Masterra

Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra (Berrimet)

Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra (Berrimet)

Master honen helburu nagusia ikastetxeetan, eta hezkuntza zentroetan oro har, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen hobekuntzak bultzatu eta gidatuko dituzten profesionalak prestatzea da. Horretarako berrikuntza didaktiko-metodologikoari zuzendutako proiektuak sortzea eta kudeatzea bilatzen dugu, heziketa-ingurunean dauden premia eta aukeren inguruan gogoeta eginez, estrategia berriak eta interbentzio-baliabideak kontzeptualizatuz, proposamen berritzaileak gauzatzeko ekintzak bideratuz eta emaitzak ebaluatuz.

1

Zerk bereizten gaituen

Hiru ezaugarri hauek dira azpimarragarrienak: Ezagutzaren Gizarteko Hezkuntzak dituen erronka berriei erantzuteko profil  profesional berri baten eskaintza, ikaste-irakaste prozesuen hobekuntzara zuzendutako lidergoan sakontzea eta online izaera.

2

Bekak eta Diru Laguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.

3

Irteera Profesionalak

Ikastetxe zein Administrazioan arlo pedagogikoarekin lotutako profesioetarako trebatzen du masterrak. Bestalde, ikerketa ibilbideak sarbidea ematen du Doktorego Programan.

4

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Master honek Praktika sasoi bat barneratzen du. Praktiken helburua proiektuaren abiapuntua izatea da. Master Amaierako Proiektua da beraz, masterraren markoa eta masterrean lantzen diren materiak baliabide iturri dira.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Idazkaritza Akademikoa
Telefonoa
943714157
E-posta
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera


Informazio gehiago

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan Master ofiziala
Nori zuzendua
Hezkuntzan diharduten profesionalei eta berriztapen-proiektuak sustatu, diseinatu eta kudeatzen dituztenei (zuzendaritza, koordinazioa edo irakasleria).
Kreditu kopurua
60 ECTS
Hizkuntzak
Euskeraz eta gazteleraz
Eskaintzen den tokia
Eskoriatza
Iraupena
Urte bat edo 2 urte (erritmoen arabera)
Modalitatea
Online

Zerk bereizten gaituen

Master honen helburua ikaskuntzan ardatz harturiko lidergoa egikarituko duten profesionalak prestatzea da. Hezkuntza zentroetako lidergo hori geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da; beste batzuen artean, Bolivarrek (2010) dioen bezala, “Printzipioz, begi-bistakoa da, ikastetxe baten xedea ikasleek ikastea denez,  lidergo baten arreta-guneak ikaskuntzen hobekuntza izan beharko lukeela eta horren arabera neurtu beharko litzatekeela” eta Elmore (2008) “... etorkizunean, eskola-liderren arrakasta hezkuntza-praktika hobetzeko gaitasuna izango da”.

Berrikuntza metodologikoko proiektuak sortu, bultzatu eta kudeatuko duten profesionalak prestatzea izanik helburu nagusiarekin bat egiten du Practicumaz eta Master Amaierako Proiketuaz (MAP) daukagun ikuspegia.

BERRIMET Masterrean Praktikak eta MAPa eskutik helduta doaz. Praktiken helburua proiektuaren abiapuntua izatea da, hau da, egoera erreal bat identifikatzea, testuinguru jakin batean hobetu daite(z)keen aspekturen bat edo batzuk antzematea. Horretatik, proiektua da masterraren markoa eta masterrean lantzen diren materiak baliabide iturri dira proiektuaren zerbitzurako; praktikak landa-lan gisa ulertzen ditugu, arazo edo premia erreal bat bilatzeko. Horrenbestez, proiektua ez da lan bat master amaieran soilik garatzen dena, aitzitik, prozesua irekia da, masterraren hasieratik abian jartzen dena eta praktika aldiekin lotura zuzena duena, izan ere, praktikak proiektuaren partea ere badira. Esan daiteke practicumak proiektuaren aurreneko faseak direla, non definitzen diren proiektuaren objektua eta egingo den esku-hartzea.

