Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoan Unibertsitate Masterra

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoan Unibertsitate Masterra

Titulu honen helburu nagusia, produktu, zerbitzu eta prozesu teknologikoen ekoizpen eta berrikuntza bultzatzeko gaitasuna duten profesionalak prestatzea da. Guzti hau, iraunkortasunean oinarritutako diseinu estrategikoan eta pertsonengana zuzendutako diseinuan oinarrituta.

Zerk bereizten gaituen

Industria antolamendu ororen 3 behar ezaugarrietan espezializatu izanak: ekoberrikuntzan, esperientzien diseinuan eta produktuak eta/edo zerbitzuak diseinatzeko estrategietan.

Gehiago irakurri

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu

Gehiago irakurri

Irteera Profesionalak

Titulazioa eskuratu eta berehala: doktoregoa, diseinu azterketak, I+G+b departamentuak, marketin departamentuak, ikerketa edo teknologia zentroak, ikastetxeak.

Gehiago irakurri

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Gehiago irakurri

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Beatriz Guereñu
Telefonoa
943739629
E-posta
masteruni@eps.mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate masterra
Nori zuzendua
Industria Diseinuko Ingeniari tekniko eta Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko graduatuei aurre osagarririk gabe eta Arkitektu eta Industri ingeniariei edo materialeetako ingeniariei aurre osagarriekin
Kreditu kopurua
120 ECTS
Hizkuntzak
Gaztelania eta Ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
2 Urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

QueNosDiferencia.jpg

Industria antolamendu ororen 3 behar ezaugarrietan espezializatu izanak: ekoberrikuntzan, esperientzien diseinuan eta produktuak eta/edo zerbitzuak diseinatzeko estrategietan. Hemendik gutxira, ingurumena hobeto zaintzen duten produktu eta/edo zerbitzuak eskatuko ditugula kontuan hartuta, garrantzitsua da ingurumen eta gizarte iraunkortasunean oinarritutako berrikuntzaren bidea urratzea, alderdi ekonomikoari soilik erreparatu gabe. Gainera, globalizazioaren baitan aurre egiteko,  “produktu/zerbitzu berritzaileak baino zerbait gehiago” sortu behar da. Esperientziak sortu behar dira, hain zuzen, eta ez produktuak eta zerbitzuak bakarrik. Aipatutako esperientziek gizaki guztientzat izan behar dute baliagarriak, edonolako gaitasun fisiko eta psikikoak dituztela ere. Horretan guztian, azkenik, munduaren behar aldakorren araberako estrategiak erabili behar dira.

Bestalde, merkatuak, gaitasun teknikoak dituzten profesionalak ez ezik, zenbait trebetasun pertsonal dituen jendea ere behar du: besteak beste, ikasten ikastea, lidergoa, taldean lan egiteko ahalmena eta komunikatzen jakitea. Beraz, masterrak gaitasun horietan trebatzen ditu ikasleak.

Masterreko ikaskuntza enpresekin elkarlanean antolatutako proiektu eta workshops trinkoetan oinarritzen da. Informazio gehiago designmun blogean (http://mukom.mondragon.edu/designmun/).

Gora

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Ecodiseño - Martin Charter

Masterraren funtsezko ardatzak honako hauek dira: enpresekin elkarlanean antolatutako proiektu eta lantegietan oinarritzen den ikaskuntza, batetik, eta ikasteko prozesuko partaidetza sustatzen duten metodologia aktiboak, bestetik.

Aipatutako planteamenduari esker, gure ikasleak bizitza osorako ikaskuntzan trebatuko dira, gaitasun hori ezinbestekoa baita egungo gizartean, teknologian eta industrian etengabe nagusitzen diren aldaketetara egoki moldatzeko.

Ecodiseño

  • Hezkuntza-eredu berria: % 40 presentziala eta % 60 ez-presentziala.
  • Hizkuntzak honako hauek dira: gaztelania eta ingelesa.
  • Ikasleak nazioarteko azoketara eta batzarretara joaten dira.
  • Seihilekoko gaietako kanpoko espezialistak etortzen dira gu bisitatzera eta eskolak ematera
  • Proiektuak eta lantegiak egiten dira enpresen eskutik.

