Industria Ingeniaritzako Masterra

Industria Ingeniaritzako Masterra

Industria ingeniaritzak baliabideak zentzuz erabiltzeko eta ondasun eta zerbitzuak eraldatzeko sistemez egoki baliatzeko moduak aztertzen ditu. Aipatutako sistemei dagokienez, giza eta informazio baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak zuzen erabiltzen saiatzen da, metodo fisiko, matematiko, kimiko eta konputazionalak, ingeniaritza teknikak eta ekonomia, zuzendaritza eta kudeaketa printzipioak oinarri hartuta, gizartearentzat baliagarriak diren produktuak sortzeko edo bikaintasunezko zerbitzuak eskaintzeko, ingurumena babestuz betiere.

Zerk bereizten gaituen

Maila zientifiko-teknikorik handiena dugu, ikerketa ildoen kalitateak egiaztatzen duen bezala, eta gure material eta manufacturing laborategiak erreferentziazkoak dira estatuan.

Gehiago irakurri

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu

Gehiago irakurri

Irteera Profesionalak

Produktu edo prozesuen garapenak proiektatzea; Ikerkuntza; Ekoizpen plantak zuzentzea; Proiektuak kudeatzea.

Gehiago irakurri

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Gehiago irakurri

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Beatriz Guereñu
Telefonoa
943739629
E-posta
masteruni@eps.mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Industria ingeniaritza unibertsitate masterra
Nori zuzendua
Industria Ingeniari tekniko lanposturako gaitzen duten tituluen jabeei (aurre osagarri gabe) eta Industri Diseinuko edo Antolakuntzako Ingeniari tituludunei (aurre osagarriekin)
Kreditu kopurua
120 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania eta Ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
2 Urte
Modalitatea
Presentziala

Zerk bereizten gaituen

QueNosDiferencia.jpg

  • Maila zientifiko-teknikorik handiena dugu, ikerketa ildoen kalitateak egiaztatzen duen bezala, eta gure material eta manufacturing laborategiak erreferentziazkoak dira estatuan.
  • Puntako enpresekin lankidetza estuan gauzatu ohi ditugun ikerketa proiektuetan partaidetza aktiboa izan dezakezu, lana eta ikasketak bateratuz. Aukera horrek zuzeneko eragina izango du zure prestakuntzaren maila akademikoan.
  • Halaber, estatuko eta nazioarteko mugikortasun esperientzia bat izateko eta Europako unibertsitate prestigiotsu batean diplomatura bikoitza egiteko aukera ere izango duzu.

Gora

Gure ikasketa eredua

Metodologia

metodologia.JPG

Ikasketak eta hezkuntza proiektua gizartearen behar berrietara egokitzeko asmoz, eta bide batez Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan jasotako eraldaketa izpirituarekin bat eginez, hezkuntza eredu berritzaile baten sorrera abian jarri da.

Hezkuntza eredu hau ikasleak konpetentziez jabetzean oinarritzen da. Horretarako, ikaste emaitzen ebidentzien jasoketa, ikasleen aprendizaiaren ebaluaketa jarraia eta globala, plangintza akademikoan txertatutako lan-ikaste partekatzea, nazioarteratzea eta aprendizaiarako metodologia aktiboen erabilera sustatzen da.

Interbentzio didaktikoak ikaste prozesuan partehartzea sustatuko duen metodologia aktiboen erabilera du ardatz nagusi, batez ere, proiektu interdisziplinaretara bideratutako arazoetan oinarritutako aprendizaiaren eskutik.

Ikasleen aprendizaien ebaluaketa jarraia da seihilekoetan zehar, irakasleek emandako atzeraelikadura elementu garrantzitsu bat izanik.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako proiektuak


Praktikak enpresetan

Praktikak.jpg

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.

Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.

Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.

Master Bukaerako Lana

Ikasketak Mondragon Unibertsitatean egiten dituzten ikasleek master bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.

Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Master bukaerako lanak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

Mondragon Unibertsitateko ikasleek master bukaerako 500 lanetik gora egiten dituzte urtero.

Gora

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

MugikortasunaErasmus – Atzerrian Ikasi

Programa honen bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzen da hitzarmenak sinatuz atzerrian ikasketa egonaldiak garatzeko.

Mugikortasun programa honekin ezagutza handiak dituzten unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen da. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleari 15-60 kredituko errekonozimendua emango zaio. Programa honen bitartez ikasleek ikasketa egonaldiak egingo dute.

 

Proiektua Atzerrian

Programa honen bitartez ikasleek proiektua egiten dute atzerriko Unibertsitate, ikerketa zentru edo enpresatan. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleei 15-60 kredituko errekonozimendua emango zaio.

Diploma Bikoitza

Diploma Bikoitzaren helburua parte hartzen duten ikasleek ikasketak bukatzerakoan bi titulu lortzea izango litzake: bata Mondragon Unibertsitatekoa, eta beste titulua, Unibertsitate frantsesak ematen duena. Diploma Bikoitza programa ECN Nantes, INSA Toulousee eta ENSEEIHT Toulosse-en egiteko aukera eskaintzen du.

Gora

Hezkuntza Eredua

Helburuak eta Konpetentziak

  • Produktuak diseinatzeko proiektuak, prozesuak, instalazioak, plantak, enpresak eta teknologia zentroak zuzentzea eta kudeaketa lan teknikoak eta ekonomikoak gauzatzea. Eraikuntza eta ekoizpen sistemen eta ingurumen kalitateari eta kudeaketari lotutako sistemen plangintzak egitea, diziplina anitzeko ekipoez baliatuta.
  • Industria produktuak, prozesuak, instalazioak eta plantak proiektatzea, kalkulatzea eta diseinatzea, abiapuntutik hasi eta merkaturatu arte, industria ingeniariei dagozkien jarduera esparru guztietan.
  • Zientzia eta teknologia garapena helburu duten ikerketa proiektuak zuzentzea eta kudeatzea diziplina eta sektore anitzeko inguruneetan, eta industria ingeniariei dagozkien jarduera esparru guztietan sortutako ezagutzaren kudeaketa eta hedapena sustatzea
  • Zientzia eta teknologia garapena helburu duten ikerketa proiektuak zuzentzea eta kudeatzea

Gora

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2.

Txanda

Arratsaldez Goizez

Ordutegia

13:15-18:30

7:45-13:00

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Ikasketa Plana

1. MAILA






1. Seihilekoa




2. Seihilekoa



Ikasgaiak

MOTA

ECTS


Ikasgaiak

MOTA

ECTS

Teknologia Elektrikoa eta Elektronikoa
D
6

Industria-Automatizazioa
D
5,5
Ingenieritza Energetikoa
D
3

Instalazioak
D
3
Industria-Antolamendua
D
4

Enpresen Administrazioa
D
3,5
Garraioa eta Industria-mantentzea
D
3

Industria-Eraikuntzak eta Hirigintza
D
3
Industriako Kalitatea eta Segurtasuna
D
3

Egitura Metalikoak eta Hormigoi armatuzkoak
D
6
Ingeniaritza Termikoa eta Jariakorra
D
5

Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketa
D
4,5
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumena
D
3




Makinen portaera eta Saiakuntza (Materialak eta Prozesuak)
H
3

Galdaketa eta Moldekatze-Teknologiak
(Materialak eta Prozesuak)

H
4,5
Makinen kalkulua eta Eraikuntza
(Egiturazko Mekanika)

H
3

Materialen eta Prozesuen Ingeniaritza
(Egiturazko Mekanika)

H
4,5
ECTS Guztira

30


ECTS Guztira

30

Oharra: Modulu horretan, guztira 30 ECTS ematen dituzten 8 irakasgai daude aukeran

