte—.
d) Goi Hezkuntzako Espazio Europarraz kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunak ere sar daitezke, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe, titulu horiek Espainiako dagozkion unibertsitate-titulu ofizialen pareko formakuntza maila bermatzen dutela Unibertsitateak egiaztatu ondoren, eta tituluak herrialde horretan graduondoko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere titulua ezagutza arlo bati atxikia bada, eta aurreko b) eta c) kasuetan aipatzen diren aurretiazko ikasketen betebeharra betez gero.
Onarpena
Ikasleak onartzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
1. Ikaslearen espediente akademikoa
2. Hautagaiarekiko elkarrizketa pertsonala.
KREDITUEN AITORPENA
Ikasle berriak
Inskripzioa eta matrikula
Izena emateko epeak
|
Ohiko epea : abenduak 3tik uztailak 14rarte Ezohiko epea : uztailak 15etik irailak 9arte |
Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Ikasleak aukeratu nahi dituen karreren lehentasun ordena adierazi behar du. Nahi duenak unibertsitatearen webgunetik izena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifikatuaren bidez. Bigarren kasu honetan, Fakultatearekin harremanetan jarri beharko da, honek inskrikpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:
- Inskripzioaren eskaera beterik.
- NANaren fotokopia.
Eskatutako dokumentazioa faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.
Dokumentazio osagarria
- 1. unibertsitate zikloa amaitu duten ikasleak: lehenago egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa.Jone Gantxegiri bidali emailez jgantxegi@mondragon.edu
Hautaketa
Inskripzioa egin ondoren, masterraren koordinatzailea ikaslearekin kontaktuan jarriko da, matrikulazio prozesua azaltzeko.
Matrikula
| Ohiko epea : uztailaren 16tik 19ra Ezohiko epea: Irailaren 12tik 17ra |
Ikastetxe Nagusian eta Egoitzan matrikula egiteko epea, ikasketak egiteko matrikula epearen berdina da.
|
Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean. |
|---|
Ikasle berriak
Prezioak
7.932€
Zenbateko hau 2013-2014 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2013-2014 ikasturtearen hasieran.
Ikasle berriak
Bekak eta diru laguntzak
BEKA OFIZIALAK:
Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko, eguneroko garraiorako eta gutxitasuna duten ikasleen garraiorako bekak. (Eusko Jaurlartiza)
- Unibertsitate mailako ikasleei zuzendutako beka orokorra eta mugikortasun beka. (Hezkuntza Ministeritza)
- Masterrean matrikulatuta eta langabezi egoeran dauden ikasleentzat laguntza (Hezkuntza Ministeritza)
- Udan Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekak (Eusko Jaurlaritza)
- Erasmus programaren eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate programa batzuen esparruko beka deialdia unibertsitate ikasleentzat (Eusko Jaurlaritza)
BEKA PROPIOAK:
- Prezio Publikoen Salbuespen eta Murrizketen Laguntza
- Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarrentzat laguntza
- Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliar beteranoei zuzenduriko laguntza
- Departamentuetan Heziketa Iharduera eta laguntzarako lankidetza bekak
Ikasle berriak
Ostatua eta Garraioa
Ostatua
Mondragon Unibertsitateak hainbat alternatiba eskaintzen ditu ikasturete osoan zure ikastetxetik hurbil bizi ahal izan zaitezen.
ARRASATE
Pedro Biteri eta Arana ikastetxe nagusia: Arrasateko campusean dago, eta 197 leku ditu, banakako eta binakako geletan banatuak. Prezioaren barne gosaria, bazkaria eta afaria sartzen dira.
Pisua beste ikasle batzuekin partekatzea: Ikastetxe nagusian edo egoitzetan bizi beharrean ikasleak nahiago badu beste ikasle batzuekin pisua partekatu, www.mondragon.edu/eps/OferDeman, web orriaren bitartez pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar daiteke, baita aipatu webean eskaintzen diren pisuen artean bilatu ere.
DONOSTIALDEA
Donostialdeko eskualdean ostaleku eskaintza zabala dago: ikasle egoitzak, alokairuko etxebizitzak, partekatzeko etxebizitzak edota abegi-etxeak.
Jarraian eskaintza horri buruzko informazioa emango dugu. Ostalekuari dagokion ardura ikasleak dauka, Mondragon Unibertsitateak ez dauka inolako ardurarik gai horri dagokionez eta ez du bitartekaritza lanik egingo. Ostalekuaren eskaintza pribatua da, eta beraz, harremana ikaslearen eta ostatua eskaintzen duenaren artekoa izango da.
Alokairuko etxebebizitzak, Partekatzeko etxebizitzak edota Abegi-etxeak
http://www.enalquiler.com/alquilar/alquiler-pisos-baratos-donostia-san-sebastian_2_17702_23.html
http://www.pisocompartido.com/alquiler-habitaciones-donostia_san_sebastian
http://sansebastian.loquo.com/cs/vivienda/compartir-piso-alq-habitacion/302
http://www.easypiso.com/guipuzcoa/piso-compartido-san-sebastian
http://www.milanuncios.com/pisos-compartidos-en-san-sebastian%7Cdonostia-guipuzcoa/
Residentziak eta Ikastetxe Nagusiak
COLEGIO MAYOR OLARAIN
Pº Ondarreta 24. Donostia – San Sebastián.
www.olarain.com
RESIDENCIA LA SALLE
Paseo Maddalen Jauregiberri, 2 . Donostia-San Sebastián.
www.lasalledonostia.com/egoitza
RESIDENCIA EL CARMELO
Ilumbe, 8. Donostia-San Sebastián.