Ecodiseño - Brigitte ADN design.jpeg

Ikasleen ebaluazioa etengabea da seihilekoetan zehar, eta, hor, irakasleen atzeraelikadura gako garrantzitsua da.

Arriba

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako proiektuak

 

Praktikak enpresetan

Fagor

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Fagor - Kinaka

Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.

Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.

Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.

Master Bukaerako Lana

Praktikak.jpg

Ikasketak Mondragon Unibertsitatean egiten dituzten ikasleek master bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.

Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Master bukaerako lanak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

Mondragon Unibertsitateko ikasleek gradu bukaerako 500 lanetik gora egiten dituzte urtero.

Gora

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

MugikortasunaErasmus – Atzerrian Ikasi

Programa honen bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzen da hitzarmenak sinatuz atzerrian ikasketa egonaldiak garatzeko.

Mugikortasun programa honekin ezagutza handiak dituzten unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen da. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleari 15-60 kredituko errekonozimendua emango zaio. Programa honen bitartez ikasleek ikasketa egonaldiak egingo dute.

 

Proiektua Atzerrian

Programa honen bitartez ikasleek proiektua egiten dute atzerriko Unibertsitate, ikerketa zentru edo enpresatan. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-en adostu diren kredituko errekonozimendua emango zaio.



Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2.

Txanda

Arratsaldez Goizez

Ordutegia

13:15-18:30

7:45-13:00

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Ikasketa Plana

1. MAILA
1. Seihilekoa:

2. Seihilekoa:

IKASGAIA

MOTA

ECTS


IKASGAIA

MOTA

ECTS

Produktu / Zerbitzua Garatzeko Prozesuaren Kudeaketa

D

4


Produktu Ingeniaritzako Metodo aurreratuak

D

4

Arazoak Konpontzeko Prozesuak

D

3


Diseinu estrategikoko tailerra II: Produktu / Zerbitzu iraunkorreko estrategia

D

3

Diseinu Estrategikoko Tailerra I: Produktu / Zerbitzu Iraunkorreko Estrategia

D

3


Produktu berrien kudeaketa ekonomiko-finantziarioa

H

6

Berrikuntzaren Kudeaketa

H

6


Interakzioa eta Pertzepzioa

H

6

Product Service System

D

4


Pertsonengana bideratutako diseinua

H

4

Ekologia industriala

D

6


Interakzio diseinua

D

4

Ekodiseinuaren Hastapena

H

4


Design for All

D

5

Material berriak eta beren prozesuak

H

6


Esperientzia diseinua

D

4

Komunikazioa

H

4


Pertsona kudeaketa eta ekintzailetza

H

4

Guztira *(a)

40


Guztira *(b)

40

*(a) Oharra: 40 ECTS hauetatik ikasleak 30 ECTS osatu beharko ditu

*(b) Oharra: 40 ECTS hauetatik ikasleak 30 ECTS osatu beharko ditu
2. MAILA





IKASKETA IBILBIDEA







3. Seihilekoa:

4. Seihilekoa:


IKASGAIA TIPO ECTS
IKASGAIA TIPO ECTS
Produktu estrategia

D

7


Master Bukaerako Proiektua

MBL

30

Diseinu Estrategikoko Tailerra III: Produktu edota zerbitzuaren planifikazio estrategikoa

D

3





Praktikak enpresan H 20
Guztira

30


Guztira

30

IKERKUNTZA IBILBIDEA







3. Seihilekoa:




4. Seihilekoa:



IKASGAIA TIPO
ECTS
IKASGAIA TIPO ECTS
Ikerkuntzarako Metodo Kuantitatiboak

H

3


Ikerketa lana

MBL

30

Modelizazioa eta Simulazioa

H

3





Doktoretza Tesi bat egiteko Jarraibide Metodologikoak

H

3





Testu zientifikoen produkzioa

H

3





Ikerkuntza proiektuen kudeaketa

H

3





Diseinu ingeniaritza

H

5





Ezagutzaren kudeaketa produktu / zerbitzuen diseinuan

H

5





Produktu estrategia

D

7





Diseinu Estrategikoko Tailerra III: Produktu edota zerbitzuaren planifikazio estrategikoa D 3
Guztira *(c)

35


Guztira

30

*(c) Oharra: 35 ECTS hauetatik ikasleak 30 ECTS osatu beharko ditu
D.- Derrigorrezkoa
H.- Hautazkoa
MBL.- Master Bukaerako Lana

Gora

Hezkuntza Eredua

Gida eta Arautegiak

Arautegi akademikoa
pdf
Master Bukaerako Lanen gida akademikoa
pdf
Master Bukaerako Lanen ebaluazio sistema
pdf

Hezkuntza Eredua

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

Titulazioa eskuratu eta berehala: doktoregoa, diseinu azterketak, I+G+b departamentuak, marketin departamentuak, ikerketa edo teknologia zentroak, ikastetxeak.