Oharra: Modulu horretan, guztira 30 ECTS ematen dituzten 7 irakasgai daude aukeran
2. MAILA






1. Seihilekoa




2. Seihilekoa



Ikasgaiak

MOTA

ECTS


Ikasgaiak

MOTA

ECTS

ENPRESA IBILBIDEA:

Materialak eta Prozesuak




Biomaterialak eta Material Funtzionalak
H
3

Master Bukaerako Lana

MBL

30

Deformazioa eta Haustura
H 4




Materialak eta Prozesuak Hautatzeko
H 3




Praktikak Enpresatan
H 20




ECTS Guztira

30





ENPRESA IBILBIDEA:

Egiturazko Mekanika




Mekatronika H 4
Master Bukaerako Lana

MBL

30

Makinen Saiakuntzak eta Egiaztapenak
H 6




Praktikak Enpresatan
H 20




ECTS Guztira

30












IBLILBIDE AKADEMIKOA:

Materialak eta Prozesuak




Biomaterialak eta Material Funtzionalak
H 3

Master Bukaerako Lana

MBL

30

Deformazioa eta Haustura
H 4




Materialak eta Prozesuak Hautatzeko Metodologia
H 3




Konposatuen diseinua eta Fabrikazioa
H 4,5




Polimeroen Zientzia eta Teknologia
H 5,5




Materialen Konformazioa
H 5,5




Mekanizazio bidezko Transformazio-Prozesuak
H 4,5




ECTS Guztira
30




IBILBIDE AKADEMIKOA:

Egiturazko Mekanika




Mekatronika H 4
Master Bukaerako Lana

MBL

30

Makinen Saiakuntzak eta Egiaztapena
H 6




Ingeniaritza Mekanikako Zenbaki-metodoak
H 4,5




Bibrazio Mekanikoak
H 5,5




Materialen Mekanika
H 4,5




Elementu Finituen Metodoa
H 5,5




Biomekanika
H 3




Haustura eta Nekea
H 3




Mekanismoen Azterketa Konputazionala
H 3




ECTS Guztira
30











IKERKUNTZA IBILBIDEA:

Materialak eta Prozesuak




Biomaterialak eta Material Funtzionalak H 3

Ikerkuntza-Lana
MBL
30
Deformazioa eta Haustura
H 4




Materialak eta Prozesuak hautatzeko metodologia
H 3




Doktorego-tesia egiteko Jarraibide Metodologikoak I H
3




Testu Zientifikoen Ekoizpena
H 3




Esperimentuen Diseinua
H 3




Ikerkuntzako Teknika Dokumentalak
H 6




Teknika Esperimentalak
H 5




ECTS Guztira
30




IKERKUNTZA IBILBIDEA:

Egiturazko Mekanika




Mekatronika H 4
Ikerkuntza-Lana MBL
30
Makinen Saiakuntza eta Egiaztapena H 6




Doktorego-Tesia egiteko Jarraibide Metodologikoak I
H 3




Testu Zientifikoen Ekoizpena
H 3




Esperimentuen Diseinua
H 3




Ikerkuntzako Teknika Dokumentalak
H 6




Teknika Esperimentalak
H 5




ECTS Guztira
30




Oharra: Modulu horretan, guztira 99 ECTS ematen dituzten 19 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin.
Oharra: Modulu horretan, jutztira 90 ECTS ematen dituzten 3 irakasgai daude aukeran; ikasleak 30 ECTS osatu behar ditu horiekin.

