Kooperatibagintzan Aditu-tituloa

Helburuak

Graduondoko honek ondoko norabidean ekarpena egin nahiko luke: batetik, ikuspegi sozial eta ideologikotik kooperatibagintzaren gaineko hausnarketa burutzeko elementuak eskura jarri; eta bestetik, gure kooperatibetan ideia kooperatiboaren trakzio eta hedatze lanean jardungo duten pertsonak prestatzeko baliabideak eskaini. Asmo horiek erdiesteko aditu-titulu honen hezkuntza eskaintzak ezaugarriak hauek izango ditu:

  • Formazio ideologikoa. Hezkuntza kooperatiboa ideien, debate sozial, ekonomiko eta etikoen eremuan kokatzeko ahalegina egingo da.
  • Formazio dialogikoa eta partehartzailea.
  • Formazio dinamikoa. Partehartzaileen esperientzia, kezka eta etorkizuneko erronkak trukatzeko une eta guneak sortuko dira.
  • Asmo eraldatzailea izango du programa honek. Kooperatibetako proiektu sozialean trakzio lanak egingo dituzten pertsona konprometituak janztea izango du helburu, beren eremuetan eragin biderkatzailea izan dezaketenak.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

Ikaslearen profilari dagokionez ondoko ezaugarriak hobetsiko dira:

  • Kooperatibagintzarekiko motibazio eta atxikimendu pertsonala izatea
  • Komunikaziorako konpetentzia oinarrizko batzuk izatea
  • Kolektiboaren aurrean legitimitatea izatea
  • Organo kooperatiboren baten esperientzia izatea
  • Euskaraz ulertzeko gaitasuna izatea.

 

Itzuli gora

Egitura

1.- Ikasgai eta moduluak:

  • Gaurko gizarte aldaketak eta kooperatibagintzaren kokapena: aldaketa aro, aro-aldaketa
  • Arrasateko Kooperatiba Esperientzia
  • Kooperatibagintzaren barne dimentsioa: demokrazia eta partehartzea
  • Kooperatibagintzaren kanpo dimentsioa: gizarte eraldaketa eta garapen komunitarioa
  • Lankidetzaren psikologia. Psikologia enpirikoa pertsona eta erakunde kooperatiboentzako oinarri gisa
  • Hezkuntza kooperatiboaren kudeaketa

 

Modulu hauetan honela lan egingo da:

  • Talde zabala:

a) irakasle adituen formazio teorikorako eta eztabaidarako tarteak

b) kooperatibagintzan arituak direnen testigantzak jasotzeko tarteak.

 

  • Mintegiak: talde txikiagoetan gaiak elkarrekin lotzeko eta sintesi dialogikoak eraikitzeko guneak. Lau funtzio nagusi izango dituzte:

a) ikasleen jarraipen eta tutoritza indibidualerako tartea zabaltzea

b) talde handian jorratutako gaien sakontzerako bideak jartzea

c) ikaskideen arteko ikuspegi eta iritzi elkartrukerako tartea izatea

d) lan indibidual zein talde lanerako tartea eskaintzea

 

2.- Proiektuen ekoizpena: modulukako lan partzialak eta bukaerako proiektua ekoiztuko ditu ikasleak

GUZTIRA: 250 ordu (10 ECTS)

Itzuli gora

Antolamendua

Zuzendaria: Ainara Udaondo

Itzuli gora

Egutegia

2011eko urria - 2012ko ekaina.

Itzuli gora

 

Matrikula kostuak*

4.200 €

Itzuli gora

 

informazio gehiago:

www.mondragon.edu/huhezi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Itzuli gora

Ikusi Graduondo Guztiak