Epe ertainean: diseinatzaile independenteak, enpresetako diseinu lineen arduradunak, enpresetako marken arduradunak, Product Manager, teknologia zentroetako ikertzaileak.

Epe luzean: berrikuntza zuzendariak, marketin zuzendariak, teknologia zentroetako ikertzaile arduradunak.

Gora

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

 

Sarrera

a) Aurretiaz honako ikasketa hauek egin dituzten eta honako espainiar unibertsitate-titulu hauetakoren bat daukaten ikasleak sar daitezke master horretara, inongo formakuntza osagarririk gabe:

  • Industria Diseinuko ingeniari teknikoak eta Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako (edo Industria Diseinuaren esparruko antzekoetako) graduatuak.

b) Ondoren zehaztutako tituluak dauzkaten ikasleak sar daitezke master horretara, betiere ‘Industria Prozesuak’, ‘Materialak’ eta ‘Diseinu Prozesuak’ ikasgaietan 8 ECTS eginez gero —lehen eginak ez badituzte—:

  • Arkitektoa

c) Ondoren zehaztutako tituluak dauzkaten ikasleak sar daitezke master horretara, betiere ‘Estetika eta Industria Diseinua’, ‘Adierazpen Artistikoa’ eta ‘Diseinu Prozesuak’ ikasgaietan 10 ECTS eginez gero —lehen eginak ez badituzte— :

  • Mekanikako industria-ingeniari teknikoa
  • Mekanika Ingeniaritzako gradua
  • Industria-ingeniaria
  • Materialetako ingeniaria

d) Ondoren zehaztutako tituluak dauzkaten ikasleak sar daitezke master horretara, betiere ‘Estetika eta Industria Diseinua’, ‘Adierazpen Artistikoa’, Industria Prozesuak’ eta ‘Diseinu Prozesuak’ ikasgaietan 14 ECTS eginez gero —lehen eginak ez badituzte—:

  • Arkitekto teknikoa
  • Industria Antolaketako ingeniaria

e) Atzerriko goi mailako titulu bat daukaten ikasleak ere sar daitezke, titulua Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko goi mailako hezkuntza-erakunderen batek emana bada eta tituluak herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, betiere atzerriko tituluaren eta aurreko a), b), c) eta d) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

f) Goi Hezkuntzako Espazio Europarraz kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunak ere sar daitezke, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe, titulu horiek Espainiako dagozkion unibertsitate-titulu ofizialen pareko formakuntza maila bermatzen dutela Unibertsitateak egiaztatu ondoren, eta tituluak herrialde horretan graduondoko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren eta aurreko a), b), c) eta d) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

Onarpena

Honako bi irizpide hauen arabera onartuko dira ikasleak: ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko formakuntza egiaztatua) eta haien espediente akademikoa.

Ez da ezartzen ez sarrera-irizpiderik ez sarrerako baldintza edo proba berezirik.

 

KREDITUEN AITORPENA

Ondoren, tituluko kredituak aitortzeko irizpideak jasotzen dira, ikasketa hauek egiten dituzten ikasleentzat aplikagarriak direnak:

  1. Beste Unibertsitate batzuetan edo Unibertsitate honetan egindako ikasketa ofizialengatik lortutako kredituak aitortu ahal izango dira, betiere ECTS kredituen eskola karga antzekoa baldin bada, master bukaerako lanari dagozkion kredituak izan ezik. Atal honetan jasotakoaren arabera aitortutako kredituak zenbakizko kalifikazioen bidez kalifikatuko dira, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
  2. Halaber, beste titulu ez ofizial batzuk lortzeko unibertsitate ikasketetan eskuratutako beste kreditu batzuk ere aitortu ahal izango dira. Kreditu horien errekonozimenduan ez da kalifikaziorik sartuko.
  3. Egiaztatutako lan eta lanbide esperientzia. Baldintzak:
  • Ikasleak laneko esperientzia agiri bidez egiaztatu beharko du, agiri hauek aurkeztuz:

· Lan bizitzaren laburpen eguneratua.

