Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Master ofiziala (Ekomu)

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Master ofiziala (Ekomu)

Master honek helburutzat du hezkuntza zentroetan, oro har, testuinguru eleanitz eta kulturartekoetan gertatzen diren  ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen hobekuntzak bultzatzea, eta gidatuko dituzten profesional gaituak prestatzea. Horretarako teorietatik abiatuta, politikak aztertzen dira eta zentroko proiektuak diseinatzeko formazioa eman. Azkenik, gelaraino jaisten gara esku-hartzean berrikuntza ezartzeko irakaslearen praktika gogoetatsuaren bitartekaritzaz. Hausnarketa, estrategia berriak eta proposamen berritzaileak gauzatzeko Huheziko irakasleak ez ezik, Ignasi Vila (Gironako Unibertsitatea) eta Elizabeth Coelhoren (Torontoko Unibertsitatea) partehartzea dugu.

1

Zerk bereizten gaituen

Lau ezaugarri hauek dira azpimarragarrienak: Ezagutzaren Gizarteko Hezkuntzak dituen erronka berriei erantzuteko profil  profesional berri baten eskaintza, 35 urteko esperientzia euskal hezkuntza eleanitzaren esparruan, online  izaera eta irakasleen profila.

2

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.

3

Irteera Profesionalak

Ikastetxe zein Administrazioan arlo pedagogikoarekin lotutako profesioetarako trebatzen du masterrak.
Bestalde, ikerketa ibilbideak sarbidea ematen du Doktorego Programan.

4

Praktikak eta Master bukaerako lanak

Master honek Praktika sasoi bat barneratzen du. Hala ere, Praktikek badute berezitasun bat: praktiken helburua proiektuaren abiapuntua izatea da. Master Amaierako Proiektua da beraz, masterraren markoa eta masterrean lantzen diren materiak baliabide iturri dira proiektuaren zerbitzurako.

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Idazkaritza Akademikoa
Telefonoa
943714157
E-posta
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula


Zatoz gu ezagutzera


Informazio gehiago

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Master ofiziala (Ekomu)
Kreditu kopurua
60 ECTS
Hizkuntzak
Euskeraz, gazteleraz eta ingelesez
Eskaintzen den tokia
Eskoriatza
Iraupena
Urte bat edo 2 urte (erritmoen arabera)
Modalitatea
Online

Zerk bereizten gaituen

Masterrean parte hartzen duen irakaslea espezialista da kulturartekotasun eta eleaniztasuna ikerketa proiektuak bideratzen, eta era berean, formazioan ari da bai Hezkuntzako Graduetan eta bai orientazio eta aholkularitzan ikastetxe eta formazio gune askotarikoetan.

Bestalde, masterreko materiak eskutik doaz praktikak eta Master Amaierako Proiektuarekin (MAP).  Praktiken helburua proiektuaren abiapuntua izatea da, hau da, egoera erreal bat identifikatzea, testuinguru jakin batean hobetu daite(z)keen aspekturen bat edo batzuk antzematea. Horretatik, proiektua da masterraren markoa eta masterrean lantzen diren materiak baliabide iturri dira proiektuaren zerbitzurako; praktikak landa-lan gisa ulertzen ditugu, arazo edo premia erreal bat bilatzeko. Horrenbestez, proiektua ez da lan bat master amaieran soilik garatzen dena, aitzitik, prozesua irekia da, masterraren hasieratik abian jartzen dena eta praktika aldiekin lotura zuzena duena, izan ere, praktikak proiektuaren partea ere badira. Esan daiteke practicumak proiektuaren aurreneko faseak direla, non definitzen diren proiektuaren objektua eta egingo den esku-hartzea.