Online izaerak ere definitzen gaitu. Izaera honek ez du baina tutore eta ikasleen arteko ezta ikasleen arteko harremanean eta elkarrekintzan oztoporik suposatuko. Turoreari dagokionez, bere eginkizuna ikasleen ikaskuntzan eragiten duten lau eremurekin dago loturik:

  • Pedagogikoa: informazioa ematen du egin behar denaz (zer, nola), dokumentazioa eta informazio-iturriak definitzen ditu, egutegia eta ebidentziak entregatzeko datak iradokitzen ditu, ebaluatzeko irizpideak zehaztu eta jakinarazten ditu, nork bere burua ebaluatzeko prozedurak eta lanabesak eskaintzen ditu eta zalantza-kasuetarako laguntza eskaintzen du.
  • Soziala: ikaskuntza erraztuko duen giro emozional positiboa sortzen du eta komunikazio-tonua zaintzen du (feed-back positiboa).
  • Antolamenduzkoa: ikaskuntza-plan argi eta koherenteak diseinatu eta abian jartzen ditu.
  • Teknikoa: ikaskuntzaren garapena bermatzen du, ikaskuntza-erritmo eta sekuentzia egokiak finkatuz, eta ikasleei euskarriak eskaintzen dizkie.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolamendua MONDRAGON UNIBERTSITATEAren hezkuntza-ereduaren irizpideen arabera gorpuztu da. Honela laburbil ditzakegu horiek:

  • Ikaskuntza adierazkorra sustatzea, aurretiko esperientziekin eta errealitate profesionalarekin ikaskuntzek izaniko loturaren bitartez.
  • Ikaskuntza autonomoa eta ikaslearen erantzukizuna garatzea.
  • Taldean ikas dadin ahalbideratzea.
  • Teoria eta praktika profesionalak lotzea.
  • Ikasgaien ikaskuntzak elkarrekin lotzea.

Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.

Ikaskuntza funtzional eta esanguratsua: metodologiak honako alderdiak biltzen ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.

ECTS bakoitzak ikaslearen 25 orduko lana eskatzen du.

EREDU PEDAGOGIKOA

  • Ikaslearen ardura eta autonomia: ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak hautatutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.
  • Konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak: ikasleak batera garatu beharko ditu (parte hartzea, berrikuntza, aldaketa sozialarekiko konpromisoa...).
  • Ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua.

MODALITATEA

Modalitatea % 100 online da. Hala ere, aurrez-aurreko harremana sustatzen da irakasleekin zein ikaskideekin. Horretarako web 2.0 baliabideak eta online gela sinkronoak eskaintzen dituen aukerak erabiltzen dira.

Online izateak ondoko abantaiak eskaintzen ditu:  Sarean eta taldean aritzea ikasleak hautatutako unean, lekuan  eta erritmoan.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako lanak

BERRIMET Masterrean Praktikak eta MBLa eskutik helduta doaz, proiektua izanik masterraren markoa. Horrenbestez, proiektua ez da lan bat master amaieran soilik garatzen dena, aitzitik, prozesua irekia da, masterraren hasieratik abian jartzen dena eta praktika aldiekin lotura zuzena duena, izan ere, praktikak proiektuaren partea ere badira. Esan daiteke practicumak proiektuaren aurreneko faseak direla, non definitzen diren proiektuaren objektua eta egingo den esku-hartzea.

Bai praktikek, eta master amaierako lanak aukera ematen dute hezkuntza-teoria eta praktika lotzeko, ikertzeko, gainerako profesionalen eta norberaren praktikez gogoeta egiteko eta, era berean, hobekuntza-proposamenak egiteko. Hezkuntza-komunitateko eta inguru sozialeko eragileekiko kolaborazioa ahalbideratzen du, halaber.

Hezkuntza-erakundeetako berrikuntza prozesuak eta, horrekin batera, masterra egin denean eskuratu diren gaitasunak ebaluatzeko modua sakon ezagutzea sustatzen du: horrela, nork bere burua hobeki ezagut dezake, gizaki eta profesional den heinean.


Praktikak

Practicumaren asmo nagusia hobekuntza prozesuaren kokapena egitea da. Hala, erakunde-ikastetxeari lehen hurbilpena eginez, nolabaiteko diagnostikoa egingo da testuingurua irakurriz (hobekuntza martxan jartzeko ahulguneak eta indarguneak identifikatu, protagonisten iritziak, erreferenteak izan daitezkeen esperientzien identifikazioa…). Diagnostiko horren bidez erakunde-ikastetxearen azterketa egingo da, eta behar baten (batzuen) detekziorako erabiliko da.