· Zuzendariaren edo goragoko arduradunaren ziurtagiria, eskatzailearen lanbide eta/edo lan esperientziaren fede ematen duena, eta horretan gutxienez agertuko dira: lan esperientziaren iraupena, eskatzaileak jardun duen lan eremua eta laneko eginkizunaren ezaugarriak.

· Eskatzaileak berak egindako deklarazioa, alderdi hauek azalduko dituena: garatutako jarduera profesionala, jarduera horren bitartez lortutako gaitasun profesionalak, lortutako ezagutzak, eta aitortza zein ikasgaitarako eskatu nahi duen.

  • Aitortzarako gutxieneko unitatea ikasgaia eta berari atxikitako konpetentziak izango dira.
  • Kredituak lortzeko esperientzia profesionalaren denbora horrela zehaztu da:

 

AITORTZEKO UNITATEAK Dedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa) Dedikazio partziala (garatutako jarduera profesionalaren %50en parekoa)

Aitortzeko gutxieneko unitatea: 3 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

12 hilabete

24 hilabete

0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete 4 hilabete

Aitortzeko gehienezko unitatea: 6 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

24 hilabete

48 hilabete

  • Enpresako praktikei dagozkien kredituak aitortu ahal izango dira, betiere Masterreko konpetentziak lortu direla egiaztatzen bada, baita konpetentzia horiek ikasgai zehatzetara esleitu ezin izan bazaie ere, edo esperientzia profesionala kasu bakoitzean dagokion ikasgaiaren ECTS guztiak aitortzeko nahikotzat jo ez bada ere.

Errekonozimendu horretarako esperientzia profesionala eskatuko da, ondoren zehazten denaren arabera:

AITORTZEKO UNITATEAKDedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa)
Gutxieneko unitatea: 3 ECTS 12 hilabete
0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete
Gehienezko unitatea:  18 ECTS 72 hilabete
  • Eskaeraren idatzia interesdunarekin egingo den elkarrizketa batez osatuko da.
  • Lan eta lanbide esperientziagatik lortutako kredituek ez dute kalifikaziorik izango.

Lan edo lanbide esperientziaren ondorioz eta unibertsitate irakaskuntza ez ofizialen ondorioz aitortutako kredituen kopurua, guztira, ezingo da 18 ECTS baino handiagoa izan.

4.  Espediente akademikoa

Ikaslearen espediente akademikoan, ikasleak, Mondragon Unibertsitatean nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak jasoko dira, titulua lortzeko, transferituak, aitortuak edo gaindituak izan, kasu bakoitzean dagokiona adierazita.

5.  Tituluaren gehigarri europarra

Ikasleei emandako Tituluari egindako Gehigarri Europarrak, ikasleak, Mondragon Unibertsitatean nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak islatuko ditu, Espediente Akademikoan egindako zehaztapen berberekin.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

Izena emateko epeak

  • Epea :  2011.12.01etik 2012.09.10era

Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Ikasleak aukeratu nahi dituen karreren lehentasun ordena adierazi behar du. Nahi duenak unibertsitatearen webgunetik izena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifikatuaren bidez. Bigarren kasu honetan, Fakultatearekin  harremanetan jarri beharko da, honek inskrikpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:
  • Inskripzioaren eskaera beterik.
  • NANaren fotokopia.

Eskatutako dokumentazioa faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.

Dokumentazio osagarria

  • 1. unibertsitate zikloa amaitu duten ikasleak: lehenago egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa.

EPEA: uztailaren 8ra arte.
Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenek aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.

Hautaketa

Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Ikastetxe bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz uztailaren 11an.

Matrikula

  • Uztailaren 12tik  15era
  • Irailaren 5etik 8ra

Ikastetxe Nagusian eta Egoitzan matrikula egiteko epea, ikasketak egiteko matrikula epearen berdina da.

Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

Ikasle berriak

Prezioak

7.662€

URTEKO ZENBATEKOA: Zenbateko hau 2012-2013 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2012-2013 ikasturtearen hasieran.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

BEKA OFIZIALAK:

Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko, eguneroko garraiorako eta gutxitasuna duten ikasleen garraiorako bekak. (Eusko Jaurlartiza)

  • Unibertsitate mailako ikasleei zuzendutako beka orokorra eta mugikortasun beka. (Hezkuntza Ministeritza)
  • Masterrean matrikulatuta eta langabezi egoeran dauden ikasleentzat laguntza (Hezkuntza Ministeritza)
  • Udan Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekak (Eusko Jaurlaritza)
  • Erasmus programaren eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate programa batzuen esparruko beka deialdia unibertsitate ikasleentzat (Eusko Jaurlaritza)

BEKA PROPIOAK:

  • Prezio Publikoen Salbuespen eta Murrizketen Laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarrentzat laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliar beteranoei zuzenduriko laguntza
  • Departamentuetan Heziketa Iharduera eta laguntzarako lankidetza bekak

Gora

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

 

Ostatua

Mondragon Unibertsitateak hainbat alternatiba eskaintzen ditu ikasturete osoan zure ikastetxetik hurbil bizi ahal izan zaitezen.

Pedro Biteri eta Arana ikastetxe nagusia: Arrasateko campusean dago, eta 197 leku ditu, banakako eta binakako geletan banatuak. Prezioaren barne gosaria, bazkaria eta afaria sartzen dira.

Pisua beste ikasle batzuekin partekatzea: Ikastetxe nagusian edo egoitzetan bizi beharrean ikasleak nahiago badu beste ikasle batzuekin pisua partekatu, www.mondragon.edu/eps/OferDeman, web orriaren bitartez pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar daiteke, baita aipatu webean eskaintzen diren pisuen artean bilatu ere.

Garraioa

Azken urteotan MU ahalegin handia egiten ari da Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hainbat eskualdetako ikasleak errazago irits daitezen bere campusetara. Garraio propio zerbitzu berri bat abiarazi da, Zornotzatik, Azpeititik eta Bilbotik datozen autobusen bitartez.

Halaber, LURRALDEBUSek kudeatzen duen garraio publikoan eskaintza zabala dago, bai Donostiatik bai Gazteiztik. Gainera, 2011-2012 ikasturteari begira, ikasleak Lurraldebusek eskaintzen duen txartelaren abantaila eta deskontu garrantzitsuez baliatu ahal izango da: Txartela irailetik aurrera eskuratu ahal izango da Mondragon Unibertsitateko Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko campusetan.

Hurrengo koadroetan unibertsitatearen beraren garraioaren eskaintza zein garraio publikoaren (Lurraldebus) zerbitzuena jasotzen dira, MUko ikasleen sarrera eta irteera ordutegiei egokitutako, goizeko txandarako zein arratsalderako.

Gora

Campusa

Aurkezpena

eraikuntzak.jpg

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren (MU-GEP) titular juridikoa Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) da.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 1943. Urtean hasi zen irakaskuntza lanetan. Horren sutatzaile nagusia On Jose María Arizmendiarrieta izan zen, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaile , hain zuzen ere. Orduz geroztik etengabe eguneratu da, eta enpresa.esperientzia berritzaile ugariren sorrera sustatu du.

Hona hemen MU-GEPen ildoa eta konpromisoaren erakusgarri diren bertako Ikastetxe batzuk, heziketaren arloko berrikuntzaren bultzatzaile izan direnak:

  • INGENIARITZA: MU-GEPeko ingeniarien arrakastaren eta gaitasun profesionalaren oinarriak hauek dira: zorroztasuna eta maila akademikoa, enpresa praktikak sistema dualaren eta karrera amaierako proiektuaren bidez, internalizazio nabarmena eta talde lanak ekartzen duen marka kooperatiboa.
  • INSTITUTU POLITEKNIKOA: Behar bezalako oinarri teoriko batekin, bertako tailerretan egindako ikasketa praktikoarekin, inguru industrialeko puntako enpresetako makina eta tresna modernoekin, ikaslea zuzenean lan munduratzeko prestaturik dago.
  • I+GT: MU-GEPen ikerketa jarduna enpresekin egindako kontratupean garatu da batez ere, baina azken urteotan ikerketa generikoa bultzada indartsua izaten ari da eta hala izango da aurrerantzean ere.
  • ETENGABEKO PRESTAKUNTZA: Ia-ia MU-GEPen sorreratik lantzen da, eta gaur egun eragin berezia du graduatu ondoko programetan

2008. urtean, kasketak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren eskaeretara egokitu duen lehen euskal unibertsitatea izan da.