Online izaerak ere definitzen gaitu. Izaera honek ez du baina tutore eta ikasleen arteko ezta ikasleen arteko harremanean eta elkarrekintzan oztoporik suposatuko. Turoreari dagokionez, bere eginkizuna ikasleen ikaskuntzan eragiten duten lau eremurekin dago loturik:

  • Pedagogikoa: informazioa ematen du egin behar denaz (zer, nola), dokumentazioa eta informazio-iturriak definitzen ditu, egutegia eta ebidentziak entregatzeko datak iradokitzen ditu, ebaluatzeko irizpideak zehaztu eta jakinarazten ditu, nork bere burua ebaluatzeko prozedurak eta lanabesak eskaintzen ditu eta zalantza-kasuetarako laguntza eskaintzen du.
  • Soziala: ikaskuntza erraztuko duen giro emozional positiboa sortzen du eta komunikazio-tonua zaintzen du (feed-back positiboa).
  • Antolamenduzkoa: ikaskuntza-plan argi eta koherenteak diseinatu eta abian jartzen ditu.
  • Teknikoa: ikaskuntzaren garapena bermatzen du, ikaskuntza-erritmo eta sekuentzia egokiak finkatuz, eta ikasleei euskarriak eskaintzen dizkie.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

Erabiltzen den metodologia %100 online da, Moodle plataformaren bidez.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolamendua Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren irizpideen arabera  gorpuztuko da. Honela laburbil ditzakegu horiek:

  • Ikaskuntza adierazkorra sustatzea, aurretiko esperientziekin eta errealitate profesionalarekin ikaskuntzek izaniko loturaren bitartez.
  • Ikaskuntza autonomoa eta ikaslearen erantzukizuna garatzea.
  • Taldean ikas dadin ahalbideratzea.
  • Teoria eta praktika profesionalak lotzea.
  • Ikasgaien ikaskuntzak elkarrekin lotzea.

Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.

Ikaskuntza funtzional eta esanguratsua: metodologiak honako alderdiak biltzen ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.

ECTS bakoitzak ikaslearen 25 orduko lana eskatzen du.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Master bukaerako proiektuak

EKOMU Masterrean Praktikak eta MAPa eskutik helduta doaz, proiektua izanik masterraren markoa. Horrenbestez, proiektua ez da lan bat master amaieran soilik garatzen dena, aitzitik, prozesua irekia da, masterraren hasieratik abian jartzen dena eta praktika aldiekin lotura zuzena duena, izan ere, praktikak proiektuaren partea ere badira. Esan daiteke practicumak proiektuaren aurreneko faseak direla, non definitzen diren proiektuaren objektua eta egingo den esku-hartzea.

Bai praktikek, eta master amaierako lanak aukera ematen dute hezkuntza-teoria eta praktika lotzeko, ikertzeko, gainerako profesionalen eta norberaren praktikez gogoeta egiteko eta, era berean, hobekuntza-proposamenak egiteko. Hezkuntza-komunitateko eta inguru sozialeko eragileekiko kolaborazioa ahalbideratzen du, halaber.

Hezkuntza-erakundeetako berrikuntza prozesuak eta, horrekin batera, masterra egin denean eskuratu diren gaitasunak ebaluatzeko modua sakon ezagutzea sustatzen du: horrela, nork bere burua hobeki ezagut dezake, gizaki eta profesional den heinean.


Praktikak

Practicumaren asmo nagusia hobekuntza prozesuaren kokapena egitea da. Hala, erakunde-ikastetxeari lehen hurbilpena eginez, nolabaiteko diagnostikoa egingo da testuingurua irakurriz (hobekuntza martxan jartzeko ahulguneak eta indarguneak identifikatu, protagonisten iritziak, erreferenteak izan daitezkeen esperientzien identifikazioa…). Diagnostiko horren bidez erakunde-ikastetxearen azterketa egingo da, eta behar baten (batzuen) detekziorako erabiliko da.

Practicumaren helburu nagusia da jadanik identifikatu den arazoaren inguruan aurre-proiektu bat diseinatzea, bertan definitu beharko da beharraren aurrean planteatzen den esku-hartzea.

Bi aurre proiektu mota berezi daitezke:

  • Ikerketa jarduera inplikatzen dutenak.
  • Bestelakoak:
    • Zentruko Proiektua egitea, berregitea, eta abar.
    • Gelan egiteko esku-hartze baten diseinua (sekuentzia didaktiko bat diseinatu eta inplementatu).
    • Praktika gogoetatsu bat diseinatu eta inplementatu egiteko desberdinekin (bakarka, zikloka, klaustro osoarekin).
    • Europatik datozen politiken aplikazioa hainbat eremutan.
    • Ikastetxeko hezkuntza proiektua gelan betetzen den arakatzea.
    • Hizkuntzen curriculum bateratua egitea.
    • Material didaktikoak sortzea.

