Ikasketak

Ikasketak eta lana partekatu

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn gure ikasleei heziketa jasotzen duten bitartean lan-ingurune profesional batetan formakuntza jasotzeko aukera ematen diegu, zeharkako konpetentziak eta konpetentzia teknikoak garatuz eta aldi berean, esperientzia kooperatibo batetan bazkide bezala arituz.

Ikasleek ikasketak lanaldi erdiko lanarekin partekatu ditzakete, ALECOP en bidez, inguruko enpresatan (Fagor Taldea, Ikerlan, Ulma, Orona, Alecop,...) azken 20 urtetan Mondragon Unibertsitateko 3.500 ikasle inguruk egin duten bezala.

Honek ikasleari, bere ikasketak finantzatzeko diru iturri garrantzitsua emateaz gain, lan konpetentziatan formakuntza gehigarri bat ere ematen die, hau da, lan egiteak suposatzen duen horretan.

ALECOP (Actividad Laboral de Estudiantes en COOPerativa) baliabide didaktiko-teknikoen ekoizle nagusia da espainiar estatuan. 1966an sortu zen industri enpresa kooperatibo izaerarekin. Enpresa horrek ikasleei ikasketak eta lana txandakatzeko aukera ematen die. Egun, 50 bazkide monitore eta 500 bazkide ikasle inguru ditu.