2010eko Uztailean, MU-GEP UNIQUAL eta ANECA -k ebaluatu ondoren AUDIT-en zihurtagiria lortu zuen.

Campusa

Instalazioak

Elkartutako produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate-masterra Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusean ematen da.

Mondragon Unibertsitatearen Campusa Euskal Autonomia Erkidegoaren erdian dago kokatuta, Gasteiztik 40 km-ra, eta Donostiatik eta Bilbotik 70 km-ra.


Ikusi Mondragon Unibertsitatea mapa handiago baten.

Campusak abangoardiako instalazio batzuk dauzka: goi mailako ekipamendu zientifikoak eta teknologikoak eta hezkuntza-ereduaren araberako ikasketa-espazioak, zehazki. Eskola magistraletarako ikasgelez eta laborategi espezializatuez gainera, ikasleek areto egoki batzuk dauzkate, taldean aritzeko, bilerak egiteko eta proiektuak garatzeko.

Laborategiak eta espazio esperimentalak:

  • Prototipatu azkarreko laborategia
  • Irudia harrapatzeko eta tratatzeko laborategia
  • Pertzepzio- eta interakzio-laborategia
  • Erabilgarritasun- eta ergonomia-laborategia
  • Ekodiseinuko laborategia
  • Maketa-, pintatze- eta akabera-lantegia
  • Sormenerako espazioak
  • Erakusketa- eta zabalkunde-espazioa

Prototipatu-laborategia

Plotter 3D

Laborategi horretan, birtualki modelatutako produktuak 3Dn inprimatzen dituen (ABS materialekin) plotter bat dago. Horri esker, masterreko ikasleek diseinatutako proiektuak komunikatuko dizkiete seihilekoko proiektuko enpresei.

Gainera, ikasleek 3Dko eskaner bat daukate eskura, alderantzizko ingeniaritza egiteko.

Scanner 3D

Irudia harrapatzeko eta tratatzeko laborategia

Laborategi hori ikasleen zerbitzura dago, proiektuan zehar egindako maketen argazkiak egiteko eta horiek dagozkion agertokietan integratzeko.

Eskura dagoen ekipamendua honako hau da: argazki-kamerak, bideo-kamerak, Bamboo eta Cintiq txartel grafikoak.

Intuos - Cintiq - Fotografia

Pertzepzio- eta interakzio-laborategia

Laborategi horrek helburu zehatza du: produktuak erabiltzailearen pertzepzioaren edo harekiko interakzioaren ikuspegitik aztertzea.

Biblioteca Materiales
Eskura dagoen ekipamendua honako hau da: Eye Tracking-eko ekipamendu bat eta FaceReader-x-eko beste bat. Zenbait estimuluren aurrean pertsonek dituzten erreakzioak aztertzen laguntzen dute horiek, begien mugimenduetan eta aurpegi-adierazpenetan oinarrituta. Gainera, materialen eta ehunduren bilduma bat dago, aztertzeko.

 

Erabilgarritasun- eta ergonomia-laborategia

Laborategi horrek bi zeregin hauetarako balio du: produktuen erabilera-analisiak egiteko eta haien ergonomia antropometrikoa eta biomekanikoa aztertzeko.

Arduino

Laborategian, pertsonen dimentsio- eta esfortzu-neurketak egiteko beharrezko ekipamenduak daude erabilgarri –presio-sentsoreak eta data log-a, dinamometroak, zinta metrikoak, balantza, Lafayete-a etab–. Era berean, badituzte datu-baseak eta gaitasun eta bizimodu desberdinetako erabiltzaileen profilak.

Gainera, erabilerraztasuna probatzeko, Arduino plataforma elektronikoa daukate.

Ekodiseinuko laborategia

Laboratorio Ecodiseño

Laborategi horrek hainbat software dauzka, produktuen ingurumen-eragina aztertzeko. Produktuaren edo zerbitzuaren bizi-zikloaren analisia (BZA) egiteko, SimaPro eta LCAmanager dauzka; produktuen desmuntagarritasuna eta biziaren azkena zehazteko, berriz, ProdTect softwarea.