 

Proiektua (MAP)

Master amaierako proiekturako aukeratu den ardatz metodologikoa “Arazoen konponketan oinarrituriko eta proiektu bat garatzera zuzenduriko ikaskuntza” (Project oriented problem-based learning POPBL) da.

Arazoa praktiketan zehaztuko da, eta ikasleari zera eskatu beharko dio: testuinguru jakin batean konponbidea ekarriko duen egintza bat garatzeko, hainbat  jarraibide beterik. Ikasleak, lehen-lehenik, egoera gatazkatsua idatziz jaso behar du, arazoa ulertzeko behar diren datu guztiak emanez: denbora, toki, gizarte, kultura eta abarrei dagokien testuingurua, datu objektiboak jasoz, interpretaziorik egiteke.

Bigarrenik, konpondu beharreko kontu edo arloak planteatu behar ditu ikasleak, ikerkuntza-galderak edo hipotesiak formulatuz. Galdera horiei esker, proiektuaren lehen zirriborroa taxutu ahal izango du. Ondoren, ikasleak informazio bila hasi beharko duenez, testuinguru horren gaineko datuak hartuko ditu eta datuak biltzeko baliatuko dituen bitarteko eta estrategien peskizan aritu beharko du, tutore baten laguntzarekin prozesu osoan ere. Prozesu dinamiko horretan, ikasleak unean-unean birformulatuko du proiektua, berak eginiko ikerketaren arabera.

Azkenean, kontua mugatu eta zehaztutakoan, hobetzeko proposamena egin ahal izango du. Proiektua amaitutakoan, horren aurkezpena eta defentsa egin beharko du ikasleak.

Hezkuntza Eredua

Helburuak eta Konpetentziak

EKOMU masterrak (“Hezkuntza Testuinguru Eleanitz eta Kulturartekoan”) formazio eskaintzen du gizartearen aldaketa ekonomiko eta sozialek hezkuntza arloan sortu duten testuinguru eleanitz eta kulturartekoak garatzeko eta kudetzeatzeko.

Lan-alorrei dagokiela, Hezkuntza Testuinguru Eleanitz eta Kulturartekoan espezialistek hainbat jarduera bete ditzakete hezkuntza-erakundetan: hezkuntza-zentroetan, hezkuntza-administrazioan, hezkuntzan diharduten erakundeetan. Profesional horiek hainbat aldaketa zereginen bitartez sustatu eta kudeatuko dute: zuzendari, koordinatzaile, irakasle, udaletxeteko teknikari, zerbitzu sozialak, argitaletxeak, eta abar.

Beren jarduera alor hauetan beteko dute:

  • Ikaskuntza-irakaskuntza programak etengabeko hobetze-ikuspegi batez kudeatzea:
    • Curriculumeko eduki berriak diseinatu eta kudeatzea.
    • Curriculumaren garapena koordinatu, begiratu eta balioztatzea.
    • Hezkuntza-agertoki berriak diseinatu eta kudeatzea.
    • Proposamen didaktiko berritzaileak diseinatu eta kudeatzea.
    • Irakasleak motibatzea, berrikuntzaren aurrean beren ekimena eta irekiera sustatuz.
    • Aldaketa metodologikoaren araberako balioztapen-proposamenak diseinatzea.
  • Irakasleak garatzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:
    • Espazioak sustatzea irakasleek irakaskuntzaren hobekuntzarekin loturiko gaiak aztertu eta jorra ditzaten.
    • Aldaketa metodologikoarekin loturiko hezkuntza-premiak identifikatzea.
    • Irakaskuntza-praktika hobetzeko xedez heziketazko jarduerak diseinatu eta abian jartzea.
  • Ikasten diharduen erakunde den aldetik, hezkuntzaren antolamendua hobetzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:
    • Elkarlanerako kultura garatzen lagunduko duten egintzak abian jartzea.
    • Arazoak konpontzea eta erabakiak elkarrekin hartzea xede izango duten egiturak garatzea.
    • Hainbat hezkuntza-eragileren —senideak, irakasleak, beste norbait— inplikazioa lagunduko duten egintzak garatzea.
  • Hezkuntza alorreko beste hainbat erakunderekin sareak eratu eta garatzea ahalbidetuko duten egintzak sustatzea.