Diploma Bikoitza Ibilbidea:

Aukeratzen den Diploma Bikoitzaren arabera
D.- Derrigorrezkoak
H.- Hautazkoak
MBL.- Master Bukaerako Lana

Gora

Hezkuntza Eredua

Gida eta Arautegiak

Arautegi akademikoa
pdf
Master Bukaerako Lanen gida akademikoa
pdf
Master Bukaerako Lanen ebaluazio sistema
pdf

Hezkuntza Eredua

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

  • Produktu edo prozesuen garapenak proiektatzea
  • Ikerkuntza
  • Ekoizpen plantak zuzentzea
  • Proiektuak kudeatzea

Gora

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

Sarrera

a) Aurretiaz honako ikasketa hauek egin dituzten eta industria-ingeniari teknikoaren lanbiderako gaitzen duten honako espainiar unibertsitate-titulu hauetakoren bat (Ingeniaritza Teknikoko gradua) daukaten ikasleak sar daitezke master horretara, inongo formakuntza osagarririk gabe.

b) Ondoren zehaztutako tituluak dauzkaten ikasleak sar daitezke master horretara, beti ere honako hauek eginez gero —lehen eginak ez badituzte—: Termodinamika (4,5 ECTS); Kimika (6 ECTS); Elektrizitatea eta Elektronika, eta Adierazpen Grafikoa (6 ECTS), eta 30 ECTS, hurrengo bi multzoetako batetik aukeratuta:

 

  • TITULUAK: Industria Diseinuko ingeniari teknikoa eta graduko haren baliokidea: Industria Antolaketako Ingeniaritzako gradua.
  • AUKERATZEKO MULTZOAK:

A MULTZOA:

-Materialen zientziak

-Fabrikazio-prozesuak

-Elastizitatea eta materialen erresistentzia

-Industria-egituren eta -eraikinen kalkulua eta diseinua

-Makinen eta mekanismoen teoria

B MULTZOA:

-Zirkuituen teoria

-Makina elektrikoen kontrola

-Potentzia-gailuak

-Makina elektrikoen kalkulua eta diseinua

-Instalazio elektrikoen kalkulua eta diseinua

c) Atzerriko goi mailako titulu bat daukaten ikasleak ere sar daitezke, titulua Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko goi mailako hezkuntza-erakunderen batek emana bada, eta tituluak  herrialde horretan masterreko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren, eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

d) Goi Hezkuntzako Espazio Europarraz kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunak ere sar daitezke, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe, titulu horiek Espainiako dagozkion unibertsitate-titulu ofizialen pareko formakuntza maila bermatzen dutela Unibertsitateak egiaztatu ondoren eta tituluak herrialde horretan graduondoko ikasketak egiteko eskubidea ematen badu. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzen utziko da, edo aurretiazko formakuntza osagarri batekin sartzen, beti ere atzerriko tituluaren eta aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoen arteko parekagarritasunaren arabera.

Onarpena

Honako bi irizpide hauen arabera onartuko dira ikasleak: ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko formakuntza egiaztatua) eta haien espediente akademikoa.

Ez da ezartzen ez sarrera-irizpiderik ez sarrerako baldintza edo proba berezirik.


KREDITUEN AITORPENA

Ondoren, tituluko kredituak aitortzeko irizpideak jasotzen dira, ikasketa hauek egiten dituzten ikasleentzat aplikagarriak direnak:

  1. Beste Unibertsitate batzuetan edo Unibertsitate honetan egindako ikasketa ofizialengatik lortutako kredituak aitortu ahal izango dira, betiere ECTS kredituen eskola karga antzekoa baldin bada, master bukaerako lanari dagozkion kredituak izan ezik. Atal honetan jasotakoaren arabera aitortutako kredituak zenbakizko kalifikazioen bidez kalifikatuko dira, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
  2. Halaber, beste titulu ez ofizial batzuk lortzeko unibertsitate ikasketetan eskuratutako beste kreditu batzuk ere aitortu ahal izango dira. Kreditu horien errekonozimenduan ez da kalifikaziorik sartuko.
  3. Egiaztatutako lan eta lanbide esperientzia. Baldintzak:
  • Ikasleak laneko esperientzia agiri bidez egiaztatu beharko du, agiri hauek aurkeztuz:

· Lan bizitzaren laburpen eguneratua.