Gainera, hainbat liburu, arau eta eskuliburu espezifiko dauzka.

Taller de maquetas, pintado y acabado

Lantegi horrek maketa estetikoak eta funtzionalak egiteko behar diren materialak eta ekipamendua dauzka.

Taller Maquetas - Taller Pintura

Lantegiak honako hauek ditu, zehazki: termokonformazio-makina bat, eskuzko kontaktuz edo huts-poltsaz osatutako materialez piezak egiteko espazio bat eta zenbait materialen ebaketarako eta akabera estetikorako ekipamendua. Gainera, ikasleek pintura-kabina bat dute eskura, beren maketak edo prototipoak eskuz edo pistolaz pintatzeko.

Sormenerako espazioa

Taller Creatividad

Ikasleek hainbat espazio dituzte, masterrean zehar ikasitako sormen-tekniken erabilera kudeatzen laguntzeko. Horretarako, 6 talde batera aritzeko espazio bat daukate; horrez gain, beste espazio batzuk ere badauzkate, talde bakoitzak bakarka erabiltzeko.

Ikasgela horiek ikus-entzunezko bitartekoak dauzkate, gaia testuinguruan ipintzen laguntzeko eta sormen-esparru bat sortzeko, baita beharrezko bulegoko materialak ere, ikasleek beren sormen-prozesuak islatzeko.

Erakusketa- eta zabalkunde-espazioa

Ikasleek egindako eta konfidentzialak ez diren lanak era fisikoan erakusten dira masterreko eraikineko erakustegietan, baita era birtualean ere, helbide honetan: http://mukom.mondragon.edu/designmun/.

Exposicion

Liburutegia eta dokumentu-funtsetarako sarrera

Liburutegia ikasteko eta ikertzeko baliabide-zentro bat da. 1650 m2-ko azalera du eta haririk gabeko sare bat dauka, honako ekipamendu hauekin: 294 lanpostu, 8 langela eta ordenagailu-gela bat.

Liburutegiak 62 PC/terminal eskaintzen dizkie erabiltzaileei, eta horien bitartez eta erabiltzaile bakoitzarentzat ezarritako profilaren arabera, beren formakuntza garatzeko behar dituzten aplikazio informatiko guztietara sar daitezke ikasleak. Beste hauek ere baditu liburutegiak: inprimagailuak, CD-irakurgailuak, DVD-irakurgailuak, eskanerra, etab.

biblio1.jpg

Liburutegiko ohiko ordutegia 07:45etik 24:00etara da, azterketa-garaietan izan ezik, orduan 02:00etara luzatzen baita, ikasleen beharretara egokitzeko.

Esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko, liburutegiak honako informazio-baliabide hauek eskaintzen ditu, besteak beste:

  • MUko liburutegien baterako katalogorako sarrera eta liburutegi horietatik beste katalogo batzuetara sartzeko estekak.
  • Ingeniaritzaren munduko informaziorik garrantzitsuenerako sarrera, Engineering Village atariaren bitartez, honako hauetara sar daitekeela: Compendex e Inspect, ISI Web of Knowledge ataria, IZGKren datu-baseak, etab.
  • Aldizkari elektronikoetarako sarrera.
  • Laburpen elektronikoen alertetarako sarrera; halaber, lankide dituen beste unibertsitate batzuen alerta elektronikoetarako sarrera (Dialnet) eta laburpen elektronikoen iturri handietarakoa (Ingenta…).
  • Refworks-erako (erreferentzia bibliografikoen kudeaketarako aplikazioa) sarrera.

biblio2.jpg

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, hona hemen aipagarrienak:

  • Informazio bibliografiko espezializatua.
  • Liburutegien arteko maileguak.
  • Honako mailegu hauek: haririk gabeko sareetara sartzeko komunikazio-txartelak, ordenagailu eramangarriak, bideokamerak eta irudiak erreproduzitzeko, tratatzeko eta editatzeko ekipamenduak.
  • Formakuntza-ikastaroak ikasleentzat, irakasleentzat eta ikertzaileentzat, liburutegia eta horrek eskaintzen dituen informazio-baliabideak erabiltzen ikas dezaten.