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

Masterraren ikaskuntza-planaren egitura bost bloke edo modulu nagusitan antolatu da. Masterrean bi ibilbide eskainiko dira: ikerkuntza, batetik, eta profesionala, bestetik.

Ikasle bakoitzak 60 ECTS egin beharko ditu.

 

MASTER PROFESIONALAIKERKETA IBILBIDEA

1. MODULUA: Oinarriak

1.1 Hezkuntza eleanitzaren oinarriak (5 ECTS)

1.2 Kulturarteko hezkuntzaren oinarriak (5 ECTS)

1. MODULUA: Oinarriak

1.1 Hezkuntza eleanitzaren oinarriak (5 ECTS)

1.2 Kulturarteko hezkuntzaren oinarriak (5 ECTS)

2. MODULUA: Curriculumaren alderdiak

2.1 Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna arautzen dituzten politikak (4 ECTS)

2.2 Ikastetxeko hezkuntza eta hizkuntza proiektua (5 ECTS)

2.3 Ikastetxeko hezkuntza eta kulturarteko proiektua (5 ECTS)

2. MODULUA: Ikerketari loturiko prestakuntza

2.1 Ikerketa proiektuen diseinua (5 ECTS)

2.2 Informazio konpetentziak: informazio zientifikoa eta bibliografiaren kudeaketa (5 ECTS)

2.3 Ikerketarako metodo kuantitatiboak (5 ECTS)

2.4 Ikerketarako metodo kualitatiboak (5 ECTS)

3. MODULUA: Esku-hartzea

3.1 Esku-hartze eleanitza (5 ECTS)

3.2 Esku-hartze kulturartekoa (5 ECTS)

3. MODULUA: Esku-hartzea

3.1 Esku-hartze eleanitza (5 ECTS)

3.2 Esku-hartze kulturartekoa (5 ECTS)

4. MODULUA: Hausnarketa ekintzan

4.1 Ikerketa-ekintza eta praktika gogoetatsua (5 ECTS)

4. MODULUA: Practicuma eta Master amaierako proiektua

4.1 Practicuma (Presentziala) (6 ECTS)

4.2 Master Amaierako Proiektua (14 ECTS)

HUHEZIko Ikerketa taldeetan egiteko aukera

5. MODULUA: Practicuma eta Master amaierako proiektua

3.1 Practicuma (Presentziala) (6 ECTS)

3.2 Master Amaierako Proiektua (14 ECTS)

Hezkuntza Eredua

Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak

Zertarako

  • Profesionalak formatzeko.
  • Ikasleen hezkuntza-premia integralei aurreratzen dakiten profesionalak formatzeko.
  • Ikertzaileak formatzeko.
  • Profesional gogoetatsuak, sortzaileak eta konprometituak formatzeko.

Profesionalak trebatzeko gai direnak eleaniztasunari eta multikulturalismoari loturiko hainbat hezkuntza esparru kudeatzeko, hala nola, ikastetxeko proiektu eleanitz eta kulturartekoa planifikatzea eta inplementatzea; eskolako eta aisialdiko hezkuntza-programak diseinatzea; baliabide didaktikoak sortzea eta egokitzea; hezitzaile gogoetatsuak formatzea, eta abar.

Ikasleen hezkuntza-premia integralei erantzuten dakiten profesionalak trebatzeko, beti ere, hizkuntza gutxituen testuinguruan, bigarren hizkuntzan, kulturartekotasunean, eta abar.

Ikertzaileak formatzeko gai direnak testuinguru multikultural eta eleaniztunean arazoak identifikatzeko.