· Zuzendariaren edo goragoko arduradunaren ziurtagiria, eskatzailearen lanbide eta/edo lan esperientziaren fede ematen duena, eta horretan gutxienez agertuko dira: lan esperientziaren iraupena, eskatzaileak jardun duen lan eremua eta laneko eginkizunaren ezaugarriak.

· Eskatzaileak berak egindako deklarazioa, alderdi hauek azalduko dituena: garatutako jarduera profesionala, jarduera horren bitartez lortutako gaitasun profesionalak, lortutako ezagutzak, eta aitortza zein ikasgaitarako eskatu nahi duen.

  • Aitortzarako gutxieneko unitatea ikasgaia eta berari atxikitako konpetentziak izango dira.
  • Kredituak lortzeko esperientzia profesionalaren denbora horrela zehaztu da:

 

AITORTZEKO UNITATEAK Dedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa) Dedikazio partziala (garatutako jarduera profesionalaren %50en parekoa)

Aitortzeko gutxieneko unitatea: 3 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

12 hilabete

24 hilabete

0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete 4 hilabete

Aitortzeko gehienezko unitatea: 6 ECTSko ikasgaia (eta elkarturiko konpetentziak)

24 hilabete

48 hilabete

  • Enpresako praktikei dagozkien kredituak aitortu ahal izango dira, betiere Masterreko konpetentziak lortu direla egiaztatzen bada, baita konpetentzia horiek ikasgai zehatzetara esleitu ezin izan bazaie ere, edo esperientzia profesionala kasu bakoitzean dagokion ikasgaiaren ECTS guztiak aitortzeko nahikotzat jo ez bada ere.

Errekonozimendu horretarako esperientzia profesionala eskatuko da, ondoren zehazten denaren arabera:

AITORTZEKO UNITATEAK Dedikazio osoa (garatutako jarduera profesionalaren %100en parekoa)
Gutxieneko unitatea: 3 ECTS 12 hilabete
0,5 ECTS gehigarri bakoitzeko 2 hilabete
Gehienezko unitatea: 18 ECTS 72 hilabete
  • Eskaeraren idatzia interesdunarekin egingo den elkarrizketa batez osatuko da.
  • Lan eta lanbide esperientziagatik lortutako kredituek ez dute kalifikaziorik izango.

Lan edo lanbide esperientziaren ondorioz eta unibertsitate irakaskuntza ez ofizialen ondorioz aitortutako kredituen kopurua, guztira, ezingo da 18 ECTS baino handiagoa izan.

4. Espediente akademikoa

Ikaslearen espediente akademikoan, ikasleak, Mondragon Unibertsitatean nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak jasoko dira, titulua lortzeko, transferituak, aitortuak edo gaindituak izan, kasu bakoitzean dagokiona adierazita.

5. Tituluaren gehigarri europarra

Ikasleei emandako Tituluari egindako Gehigarri Europarrak, ikasleak, Mondragon Unibertsitatean nahiz beste Unibertsitate batean, irakaskuntza ofizialetan lortutako kreditu guztiak islatuko ditu, Espediente Akademikoan egindako zehaztapen berberekin.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

Izena emateko epeak

  • Epea :  2011.12.01etik 2012.09.10era

Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Ikasleak aukeratu nahi dituen karreren lehentasun ordena adierazi behar du. Nahi duenak unibertsitatearen webgunetik izena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifikatuaren bidez. Bigarren kasu honetan, Fakultatearekin  harremanetan jarri beharko da, honek inskrikpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:
  • Inskripzioaren eskaera beterik.
  • NANaren fotokopia.

Eskatutako dokumentazioa faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.

Dokumentazio osagarria

  • 1. unibertsitate zikloa amaitu duten ikasleak: lehenago egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa.

EPEA: uztailaren 8ra arte.
Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenek aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.

Hautaketa

Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Ikastetxe bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz uztailaren 11an.