Practicumaren helburu nagusia da jadanik identifikatu den arazoaren inguruan aurre-proiektu bat diseinatzea, bertan definitu beharko da beharraren aurrean planteatzen den esku-hartzea.

Bi aurre proiektu mota berezi daitezke:

  • Ikerketa jarduera inplikatzen dutenak.
  • Bestelakoak:
    • Zentruko Proiektua egitea, berregitea, eta abar.
    • Gelan egiteko esku-hartze baten diseinua (sekuentzia didaktiko bat diseinatu eta inplementatu).
    • Praktika gogoetatsu bat diseinatu eta inplementatu egiteko desberdinekin (bakarka, zikloka, klaustro osoarekin).
    • Europatik datozen politiken aplikazioa hainbat eremutan.
    • Ikastetxeko hezkuntza proiektua gelan betetzen den arakatzea.
    • Hizkuntzen curriculum bateratua egitea.
    • Material didaktikoak sortzea.

Proiektua (MBL)

Master amaierako proiekturako aukeratu den ardatz metodologikoa “Arazoen konponketan oinarrituriko eta proiektu bat garatzera zuzenduriko ikaskuntza” (Project oriented problem-based learning POPBL) da.

Arazoa praktiketan zehaztuko da, eta ikasleari zera eskatu beharko dio: testuinguru jakin batean konponbidea ekarriko duen egintza bat garatzeko, hainbat  jarraibide beterik. Ikasleak, lehen-lehenik, egoera gatazkatsua idatziz jaso behar du, arazoa ulertzeko behar diren datu guztiak emanez: denbora, toki, gizarte, kultura eta abarrei dagokien testuingurua, datu objektiboak jasoz, interpretaziorik egiteke.

Bigarrenik, konpondu beharreko kontu edo arloak planteatu behar ditu ikasleak, ikerkuntza-galderak edo hipotesiak formulatuz. Galdera horiei esker, proiektuaren lehen zirriborroa taxutu ahal izango du. Ondoren, ikasleak informazio bila hasi beharko duenez, testuinguru horren gaineko datuak hartuko ditu eta datuak biltzeko baliatuko dituen bitarteko eta estrategien peskizan aritu beharko du, tutore baten laguntzarekin prozesu osoan ere. Prozesu dinamiko horretan, ikasleak unean-unean birformulatuko du proiektua, berak eginiko ikerketaren arabera.

Azkenean, kontua mugatu eta zehaztutakoan, hobetzeko proposamena egin ahal izango du. Proiektua amaitutakoan, horren aurkezpena eta defentsa egin beharko du ikasleak.

Irakaskuntza programa

Helburuak eta Konpetentziak

“Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra” tituluaren helburu orokorra berrikuntza metodologikoko proiektuak sortu eta kudeatzeko gauza izango diren tituludunak prestatzea da, oinarri hartuta heziketa-ingurunearen premia eta aukeren gaineko gogoeta, esku-hartzeko estrategia eta baliabide berrien kontzeptualizazio, proposamen berritzaileak inplementatze-egintza eta emaitzen balioztapena.

Lan-alorrei dagokiela, Hezkuntza Erakundeetako Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapen eta Kudeaketako espezialistek jarduera hainbat hezkuntza-erakundetan beteko dute: hezkuntza-zentroetan, hezkuntza-administrazioan, hezkuntzan diharduten erakundeetan. Profesional horiek aldaketa hainbat zereginen bitartez sustatu eta kudeatuko dute: zuzendari, koordinatzaile, irakasle, eta beren jarduera alor hauetan beteko dute:

  • Ikaskuntza-irakaskuntza programak etengabeko hobetze-ikuspegi batez kudeatzea:
    • Curriculumeko eduki berriak diseinatu eta kudeatzea.
    • Curriculumaren garapena koordinatu, begiratu eta balioztatzea.
    • Hezkuntza-agertoki berriak diseinatu eta kudeatzea.
    • Proposamen didaktiko berritzaileak diseinatu eta kudeatzea.
    • Irakasleak motibatzea, berrikuntzaren aurrean beren ekimena eta irekiera sustatuz.
    • Aldaketa metodologikoaren araberako balioztapen-proposamenak diseinatzea.
  • Irakasleak garatzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:
    • Espazioak sustatzea irakasleek irakaskuntzaren hobekuntzarekin loturiko gaiak aztertu eta jorra ditzaten.
    • Aldaketa metodologikoarekin loturiko hezkuntza-premiak identifikatzea.
    • Irakaskuntza-praktika hobetzeko xedez heziketazko jarduerak diseinatu eta abian jartzea.
  • Ikasten diharduen erakunde den aldetik, hezkuntzaren antolamendua hobetzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:
    • Elkarlanerako kultura garatzen lagunduko duten egintzak abian jartzea.
    • Arazoak konpontzea eta erabakiak elkarrekin hartzea xede izango duten egiturak garatzea.
    • Hainbat hezkuntza-eragileren —senideak, irakasleak, beste norbait— inplikazioa lagunduko duten egintzak garatzea.
  • Hezkuntza alorreko beste hainbat erakunderekin sareak eratu eta garatzea ahalbidetuko duten egintzak sustatzea.

Irakaskuntza programa

Ikasketa plana

Masterraren ikaskuntza-planaren egitura hiru bloke edo modulu nagusitan antolatu da. Lehen modulua ikasgai komunek osatzen dute. Bigarrenean bi ibilbide eskainiko dira: ikerkuntza, batetik, eta inplementazioa eta berrikuntzaren kudeaketa hezkuntza erakundeetan, bestetik. Hirugarrena, practicumek eta master amaierako lanak osatuko dute.

Ikasle bakoitzak 60 ECTS egin beharko ditu.

MODULU KOMUNA

MATERIAK

ECTS

Gizarte aldaketak eta hezkuntzaren erronkak

4

Ikuspegi berriak curriculumaren edukien diseinuan eta definizioan

3

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen berrikuntza

5

Berrikuntza baliabide didaktikoetan: Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak

(IKT)

4

Berrikuntza erakundearen  kulturan eta bere kideen arteko harreman zein roletan

4

Guztira 20

ibilbideak (bAT HAUTATZEKO)

IKERKUNTZA IBILBIDEA


IBILBIDE PROFESIONALA
MATERIAK
ECTS
MATERIAK
ECTS

Ikerkuntza-proiektuen diseinua

5

Hezkuntza-erakundeen aldaketa eragiteko estrategiak

4

Informazio-konpetentziak: Informazio zientifikoa eta bibliografiaren kudeaketa

5

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak berritzeko proposamenen diseinua eta garapena

8

Ikerkuntza kuantitatiboaren metodologia

5

Berrikuntzaren garapenaeta kudeaketa  IKTen bidez hezkuntza-erakundeetan

4

Ikerkuntza kualitatiboaren metodologia

5

Gogoeta: praktika, hobetzeko bitarteko gisa

4
Guztira20Guztira20

 

PRACTICUM ETA MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA

MATERIAK

ECTS

Practicuma

6

Proiektua

14

Guztira20

Irakaskuntza programa

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

Norentzat zuzendua

  • Hezkuntzan diharduten profesionalei zuzenduta dago:
    • Hezkuntza zentroak
    • Hezkuntza administrazioa
    • Hezkuntzan diharduten beste erakundeak
  • Zeregin ezberdinetatik berriztapen-proiektuak sustatu, diseinatu eta kudeatzen dituztenak, hala nola, zuzendaritza, koordinazioa, irakasleria.
  • Aditu izan nahi dutenentzat Curriculumaren diseinuan eta berrikuntzan.

Irteera profesionalak

  • Baliabide didaktikoen sorkuntzan arituko diren profesionalak
  • Proposamen didaktiko berritzaileak diseinatzeko profesionalak
  • Hezkuntzako eremu berriak identifikatu eta garatuko duten pertsonak
  • Aldaketa metodologikoari lotutako prestakuntza beharren identifikazioan arituko direnak
  • Aldaketa metodologikoari lotutako ebaluazio-proposamenak diseinatuko dutenak
  • Ikaskuntza Berrikuntzari lotutako proiektuak diseinatzea eta burutzea
    • Helburuak eta hipotesiak formulatzea
    • Ikerketa metodologia egokia  hautatzea eta erabiltzea
    • Datuen analisia egitea
    • Informazio zientifiko eta bibliografikoa kudeatzea

Ikasleak aukeratutako ibilbidearen arabera, profil honetaz gain, Doktorego programara sarbide ematen duen ikerketa-ibilbide espezifikoa egin ahal izango du.