Profesional gogoetatsuak, sortzaileak eta konprometituak formatzeko, gizarte aldakorrera egokitzeko eta berau eraldatzeko gai direnak.

Norentzat

  • Hezkuntza unibertsoan aritzen diren eragileentzat: irakasleak, formatzaileen formatzaileak, sindikatuak, gizarte hezitzaileak, Berritzeguneetako teknikariak.
  • Administrazio eta udal teknikariak: inmigrazio eta kulturatekotasuneko teknikariak, hezkuntza teknikariak, euskara teknikariak.
  • Aditu izan nahi dutenentzat kultur artekotasun eta eleaniztasunaren esparruan.
  • Hezkuntza arautuan eta ez arautuan irakatsi nahi dutenentzat, adin eta egoera ezberdineko taldeekin.
  • Prestatzaileak prestatu nahi dituenarentzat, ikasleen bilakaeraz ardura izango duenak hizkuntzak eta kulturak garatzeari dagokionez.
  • Material didaktikoen alorrean jardun nahi duenarentzat hezkuntza eleanitza eta kultur artekoan.
  • Gai hauen inguruan gehiago sakondu nahi duenarentzat (gurasoak, elkarteak...)

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

Masterrean sartu ahal izango dute unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiek eta, oro har, graduondoko ikasketetarako gaitzen dituen unibertsitateko titulu ofizial bat duten guztiek, unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak eta Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera.

Ikasle berriak

Prezioak

5.731€

URTEKO ZENBATEKOA: Zenbateko hau 2013-2014 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2013-2014 ikasturtearen hasieran.

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

Ostatua

Mondragon Unibertsitateak hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikastegitik gertu bizi zaitezen.

  1. Batetik, Arrasateko Ikastetxe Nagusian ostatu hartzeko aukera eskaintzen dizu.
  2. Baina Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean beste ikasle batzuekin bizi nahi baduzu, orrialde honen bitartez, etxebizitza partekatu nahi duten beste ikle batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu, baita pisua bilatu ere, orrialdean bertan eskaintzen direnen artean.

 

Garraioa

Mondragon Unibertsitateak 2011-12 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Autobus lerro bat dauka Urola Kostatik datorrena, ikasturte honetan, Bilbotik Arrasatera garrio publikoa bait dago egunero unibertsitatera joan etorria egin ahal izateko.

Debagoienetik kanpo dauden kokapenetara heltzeko, garraio publikoa dago.

Unibertsitateko lerroan izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:

Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00

HUHEZI: 943.71.41.57

Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09

Lotura interesgarriak

2011-12rako geltokiak eta ordutegiak ikusi

Eskutitza eta tarifak

Izen-emate orria

Fitxa administratiboa

Ibilbideen grafikoa

Garraio publikoaren ordutegiak

Lurraldebus

Euskotren

Renfe

Ba Goaz

Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?

BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.

Ikasle berriak

Kredituak aitortzea

Hauxe esan nahi du kredituak aitortzeak: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak, ikasten ari den Gradu-ondoko tituluan konputatuko dira (kasuan kasukoetan), titulu ofiziala eskuratzeko helburuarekin.

Lortutako kredituak Fakultate honek aitortu ahal izango dizkio ikasleari, berak aurreko ikasketetan gainditutako materietako gaitasun eta ezagutzen eta Huheziko Gradu-ondoan aurreikusita daudenen arteko egokitzapenaren arabera. Gehienez ere 30 ECTS aitortu ahal izango dizkio eta ezingo dira izan Master Amaierako Lana eta Praktikak.

Kredituen transferentzia terminoak hauxe adierazten du: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eginiko ikasketei dagozkien kredituak, titulu ofizial bat erdiestera bideratu ez badira, ziurtagiri akademiko ofizialetan sartzea.

Irakaslegoa

Amelia BarquínArantza Ozaeta
Elizabeth Coelho (University of Toronto)
Matilde Sainz
Txema Egaña Pili Sagasta
Andoni Eizagirre Ane Urizar
Eneritz Garro
Ignasi Vila (Universitat de Girona)
Monika Madinabeitia
Aitor Zuberogoitia
Alex Muela
Mariam Bilbatua