Matrikula

  • Uztailaren 12tik  15era
  • Irailaren 5etik 8ra

Ikastetxe Nagusian eta Egoitzan matrikula egiteko epea, ikasketak egiteko matrikula epearen berdina da.

Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

Ikasle berriak

Prezioak

7.662€

URTEKO ZENBATEKOA: Zenbateko hau 2012-2013 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2012-2013 ikasturtearen hasieran.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

BEKA OFIZIALAK:

Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko, eguneroko garraiorako eta gutxitasuna duten ikasleen garraiorako bekak. (Eusko Jaurlartiza)

  • Unibertsitate mailako ikasleei zuzendutako beka orokorra eta mugikortasun beka. (Hezkuntza Ministeritza)
  • Masterrean matrikulatuta eta langabezi egoeran dauden ikasleentzat laguntza (Hezkuntza Ministeritza)
  • Udan Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekak (Eusko Jaurlaritza)
  • Erasmus programaren eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate programa batzuen esparruko beka deialdia unibertsitate ikasleentzat (Eusko Jaurlaritza)

BEKA PROPIOAK:

  • Prezio Publikoen Salbuespen eta Murrizketen Laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarrentzat laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliar beteranoei zuzenduriko laguntza
  • Departamentuetan Heziketa Iharduera eta laguntzarako lankidetza bekak

Gora

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

 

Ostatua

Mondragon Unibertsitateak hainbat alternatiba eskaintzen ditu ikasturete osoan zure ikastetxetik hurbil bizi ahal izan zaitezen.

Pedro Biteri eta Arana ikastetxe nagusia: Arrasateko campusean dago, eta 197 leku ditu, banakako eta binakako geletan banatuak. Prezioaren barne gosaria, bazkaria eta afaria sartzen dira.

Pisua beste ikasle batzuekin partekatzea: Ikastetxe nagusian edo egoitzetan bizi beharrean ikasleak nahiago badu beste ikasle batzuekin pisua partekatu, www.mondragon.edu/eps/OferDeman, web orriaren bitartez pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar daiteke, baita aipatu webean eskaintzen diren pisuen artean bilatu ere.

Garraioa

Azken urteotan MU ahalegin handia egiten ari da Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hainbat eskualdetako ikasleak errazago irits daitezen bere campusetara. Garraio propio zerbitzu berri bat abiarazi da, Zornotzatik, Azpeititik eta Bilbotik datozen autobusen bitartez.

Halaber, LURRALDEBUSek kudeatzen duen garraio publikoan eskaintza zabala dago, bai Donostiatik bai Gazteiztik. Gainera, 2011-2012 ikasturteari begira, ikasleak Lurraldebusek eskaintzen duen txartelaren abantaila eta deskontu garrantzitsuez baliatu ahal izango da: Txartela irailetik aurrera eskuratu ahal izango da Mondragon Unibertsitateko Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko campusetan.

Hurrengo koadroetan unibertsitatearen beraren garraioaren eskaintza zein garraio publikoaren (Lurraldebus) zerbitzuena jasotzen dira, MUko ikasleen sarrera eta irteera ordutegiei egokitutako, goizeko txandarako zein arratsalderako.

Gora

Campusa

Aurkezpena

eraikuntzak.bmp

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren (MU-GEP) titular juridikoa Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) da.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 1943. Urtean hasi zen irakaskuntza lanetan. Horren sutatzaile nagusia On Jose María Arizmendiarrieta izan zen, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaile , hain zuzen ere. Orduz geroztik etengabe eguneratu da, eta enpresa.esperientzia berritzaile ugariren sorrera sustatu du.