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

Masterrean sartu ahal izango dute unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiek eta, oro har, graduondoko ikasketetarako gaitzen dituen unibertsitateko titulu ofizial bat duten guztiek, unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak eta Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

15-16 INSKRIPZIO EPEAK

 

 

UZTAILA

 

 

 

 

 

OHIKO EPEA

2014/12/01  -2015/07/13

 

 

1

1

2

3

4

5

EZ OHIKO EPEA

2015/07/14  -2015/09/08

 

6

7

8

9

10

11

12

www.mondragon.edu/inskripzioak

 

 

13

14

15

16

17

18

19

 

20

21

22

23

24

25

26

15-16 MATRIKULA EPEAK

 

27

28

29

30

31

 

 

 

OHIKO EPEA

2015/07/20 -2015/07/21

 

IRAILA

 

 

 

 

 

EZ OHIKO EPEA

2015/09/11 -2015/09/15

 

 

1

2

3

4

5

6

http://idazkaritza.mondragon.edu/sarrera.html

 

 

7

8

9

10

11

12

13

 

14

15

16

17

18

19

20

15-16 MATRIKULA EZ BERRIAK

 

21

22

23

24

25

26

27

 

28

29

30

 

 

 

 

EPEA

2015/09/16  -2015/09/17

 

 

 

 

 

 

 

 

(http://idazkaritza.mondragon.edu/sarrera.html)

 

INSKRIPZIOA

 

 

 

NANaren kopia

 

MATRIKULATU AURRETIK

 

Aurreko ikasketetako tituluaren kopia konpultsatua

 

Aurreko ikasketetako espediente akademikoaren kopia konpultsatua

 

Kurrikulum Vitae

MATRIKULARAKO

 

Argazki bat

 

Matrikula ordaintzeko erabili behar den libreta edo kontu korronteko libretaren fotokopia bat, non titularra, kontu zenbakia, BICa eta IBANa azaltzen diren.

SEPA orria beteta eta titularrak sinatuta (originala izan behar da).

Matrikularen gordekina irailean idazkaritzan entregatu beharko da.

Ikasle berriak

Prezioak

Kreditu kopurua: 60 ECTS

2015-16 aurreikusitako zenbatekoa: 6.360€

Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

Ikasle berriak

Kredituak aitortzea

KREDITUAK AITORTZEAK

Ikasleak MONDRAGON UNIBERTSITATEAn zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak, ikasten ari den Gradu-ondoko tituluan konputatuko dira (kasuan kasukoetan), titulu ofiziala eskuratzeko helburuarekin.

Lortutako kredituak Fakultate honek aitortu ahal izango dizkio ikasleari, berak aurreko ikasketetan gainditutako materietako gaitasun eta ezagutzen eta Huheziko Gradu-ondoan aurreikusita daudenen arteko egokitzapenaren arabera. Gehienez ere 30 ECTS aitortu ahal izango dizkio eta ezingo dira izan Master Amaierako Lana eta Praktikak.

KREDITUEN TRANSFERENTZIA

Ikasleak MONDRAGON UNIBERTSITATEAn zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eginiko ikasketei dagozkien kredituak, titulu ofizial bat erdiestera bideratu ez badira, ziurtagiri akademiko ofizialetan sartzea.

Campusa

Aurkezpena

Irakasle Eskola moduan sortu zenetik, 1976an, Mondragon taldeko mugimendu kooperatibora atxikitako hezkuntza kooperatiba izan da. Hortaz, kooperatiba izaera duen erakundea da Fakultatea, Euskal Herrian errotua. Era berean, ezagutzari lotutako formazio, ikerketa, aplikazio eta transferentzairi dagokionez, HUHEZI irekita dago mundu osoan arlo horretan diharduten beste zentro, pertsona eta erakunde batzuekiko elkarlan eta hartu-emanetara.

Sortu zenetik eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA eratu arte, Irakasle Eskolaren eginkizuna irakasleak prestatzea izan zen; hori dela eta, soil-soilik Irakasle tituluak eskaintzen zituen.1998an, Mondragon Unibertsitatea sortzearekin batera, enpresara egokitutako Humanitate Lizentziatura eskaintzen hasi zen.

