Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala
Master honen helburu nagusia da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko Irakasle, Lanbide Heziketako Irakasle eta Hizkuntzen Irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta gaitasunetan, beraien bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.
Zerk bereizten gaituen
Hiru aspektu hauek dira azpimarragarrienak: curriculumaren ikuspegi globalizatzailea, praktikak eta materien integrazioa, eta unibertsitateko zein ikastetxeko tutoreen arteko elkarlana.
Gehiago irakurriBekak eta Diru Laguntzak
Mondragon Unibertsitatean, arazo ekonomikoengatik, inork ez diezaiola ikasteari utzi bermatzen dugu.
Gehiago irakurriIrteera Profesionalak
Master honek gaitzen du irakasle izateko, izaera juridiko ezberdinetako ikastetxeetan eta honako hezkuntza esparru hauetan: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Irakaskuntza zentroetan.
Gehiago irakurriPraktikak eta Master bukaerako lanak
Masterrean hiru praktika aldi bereizten dira. Praktika aldi bakoitzean hezkuntzaren dimentsio bana aztertzen da, egonaldiak eta saio teoriko praktikoak uztartuz.
Gehiago irakurriInformazioa eta izen ematea
- Kontaktua
- Idazkaritza Akademikoa
- Telefonoa
- 943714157
- E-posta
- idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Laburpen taula
- Titulazio ofiziala
- Derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate master ofiziala
- Kreditu kopurua
- 60
- Hizkuntzak
- Euskara, gaztelera eta ingelesa
- Eskaintzen den tokia
- Eskoriatza
- Iraupena
- Ikasturte bat, irailetik ekainera
- Modalitatea
- Presentziala
Zerk bereizten gaituen
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako edota Hizkuntzen irakasle izango direnen formakuntzan irakaskuntzaren ikuspegi globalari garrantzia berezia ematen diogularik, horrekin bat egiten du gure ikasketa plangintzak, hezkuntzarekin zerikusia duten dimentsio orokorrak landuz lehenik (gizartea, familia, ikastetxearen antolamendua, legeak…) ondoren jaitsiz espezialitateetara, hauek ere ikuspegi globaletik tratatuz, espezialitateen arteko loturak eta sinergiak bilatuz.
Prozesu horren aberasgarri da ere unibertsitateko eta ikastetxeetako irakasleen artean sortzen den talde integratua, eskoletako esperientzia eredugarrien ezagutzak balio erantsia eskainiz masterrari.
Honekin bat egiten du ere practicumaz dugun ikuspegiak. Praktiken eta materien arteko integrazioa bermatuz, praktikak curriculumarekin koherentzian, teorian lantzen ari diren hainbat eduki ikastetxeetan, errealitatean duten izatea ikusteko aukera paregabea eskaintzen die ikasleei.
Ikasleen garapen profesionalari begira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako edota Hizkuntzen irakasle izateko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen ari direla ziurtatzeko, ebaluazio jarrai batean, ikasleek segimendu pertsonalizatua izaten dute estrategia desberdinak erabiliz. Garrantzia berezia ematen zaie zeharkako konpetentziei ere.
Erabiltzen diren estrategia didaktiko-metodologikoak, etorkizuneko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako edota Hizkuntzen irakasle izango direnen gaitasunak garatzeko egokienak dira. Mondragon Unibertsitatearen eredu didaktikoaren printzipioak aintzat hartuz, arazoetan, kasuetan eta proiektuetan oinarritutako metodologiak erabiltzen dira, uste baitugu, metodologia hauek bermatzen dutela hoberen, irakasle lanbiderako hain garrantzitsuak diren, eta legeak jasotzen dituen, gaitasunak garatzea: talde-lanean aritzea, parte-hartze aktiboa eta ekimena izatea, komunikazio eraginkorra, ikasketa-prozesuen diseinu eta planifikazioa, besteak beste. Irakasle izango direnen gaitasunak garatzeaz gain, estrategia metodologiko desberdin horiek, norberaren eredu didaktikoaren gauzatzeko baliabide bezala ere tratatuko dira.