Hona hemen MU-GEPen ildoa eta konpromisoaren erakusgarri diren bertako Ikastetxe batzuk, heziketaren arloko berrikuntzaren bultzatzaile izan direnak:

  • INGENIARITZA: MU-GEPeko ingeniarien arrakastaren eta gaitasun profesionalaren oinarriak hauek dira: zorroztasuna eta maila akademikoa, enpresa praktikak sistema dualaren eta karrera amaierako proiektuaren bidez, internalizazio nabarmena eta talde lanak ekartzen duen marka kooperatiboa.
  • INSTITUTU POLITEKNIKOA: Behar bezalako oinarri teoriko batekin, bertako tailerretan egindako ikasketa praktikoarekin, inguru industrialeko puntako enpresetako makina eta tresna modernoekin, ikaslea zuzenean lan munduratzeko prestaturik dago.
  • I+GT: MU-GEPen ikerketa jarduna enpresekin egindako kontratupean garatu da batez ere, baina azken urteotan ikerketa generikoa bultzada indartsua izaten ari da eta hala izango da aurrerantzean ere.
  • ETENGABEKO PRESTAKUNTZA: Ia-ia MU-GEPen sorreratik lantzen da, eta gaur egun eragin berezia du graduatu ondoko programetan

2008. urtean, kasketak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren eskaeretara egokitu duen lehen euskal unibertsitatea izan da.

2010eko Uztailean, MU-GEP UNIQUAL eta ANECA -k ebaluatu ondoren AUDIT-en zihurtagiria lortu zuen.

Campusa

Zerbitzuak

Servicios.jpegIdazkaritza birtualaz, liburutegiaz, kirol-zerbitzuaz, jangelaz, ostatuaz eta garraioaz gain, Goi Eskola Politeknikoak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:

Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuarekin lotuak

Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.

Zerbitzu Akademikoak: idazkaritza akademikoko, ingeniaritzako idazkaritzako, mugikortasunaren eta nazioarteko harremanen zerbitzuko, ordutegien kudeaketa-zerbitzuko eta doktoregoaren kudeaketako pertsonak ditu barnean zerbitzuak. Egiten dituzten jarduera nagusiak:

Idazkaritza akademikoari loturiko zerbitzuak:

  • Izena ematea eta matrikula
  • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
  • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
  • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
  • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
  • Doktoregoa kudeatzea

Campus Birtuala. Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.  Askotariko jarduerak egoki uztartuz, baita ikasleen eskura jarritako baliabideak eta materialak ere (dokumentazio-fitxategiak, bideoak, audioak, kanpoko orrialdeetara estekak), ikaskuntza osoagoa eta eraginkorragoa lor daiteke.

Erreprografia Zerbitzua. Unitate didaktikoak saltzeko eta fotokopiak egiteko gune bat du. Zerbitzuak campuseko hainbat eraikinetako atarietan kokaturiko fotokopiagailuen eta inprimagailuen mantentzea kudeatzen du.

Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua. Irakasgaietarako ikasleek behar dituzten softwareak lortzeaz, ezartzeaz eta eguneratzeaz arduratzen da; eta informatikako geletan izaten diren jazoerei erantzuteaz, eskola-ordutegian nahiz eskola-ordutegitik kanpo.

Instalazioak erabiltzeko ordutegia. Eskola-ordutegitik eta -egutegitik kanpo (Eskola-ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 19:00etara) ikasleek aldez aurretik baimena eskatuta instalazioak erabil ditzakete. Honela:

-Astelehenetik ostegunera, 24 orduak

-Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara

-Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara

Habitatarekin harremanetan

Gizarte lokalak. MGEPko ikasleen eta irakasleen eskura hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

Kafetegia eta autozerbitzu makinak

Campusa

Irakaslegoa

Irakaslegoa.JPG

 

Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda jasotzen duen dokumentua deskargatu.

Kalitatea

SGIC - Kalitatearen barne bermerako Sistema

Kalitate-manuala
pdf
Prozesuak
pdf
Prozedurak
pdf
Hobekuntza plana
Ez daude

 

  • Verifica


Homologaziorako eskari-txostenak
UNIQUAL & ANECAren behin-betiko informeak
Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak
Jarraipen adierazleak
Industria Ingeniaritzako Masterra pdf pdf pdf