Hezkuntzako tituluei dagokienez, Irakasle tituluen eskaintza zabaldu egin zen, Heziketa Fisikoa eta Entzumena eta Mintzaira txertatuz. Horrez gain, 2000-2001 ikasturtean, Psikopedagogia Lizentziatura ezarri zen Hizkuntzen Psikopedagogiaren lerroan, eta, 2002-2003 ikasturtean, Esku-hartze Psikopedagogikoaren lerroa ireki zen. 2005ean, Ikus-entzunezko Komunikazioko Lizentziatura eskaintzen hasi zen.

2009-2010 ikasturtean, eta Bolognia prozesuaren ondorioz, Europar esparrura egokitutako titulazio berriak eskaintzen hasi zen, zehazki honako hauek:

Graduak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa.

Masterrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala.

2011-2012an bi Unibertsitate Master Ofizial eskeintzen hasi zen: Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Masterra eta Berrikuntza Didaktiko eta Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan Masterra.

2012-2013an Vic-eko unibertsitatearekin batera diseinatutako eta antolatutako Doktorego Programa berri hau jarri zen abian: Berrikuntza eta esku-hartzea Hezkuntzan Programa.

ESKORIATZAKO CAMPUSA

Eskoriatzako campusa bi eraikinek osatzen dute. Bertan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen dira.

ARETXABALETAKO CAMPUSA

2013. urtean inauguratu zen. Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasketak ematen dira, eta instalazio guztiak ikasketa guztiz praktikoak izateko egokituta daude.

Campusa

Instalazioak

ESKORIATZAKO CAMPUSA

HUHEZIko Eskoriatzako (Gipuzkoa) campusean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen dira.

Eskoriatzako campusak bi eraikin ditu: Irakasle Eskola bezala 1976an inauguratu zena (Dorleta eraikina), eta ondoko San Viator eraikin historikoa (XVII. mendekoa), Gizabidea Fundazioak 1999ean erosi zuena (eraikin nagusia).

ARETXABALETAKO CAMPUSA

2013. urtean inauguratu zen, Aretxabaletan (Gipuzkoa).  Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasketak ematen dira, eta instalazio guztiak ikasketa guztiz praktikoak izateko egokituta daude.

Eraikinak baditu hiru solairu eta 2.700 metro koadro erabilgarri. Beheko solairuan, honako atal hauek daude: atondoa eta ikasleentzako zerbitzu orokorrak; areto nagusia, hainbat ekitaldi eta talde-lanetarako erabiltzen dena; platoa, croma sistemaz jantzita dagoena eta hainbat eginkizunetarako balio duena, hala nola aktore-zuzendaritzarako. Eta, azkenik, wifiz hornitutako ikasketa-gela handi bat ere badago solairu horretan.

Lehen solairuan, 40 ordenagailuz hornitutako “infogela” handi bat, ikasgela handi bat, tamaina ertaineko beste hiru ikasgela eta hiru ikasgela txiki egokitu dira. Bigarren eta azken solairuan, komunikazio-berrikuntzako laborategia, irakasle-gela, irrati-estudioa, multimedia-tailerra, animazio-gela eta zortzi edizio-gela daude.

Campusa

Zerbitzuak

ZERBITZU OROKORRAK

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

  • Orientazio-zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
  • Zerbitzu akademikoak:
    • Izena ematea eta matrikula
    • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
    • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
    • Gradu eta Master Bukaerako Lanak atzematea eta esleitzea
    • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
    • Doktoregoa kudeatzea
  • Campus birtuala: Moodle plataformak jarduera malguak eskaintzen ditu irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez ikaste-irakaste prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
  • Erreprografia-zerbitzua
  • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua

Campusa

Online Formazioa

Kalitatea

VERIFICA

Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.

ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.


Homologaziorako

eskari-txostenak

ANECAren

behin-betiko

informeak

Ofizialtasuna emateko eta RUCTn

erregistratzeko akordioak

 

Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena

eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra (Berrimet)

 

MONITOR

Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.

 

ACREDITA

Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.

 

IRADOKIZUN ETA PROPOSAMENAK

Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.

Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete dokumentu hau:

Dokumentua entregatzeko bi aukera daude:

1.- Posta elektronikoz bidali: iradokizunak.huhezi@mondragon.edu

2.- Dokumentua fakultateko edozein leihatilatan entregatu