Ikasleen zerbitzuko beste instalazio batzuk

Espazio komun batzuk sartzen dira atal horretan. Ez daude ikasleen formakuntza akademikoarekin loturik zuzenean, ez eta ezein irakaskuntza zehatzekin ere, baina ikaslea unibertsitate-campusean integratzen laguntzen dute, baita ikasleen garapen pertsonala ere. Instalazio horietako batzuk:

  • Pedro Viteri y Arana ikasle-egoitza nagusia. 280 ikaslerentzako lekua du. Ostatua eta formakuntza osagarria eskaintzen dizkie ikasleei.
  • Guztiontzako gelak, kafetegia eta jantokia, zerbitzu horiek behar dituztenentzat (ikasleak, IIP eta AZP).
  • Unibertsitate-campusean integratutako kirol-instalazioak.

 

Arriba

 

Elkartutako produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate-masterra Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusean ematen da.

Mondragon Unibertsitatearen Campusa Euskal Autonomia Erkidegoaren erdian dago kokatuta, Gasteiztik 40 km-ra, eta Donostiatik eta Bilbotik 70 km-ra.

Campusak abangoardiako instalazio batzuk dauzka: goi mailako ekipamendu zientifikoak eta teknologikoak eta hezkuntza-ereduaren araberako ikasketa-espazioak, zehazki. Eskola magistraletarako ikasgelez eta laborategi espezializatuez gainera, ikasleek areto egoki batzuk dauzkate, taldean aritzeko, bilerak egiteko eta proiektuak garatzeko.

Campusa

Zerbitzuak

Servicios.jpegIdazkaritza birtualaz, liburutegiaz, kirol-zerbitzuaz, jangelaz, ostatuaz eta garraioaz gain, Goi Eskola Politeknikoak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:

Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuarekin lotuak

Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.

Zerbitzu Akademikoak: idazkaritza akademikoko, ingeniaritzako idazkaritzako, mugikortasunaren eta nazioarteko harremanen zerbitzuko, ordutegien kudeaketa-zerbitzuko eta doktoregoaren kudeaketako pertsonak ditu barnean zerbitzuak. Egiten dituzten jarduera nagusiak:

Idazkaritza akademikoari loturiko zerbitzuak:

  • Izena ematea eta matrikula
  • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
  • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
  • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
  • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
  • Doktoregoa kudeatzea

Campus Birtuala. Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.  Askotariko jarduerak egoki uztartuz, baita ikasleen eskura jarritako baliabideak eta materialak ere (dokumentazio-fitxategiak, bideoak, audioak, kanpoko orrialdeetara estekak), ikaskuntza osoagoa eta eraginkorragoa lor daiteke.

Erreprografia Zerbitzua. Unitate didaktikoak saltzeko eta fotokopiak egiteko gune bat du. Zerbitzuak campuseko hainbat eraikinetako atarietan kokaturiko fotokopiagailuen eta inprimagailuen mantentzea kudeatzen du.

Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua. Irakasgaietarako ikasleek behar dituzten softwareak lortzeaz, ezartzeaz eta eguneratzeaz arduratzen da; eta informatikako geletan izaten diren jazoerei erantzuteaz, eskola-ordutegian nahiz eskola-ordutegitik kanpo.

Instalazioak erabiltzeko ordutegia. Eskola-ordutegitik eta -egutegitik kanpo (Eskola-ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 19:00etara) ikasleek aldez aurretik baimena eskatuta instalazioak erabil ditzakete. Honela:

-Astelehenetik ostegunera, 24 orduak

-Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara

-Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara

Habitatarekin harremanetan

Gizarte lokalak. MGEPko ikasleen eta irakasleen eskura hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

Kafetegia eta autozerbitzu makinak

Campusa

Irakaslegoa

Irakaslegoa.JPG

 

Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda jasotzen duen dokumentua deskargatu.

Kalitatea

SGIC - Kalitatearen barne bermerako Sistema

Kalitate-manuala
pdf
Prozesuak
pdf
Prozedurak
pdf
Hobekuntza plana
Ez daude

 

  • Verifica


Homologaziorako eskari-txostenak
UNIQUAL & ANECAren behin-betiko informeak
Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak
Jarraipen adierazleak
Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoan Masterra
pdf
pdf