Gure ikasketa eredua
Metodologia
Masterrean erabiltzen den metodologiak bat egiten du haren helburu eta asmoekin. Era berean, Mondragon Unibertsitatearen eredu didaktikoaren printzipioak aintzat hartzen ditu. Hainbat estrategia didaktiko-metodologikoren emaitza da; arazoetan oinarritutako ikasketan (AOI) ardazten da eta arazo horiei irtenbidea ematea, kasuak aztertzea edo proiektuak gauzatzea du helburu.
Gure ikasketa eredua
Praktikak eta Master bukaerako proiektuak
Praktikak ikastetxeetan
Irakasle izango direnentzat, beren formakuntzan, zer hobe ikastetxean bertan sartzea eta irakaslearen jarduera bertatik bertara behatzeko aukera izatea baino. Masterrean derrigorrezkoak diren praktika aldiak egingo dira ikastetxeetan. Praktiken helburuak ondokoak lirateke:
- Prestatzea gerora irakasle izango direnak behar dituzten ezagutza eta gaitasunetan, beraien bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.
- Garatzea gerora irakasle izango diren horiengan irakaskuntzan aritzeko behar diren konpetentzia pertsonalak eta sozialak, ikasle taldeak gestionatzeko, bere praktikaz hausnartzeko eta taldeetan lana egiteko,besteak beste.
Master Amaierako Proiektua
Masterreko ikasleak proiektu bat diseinatu beharko du praktikan jarriz masterrean barneratutako ezagutza eta gaitasunak. Masterraren Amaierako Proiektuaren (MAP) xedea, norberak zein Eredu Didaktiko edo Hezkuntza ikuspegiaren arabera gauzatuko lukeen bere praktika profesionala definitzea da. MAPean egindako lanak aukera emango dio ikasleari garatzeko eta erakusteko bereganatu dituen konpetentziak: akademikoak, metodologiakoak, sozialak eta pertsonalak.
Horretarako, praktiketan ezagutu eta aztertutako errealitatea proiektuaren testuingurua eta aztergaia izango da. Alegia, proiektua testuinguru zehatz batean kokatuko da (ikastetxea, etapa, arloa eta gela zehatz batean) eta bertan aztergaiak identifikatuz, eta Masterrean zehar landutako teoria eta ikuspegiak integratuz, osatuko da azken proiektua.
Ikasleak bere interesekin bat datozen eremua eta jarduera aukeratuko ditu: lanak berak eta lana egiteko jarraitutako ibilbideak bere profil profesionala osatzen lagunduko diote. Alegia, aukeratu duen arlo horretan ekarpen pertsonala egiteko eta ekoizteko gaitasuna daukala eta lan akademikoa ere egin dezakeela frogatuko du.
Hezkuntza Eredua
Helburuak eta Konpetentziak
Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen ditu irakasle-lanbide hauek. Abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Aginduak arautzen du Irakasle-lanbidea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan. Agindu horren arabera, honakoak dira ikasleek lortu beharreko konpetentziak:
1. Dagokion espezializazioko ikasgaietako curriculumaren araberako edukiak ezagutzea, eta orobat, irakaskuntza- eta ikasketa-prozesuei buruzko ezagutza didaktikoak. Lanbide heziketarako, dagokion lanbidearen ezagutza ere eskatuko da.
2. Irakaskuntza- eta ikasketa-prozesua planifikatu, garatu eta ebaluatzea, heziketa-prozesuak indartuz irakaskuntza bakoitzari dagozkion konpetentziak eskuratzeko. Horretarako, ikasleen hasierako maila eta prestakuntzari erreparatuko zaio, modu indibidualean, zein zentroko beste irakasle eta profesionalekiko elkarlanean.
3. Informazioa (ahozkoa, inprimatutakoa, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia) bilatu, lortu, prozesatu eta komunikatzea; informazio hori ezagutza bihurtzea eta irakaskuntza- eta ikasketa-prozesuetan aplikatzea espezializazioari dagozkion ikasgaietan.
4. Ikastetxe batean ezarriko den curriculuma zehaztea, lankidetzan arituz hura planifikatzen; metodologia didaktikoak garatu eta ezartzea, taldekoak zein pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokituta.
