MCOOP-Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Master Unibertsitarioa

MCOOP-Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Master Unibertsitarioa

Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Masterra programak parte-hartzaileak kooperatiba-enpresen eta gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan trebatzea du helburu, horretarako, heziketa-prozesu berritzaileaz baliatuz.

Mondragon Korporazio Kooperatiboa munduko antolamendu-eredu berezienen artean kokatzen dute eta lan elkartuko kooperatibismoaren adierazle garrantzitsua da.

Zerk bereizten gaituen

Mondragon Korporazioko kide izatea.

Gehiago irakurri

Bekak eta Diru Laguntzak

Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Ministeritza, Tripartita Fundazioa, Ordainketa zatikatua

Gehiago irakurri

Irteera Profesionalak


Enpresa Kooperatiboen eta Gizarte ekonomiakoen Kudeaketako Unibertsitate Masterreko ikasleek, enpresa kooperatiboak bereziki eta gizarte ekonomiakoak oro har kudeatu eta zuzentzeko ezagutza eta konpetentziak garatuko ditu.

Gehiago irakurri

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Mireia Igarzabal
Telefonoa
943.71.80.09
E-posta
postgrado@enpresagintza.mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Europako Goi Mailako Hezkuntzara egokitutako Master Unibertsitarioa; Aneca-k ebaluatuta eta Hezkuntza Ministeritzak onartua
Nori zuzendua
Titulatu unibertsitarioak
Kreditu kopurua
60
Hizkuntzak
Erdaraz
Eskaintzen den tokia
On Line (hiru asteko egonaldia)
Iraupena
Bi urte

Zerk bereizten gaituen

  • Europako Goi Mailako Hezkuntzara egokitutako tituluaren jabe izatea
  • Mondragon Korporazioko kide izatea.
  • Mondragon Kooperatiba Esperientzia ezagutzeko aukera izatea.
  • Blended formatuak eskaintzen duen malgutasuna.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Masterra banatzen da: % 15 presentziala; % 85 on-line metodologiaz garatuta.

On-line ikaskuntzak honako ezaugarriak ditu:

  • Edozein tokietatik egiteko aukera
  • Ebaluaketa jarriatuan oinarrituta, lanekin eta amaierako proiektuarekin
  • Tutorizazioa eta banakako arreta
  • Sarean lana

Hezkuntza Eredua

Helburuak eta Konpetentziak

Helburu orokorra:

  • Tituluaren helburu nagusia graduatu berri diren gazteen eta lanean dauden profesionalak enpresa kooperatiboak,gizarte ekonomiakoak eta solidariokoak garatu, kudeatu eta lideratzeko  beharrezko konpetentziak ematea da.

Helburu zehatzak:

  • Parte hartzaileei kooperatibismoari eta gizarte ekonomiari –nazio nahiz nazioarte mailan izan ditzaketen adiera eta sektore guztietan– buruzko oinarri teoriko eta praktiko zabala ematea, Arrasateko Esperientzia kooperatiboa nabarmenduz.
  • Pertsonen gaitasunak sendotzea kooperatiba mugimenduan sar daitezen. Bereziki alderdi nagusi hauek azpimarratuz: parte-hartzea, demokrazia, konpromisoa, komunikazioa, talde-lana, lidergoa, diziplina aniztasuna eta auto-kudeaketa.
  • Parte hartzaileei hainbat ikuspegietatik -estrategikoa, antolakuntzako, pertsonena-legala eta kontablea- enpresaren alderdiak aztertu eta garatzeko gaitza. Baita enpresa kooperatiboak, gizarte ekonomiakoak eta solidarioak hobeto garatzeko, interkooperazioa eta enpresa gaindiko lankidetza.

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

Programak, azken proiektua barne, bi urteko iraupena du. Programa akademikoa Arrasaten hiru asteko egonaldi batekin hasten da. Epealdi honetan parte hartzailea Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren gakoak ezagutzeko murgiltzen da.

Lehen fase hau amaitu ondoren, programa on-line garatzen da.


