Ikasketa eredua

Zer da Mendeberri?

Mendeberriren xedea da ikasleek gaitasuna izatea haien heziketa onartzeko, taldean lan egiteko, proiektuak zuzentzeko, erabakiak hartzeko, negoziatzeko eta komunikatzeko.

Horrelako pertsonak hezteko ezinbestekoa da hezkuntza eredu klasikotik, ikaslearen autonomia sustatuko duen beste eredu batera igarotzea. Izan ere, eredu klasikoa ezagueren transmisio hutsean oinarritzen da eta bertan irakasleak du protagonismo osoa.

Eredu berriak irakaslearen rolak eta funtzioak ere aldatu eta dibertsifikatzen ditu. Irakasleak ikaslea zuzendu eta orientatuko duen tutore funtzioa ere hartzen du.

Edukien tratamendua ere aldatzen da hezkuntza proiektu berrian. Edukiak ez dira  modu isolatuan aurkezten, haien artean harremanik egongo ez balitz bezala. Aitzitik, diziplina arteko planteamendu batean oinarritzen da, eta horrek jakintza-alor ugariren arteko harremana sustatzen du. Modu horretan, ikaslea harreman konplexuak egitera ohitzen da. Horrek arazoei aurre egiten eta errazago konpontzen lagunduko dio.

Mendeberrik lan egiteko modu berriak proposatzen ditu. Maisu-eskolak gutxitzen dira neurri handi batean eta talde txikietan eginiko lana heziketa proiektuaren zutabe nagusi bihurtzen da. Tutore batek gidatutako talde hauek lan kooperatiboa egiten dute eta taldekideek beraien ikasketaren ardura  bere gain hartzen dute.

Heziketak irauten duen denboran ikasleek talde ezberdinetan egingo dute lan. Modu horretan, komunikazio eta giza abileziak garatu ahal izango dituzte. Hain zuzen, ezaugarri horiek lagunduko diete bizitza profesionaleko erronkei arrakastaz aurre egiten.