Ikasketa eredua

Sorrera

Heziketa eredua aldatzeko beharraren inguruko eztabaida 1999/2000. urteetan hasi zen. Eztabaidan lan eta giza  erronka berriei aurre egiteko heziketa ereduak izan beharreko ezaugarriez hitz egin zen. Unibertsitateko 40 bat pertsonek 2000/2001 ikasturtean proiektu-markoa diseinatu zuten.

Gerora, hainbat agente sozialen kolaborazioa eskatu zen egoeraren diagnostikoa egin ahal izateko. Besteak beste, enpresek, heziketa zentroek, titulazioekin harremana duten jakintza-arlo ezberdinetako aditu taldeek, irakasleek eta ikasle ohiek parte hartu zuten.

Prozesu horrek profil profesionalaren sorkuntzarekin izan zuen amaiera. Beraz, titulazio bakoitzaren profilaren sorrera adostasun sozial handi baten eta lan zorrotzaren ondorio izan zen.

Profilean honako gaitasunak biltzen dira:

  1. gaitasun espezifikoak: teknikoak eta metodologikoak, hau da, jakitea eta egiten jakitea
  2. gaitasun pertsonalak: izaten jakitea
  3. gaitasun sozialak: elkarbizitzen jakitea

Horiek izango dira formazio aldian ikasleek garatu beharko dituzten gaitasunak.

Gainera, Mondragon Unibertsitatea ahaleginduko da haren erkidegoan trebatutako profesionalak besteengandik bereiziko dituen  hainbat balore eta zeharkako gaitasun erakusten.

2000/2001ean profil profesionalaren fasea itxi eta gero, 2001/2002 ikasturtean curriculumaren garapenean egin zen lan.

Profil profesionalean oinarrituta, ikasketa planak berriro diseinatzeari ekin zitzaion. Indar guneak aurkitu ziren eta hobetzeko ekimenak prestatu. Era berean, adituen talde batek curriculuma garatu ahal izateko oinarri metodologikoak ezartzeko egin zuen lan. Horretarako, hezkuntza proiektu berritzaileagoak zituzten unibertsitateak hartu zituzten kontuan. Hala nola,

  • Danimarkako Aalborg
  • Herbeheretako Maastricht
  • Mexikoko Monterreyko Institutu Teknologikoa
  • Massachussets-eko Institute of Technology

Azkenik, definitutako profilak lortzeko beharrezkoak ziren metodologiak identifikatu ziren: proiektuen garapenean oinarritutako metodologia, arazoen konponketan oinarritutako metodologia eta kasuen azterketan oinarritutako metodologia.

Lan horrek guztiak prestakuntza plan handi baten laguntza izan du. Hain zuzen ere, Europako Aalborg eta Maastricht bezalako unibertsitateetan eginikoa. Mondragon Unibertsitatean ere egin izan da, aukeratutako instituzioen eta adituen laguntzarekin.

2002/2003an curriculumaren diseinuan lan egiten jarraitzeaz gain, proiektua titulu batzuetan garatzen hasi zen. Hurrengo ikasturteetan  beste titulazioetara joan da zabaltzen pixkanaka.