5. Ikasketa-guneak diseinatu eta garatzea, arreta berezia eskainita honako arloei: ekitatea, heziketa emozionala eta baloreena, eskubide- eta aukera-berdintasuna gizon eta andreen artean, hiritar-heziketa eta jendartean bizitzea erraztuko duten giza-eskubideekiko begirunea, erabakiak hartzea eta etorkizun iraunkorra eraikitzea.
6. Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina sustatzeko eta bere kabuz zein beste batzuekin ikasteko gaitasuna indartzeko, eta orobat, pentsatzeko eta erabakitzeko trebetasunak garatzeko, horretara, haren autonomia, konfiantza eta iniziatiba sendotuz.
7. Ikasgelako elkarrekintza eta komunikazio-prozesuak ezagutzea, beharrezko jendarte-trebetasun eta gaitasunak menperatzea, ikasgelan ikasketa eta bizikidetza bultzatzeko eta diziplina-arazoei aurre egin eta gatazkak konpontzeko.
8. Jarduera formalak eta ez-formalak diseinatu eta gauzatzea, zentroa parte-hartze eta kultura-gunea bihurtze aldera kokatuta dagoen ingurunean. Tutore- eta orientatzaile-lanak egin lankidetzan eta modu koordinatuan; parte hartu irakaskuntza- eta ikerketa-prozesuen ebaluazio, ikerketa eta berrikuntzan.
9. Hezkuntza-sistemaren araudia eta antolaketa instituzionala ezagutzea, eta orobat, ikastetxeetan ezartzen diren kalitate-hobekuntzarako ereduak.
10. Irakaskuntzaren ezaugarri historikoak ezagutu eta aztertzea, haren egungo egoera, aurreikuspenak eta garai bakoitzeko errealitate sozialarekiko harremana.
11. Familiei informazioa eta aholkuak eskaini beren seme-alaben ikasketa- eta irakaskuntza-prozesuari buruz, zein haien orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalari buruz.
Hezkuntza Eredua
Irakaskuntza Programa
Hezkuntza Eredua
Ibilbide Akademikoak eta Irteera Profesionalak
Master honek gaitzen du irakasle izateko, izaera juridiko ezberdinetako ikastetxeetan eta honako hezkuntza esparru hauetan: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Irakaskuntza zentroetan.
LOEren 94., 95., 97. eta 98. artikuluetan adierazten da zein diren Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakaspenak erakusteko behar diren tituluak. Artikulu horietan guztietan aipatzen da beharrezkoa dela “Lizentziaduna, Ingeniaria edo Arkitektoa izatea, edo Gradu baliokideari dagokion titulua, eta Graduondoko prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa, Lege horren beraren 100. artikuluan adierazitakoaren arabera, alde batera utzi gabe Gobernuak alor jakin batzuetarako, Autonomia Erkidegoei kontsulta egin ondoren, irakaskuntzarako ezartzen dituen beste titulazio batzuetan gaitzea”.
Irakasleen hasierako prestakuntzari buruzko 100. artikuluan adierazten da Lege horretan araututako irakaskuntza guztietan irakasle gisa jarduteko beharrezkoa dela dagozkion titulu akademikoak edukitzea eta Gobernuak irakaskuntza maila bakoitzerako ezartzen duen prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa edukitzea.
Bederatzi espezialitate ezarri dira master honen prestakuntza-eskaintzan, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-eskaintza publikoan parte hartu ohi duten katedradunen kidegoetako eta bigarren hezkuntza, nahiz Lanbide Heziketako nola Hizkuntza Irakaskuntzako irakasleei, 1834/2008ko Errege Dekretuan araututakoaren arabera (2008.11.28 28ko BOE).
Ikasle berriak
Sarrera eta Onarpena
Masterrean sartu ahal izango dute unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiek eta, oro har, graduondoko ikasketetarako gaitzen dituen unibertsitateko titulu ofizial bat duten guztiek, unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak eta Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasle izateko, beharrezkoa da lizentziatu, arkitekto edo ingeniari titulua izatea, edota gradu baliokideko titulua. Aldiz, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoa izateko, nahikoa da diplomatu, arkitekto teknikoa edo ingeniari tekniko titulua izatea.