AURREZ AURREKO MODUALUAK: 9 kreditu


1.1 Kooperatibismoaren historia

1.2 Lidergorako elkarrizketa konpetentziak

1.3 Enpresa kooperatiboetako, gizarte ekonomiako eta solidarioetako praktika onak.

2. ONLINE MODULUAK: 31 kreditu

2.1 Kooperatiba elkarteetako erregimen juridikoa

2.2. Kooperatibaren kudeaketa ekonomiko-finantziarioa

2.3. Ekintzailetasun kooperatiboa

2.4. Kooperatiba globalizazioaren eta abagune ekonomikoen artean

2.5. Proiektu estrategiko kooperatiboa

2.6. Antolaketa eredu parte hartzailea

2.7. Kooperatibaren kudeaketa bikaina

2.8. Etika eta enpresa kooperatiboa – Erakundeen gizarte erantzukizuna

2.9. Berrikuntza kooperatiboa

2.10. Kooperatibismoaren etorkizuneko erronkak

3. MASTER AMAIERAKO PROIEKTUAK: 20 kreditu

Hezkuntza Eredua

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

Enpresa Kooperatiboen eta Gizarte ekonomiakoen Kudeaketako Unibertsitate Masterreko ikasleek, enpresa kooperatiboak bereziki eta gizarte ekonomiakoak oro har kudeatu eta zuzentzeko ezagutza eta konpetentziak garatuko ditu. Zehazki, beraien jarduera profesionala kooperatibetan garatzeko gaitasuna izango dute eta honako ardura arloetan:
Estrategia eta Zuzendaritza Orokorra
Zuzendaritza Komertziala eta Salmentak
Kudeaketa ekonomiko, juridiko, fiskala, kontablea eta laborala
Pertsonen kudeaketa
Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza enpresa ekimen berrietan

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

  • Unibertsitate titulua
  • Hautespen-prozesua Onarpen Batzordeak egingo du. Batzordeak hautagaien talentua, profilen homogeneotasuna  eta taldera moldatzeko gaitasuna ebaluatuko ditu.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

MONDRAGON UNIBERTSITATEA
ENPRESAGINTZA FAKULTATEA
Ibarra zelaia, 2
20560 OÑATI-Gipuzkoa

Tfn: 943718009
Email: postgrado@enpresagintza.mondragon.edu

Ikasle berriak

Prezioak

5750 euro

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

Campusa

Aurkezpena

Mondragon Unibertsitatea gizarte-ekimena eta -bokazioa dituen Unibertsitatea da, irabazi-asmorik gabea eta onura publikokoa.
Sortu genuenean, kalitateko hezkuntza eta konpromiso horri eusten jarraitzen dugu. Mondragon Unibertsitatean garrantzi handia ematen diogu ikasleen prestakuntza integralari.
Horretarako, enpresa-mundua gertu izatearen abantaila daukagu; hala, geure ikasleek hasieratik dute lan-munduaren errealitatearekin harremana.
Egun, Unibertsitatean 4.000 ikasle inguru eta 22 titulu ditugu. Halaber, graduondoko ikasketetan 15 master eta unibertsitate-aditu izateko 8 ikastaro ditugu.

Campusa

Instalazioak

Enpresagintza Fakultatea-Oñatiko Campusa
Ibarra zelaia, 2
20560 OÑATI

Campusa

Irakaslegoa

Profil akademikoa duten irakasleak, proiektuen garapena eta enpresako formakuntzaz ere arduratzen direnak.

Masterraren lehen zatian egiten den egonaldia, Mondragon Kooperatibako Experientziako garapenean funtsezkoak izan diren ponenteek partehartzen dute .

Campusa

Ikerketa

Programa honek Doktoretza garatu ahal izateko sarrerarako aukera ematen du.

Kalitatea

1995 urtetik gerora MU Enpresagintzak Katitate Totaleko printzipioak aplikatzen ari ditu. Ondorioz, 2006 urtean, Euskalit-ek entregatutako Zirralezko Q Saria lortu zuen.