RESIDENCIA MARIA INMACULADA
Avda. Ategorrieta, 17. Donostia-San Sebastián.
www.cmidonostia.com/residencia
RESIDENCIA VILLA ALAIDI
Pº de Heriz, 95. Donostia-San Sebastián.
www.villa-alaidi.com/
RESIDENCIA COMPAÑIA DE MARIA
Camino Alto de San Bartolomé. 24. Donostia-San Sebastián
www.companiademaria.net/es/mision_colegiosmayores.aspx
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL (RESA)
Paseo de Berio, 9. Donostia-San Sebastián.
www.resa.es/Residencias/Manuel-Agud-Querol
Garraioa
Orona IDeO – Inovation City Galarretan (Hernani) dago. Kokaleku horretatik hurbil daude Hernani, Donostia, Lasarte, Andoain, Pasaia… hiriguneak.
Gaur egun Galarretan geldialdia egiten duten garraio publikoaren (Lurraldebus) lineak ondorengoak dira:
Lurraldebus
G1: Hernani-Aiete-Donostia (15 minututik behin).
G2: Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia (30 minututik behin).
G3: Andoain-Osasun Hiria (ordubetetik behin).
E70: Usurbil-Lasarte-Hernani-Astigarraga (30 minututik behin, eskolen hasiera eta amaiera orduetan).
Gainera, Euskotrenek eta Renfek Galarretatik gertu geralekuak dituzte, goian aipatutako autobus lineekin konexioak dituztenak
Campusa
Aurkezpena
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren (MU-GEP) titular juridikoa Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) da.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 1943. Urtean hasi zen irakaskuntza lanetan. Horren sutatzaile nagusia On Jose María Arizmendiarrieta izan zen, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaile , hain zuzen ere. Orduz geroztik etengabe eguneratu da, eta enpresa.esperientzia berritzaile ugariren sorrera sustatu du.
Hona hemen MU-GEPen ildoa eta konpromisoaren erakusgarri diren bertako Ikastetxe batzuk, heziketaren arloko berrikuntzaren bultzatzaile izan direnak:
- INGENIARITZA: MU-GEPeko ingeniarien arrakastaren eta gaitasun profesionalaren oinarriak hauek dira: zorroztasuna eta maila akademikoa, enpresa praktikak sistema dualaren eta karrera amaierako proiektuaren bidez, internalizazio nabarmena eta talde lanak ekartzen duen marka kooperatiboa.
- INSTITUTU POLITEKNIKOA: Behar bezalako oinarri teoriko batekin, bertako tailerretan egindako ikasketa praktikoarekin, inguru industrialeko puntako enpresetako makina eta tresna modernoekin, ikaslea zuzenean lan munduratzeko prestaturik dago.
- I+GT: MU-GEPen ikerketa jarduna enpresekin egindako kontratupean garatu da batez ere, baina azken urteotan ikerketa generikoa bultzada indartsua izaten ari da eta hala izango da aurrerantzean ere.
- ETENGABEKO PRESTAKUNTZA: Ia-ia MU-GEPen sorreratik lantzen da, eta gaur egun eragin berezia du graduatu ondoko programetan
2008. urtean, kasketak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren eskaeretara egokitu duen lehen euskal unibertsitatea izan da.
2010eko Uztailean, MU-GEP UNIQUAL eta ANECA -k ebaluatu ondoren AUDIT-en zihurtagiria lortu zuen.
Campusa
Instalazioak
Campusa
Zerbitzuak
Idazkaritza birtualaz, liburutegiaz, kirol-zerbitzuaz, jangelaz, ostatuaz eta garraioaz gain, Goi Eskola Politeknikoak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:
Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuarekin lotuak
Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
Zerbitzu Akademikoak: idazkaritza akademikoko, ingeniaritzako idazkaritzako, mugikortasunaren eta nazioarteko harremanen zerbitzuko, ordutegien kudeaketa-zerbitzuko eta doktoregoaren kudeaketako pertsonak ditu barnean zerbitzuak. Egiten dituzten jarduera nagusiak:
Idazkaritza akademikoari loturiko zerbitzuak:
- Izena ematea eta matrikula
- Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
- Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
- Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
- Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
- Doktoregoa kudeatzea
Campus Birtuala. Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko. Askotariko jarduerak egoki uztartuz, baita ikasleen eskura jarritako baliabideak eta materialak ere (dokumentazio-fitxategiak, bideoak, audioak, kanpoko orrialdeetara estekak), ikaskuntza osoagoa eta eraginkorragoa lor daiteke.
Erreprografia Zerbitzua. Unitate didaktikoak saltzeko eta fotokopiak egiteko gune bat du. Zerbitzuak campuseko hainbat eraikinetako atarietan kokaturiko fotokopiagailuen eta inprimagailuen mantentzea kudeatzen du.
Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua. Irakasgaietarako ikasleek behar dituzten softwareak lortzeaz, ezartzeaz eta eguneratzeaz arduratzen da; eta informatikako geletan izaten diren jazoerei erantzuteaz, eskola-ordutegian nahiz eskola-ordutegitik kanpo.
Instalazioak erabiltzeko ordutegia. Eskola-ordutegitik eta -egutegitik kanpo (Eskola-ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 19:00etara) ikasleek aldez aurretik baimena eskatuta instalazioak erabil ditzakete. Honela:
-Astelehenetik ostegunera, 24 orduak
-Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara
-Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara
Habitatarekin harremanetan
Gizarte lokalak. MGEPko ikasleen eta irakasleen eskura hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.
Kafetegia eta autozerbitzu makinak
Irakaslegoa
Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda jasotzen duen dokumentua deskargatu.
Kalitatea
SGIC - Kalitatearen barne bermerako Sistema
| Kalitate-manuala |
|
|---|---|
| Prozesuak |
|
| Prozedurak |
|
| Hobekuntza plana |
-
Verifica