Hala ere, kontuan izan beharko dugu, Hezkuntza administrazioari (Eusko Jaurlaritza) dagokiola irakaskuntzako postu ezberdinetarako beharrezko titulazioak ezartzea.
Masterreko Espezialitateetan sartzeko baldintzak:
- Sarbide zuzena ematen duten titulu bat izatea. (Ikus TAULA).
Espezialitate batera sarbide zuzena ematen duten titulurik ez duten ikasleek, espezialitateko horretako sarrera-froga bat gainditu beharko dute.
- Atzerriko hizkuntza batean B1 maila ziurtatu beharko da. Matrikula egin aurretik, maila egiaztatuko duen ziurtagiri edo dokumentu ofizial bat aurkeztu beharko da.
Dokumenturik ez bada aurkezten, Huhezin maila frogatzeko azterketa bat egiteko aukera izango du.
Ikasle berriak
Prezioak
5.198 euro
Ikasle berriak
Bekak eta diru laguntzak
Ikasle berriak
Ostatua eta Garraioa
Ostatua
Mondragon Unibertsitateak hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikastegitik gertu bizi zaitezen.
- Batetik, Arrasateko Ikastetxe Nagusian ostatu hartzeko aukera eskaintzen dizu.
- Baina Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean beste ikasle batzuekin bizi nahi baduzu, orrialde honen bitartez, etxebizitza partekatu nahi duten beste ikle batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu, baita pisua bilatu ere, orrialdean bertan eskaintzen direnen artean.
Garraioa
Mondragon Unibertsitateak 2011-12 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Autobus lerro bat dauka Urola Kostatik datorrena, ikasturte honetan, Bilbotik Arrasatera garrio publikoa bait dago egunero unibertsitatera joan etorria egin ahal izateko.
Debagoienetik kanpo dauden kokapenetara heltzeko, garraio publikoa dago.
Unibertsitateko lerroan izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:
Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00
HUHEZI: 943.71.41.57
Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09
Lotura interesgarriak
Garraio publikoaren ordutegiak
Ba Goaz
Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?
BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.
Ikasle berriak
Kredituak aitortzea
Hauxe esan nahi du kredituak aitortzeak: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak, ikasten ari den Gradu-ondoko tituluan konputatuko dira (kasuan kasukoetan), titulu ofiziala eskuratzeko helburuarekin.
Lortutako kredituak Fakultate honek aitortu ahal izango dizkio ikasleari, berak aurreko ikasketetan gainditutako materietako gaitasun eta ezagutzen eta Huheziko Gradu-ondoan aurreikusita daudenen arteko egokitzapenaren arabera. Gehienez ere 30 ECTS aitortu ahal izango dizkio eta ezingo dira izan Master Amaierako Lana eta Praktikak.
Kredituen transferentzia terminoak hauxe adierazten du: ikasleak Mondragon Unibertsitatean zein beste edozein unibertsitatetako ikasketa ofizialetan eginiko ikasketei dagozkien kredituak, titulu ofizial bat erdiestera bideratu ez badira, ziurtagiri akademiko ofizialetan sartzea.
Campusa
Irakaslegoa
|
IZENA |
GUNEA |
|
Literatura eta Hizkuntzen didaktika |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Kultura eta Euskararen normalizazioa |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Kultura eta Euskararen normalizazioa |
|
|
Literatura eta Hizkuntzen didaktika |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Literatura eta Hizkuntzen didaktika |
|
|
Komunikazioa gunea |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Kultura eta Euskararen normalizazioa |
|
|
Kultura eta Euskararen normalizazioa |
|
|
Kultura eta Euskararen normalizazioa |
|
|
Haurtzaroaren ongizaterako gunea |
|
|
Kultura eta Euskararen normalizazioa |
|
|
Itziar Plazaola |
Irakasle kolaboratzailea |
|
Literatura eta Hizkuntzen didaktika |
|
|
Ikaste-Irakaste prozesuak |
|
|
Komunikazioa Gunea |
|
|
Begoña Ugarte |
Enpresagintza Fakultatea (MU) |
| Haurtzaroaren ongizaterako gunea |
Kalitatea
-
Verifica
