Hizkuntzen Kudeaketa

Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza ikastaro moduan homologatua dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 2007ko urriaren 23ko Erabakiaren bidez.

 

Helburuak

Hizkuntzen kudeaketan (irakaskuntzan,hizkuntzen planifikazioan, euskararen normalizazio plangintzetan...) lanean ari diren profesionalak prestatzea.

 

  • Etengabeko formaziorako beharra ikusaraztea. Ikasten ikastea.
  • Hizkuntzen kudeaketarako ikuspegi estrategikoa garatzea.
  • Egoera berrietara egokitzeko.
  • Egoera zailagoetara egokitzeko (haratago joaten laguntzen
    digutenak).
  • Hizkuntza dela medio eta helburu, proiektu eta pertsonen kudeaketarako
    metodologia eta baliabideak aukeratzeko eta garatzeko irizpideak
    finkatzea.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

  • Hizkuntzen kudeaketan lanean ari diren unibertsitate tituludunak
    (goi eta erdi mailako tituludunak).
  • Profesional horiek jatorri akademiko ezberdinetakoak izan ohi
    dira: filologoak, soziologoak, kazetariak, irakasleak, psikologoak,
    pedagogoak, psikopedagogoak, etab.
  • Beraz, titulu honek
    aukera emango die horiek guztiak bildu eta komunean hainbat
    ezagutza, prozedura eta jarrera garatzeko eta eraikitzeko.

Itzuli gora

Egitura

Eskaintzen den tituluak 33 kreditu izango ditu guztira. Aukeratutako ikasgaietatik batek gutxienez epistemologiaren ingurukoa izan beharko du, eta beste batek eleaniztasunaren ingurukoa.
Gainerako kredituak agortzeko HUHEZIk eskaintzen dituen ikasgaien artean aukeratuko du ikasleak 30 kreditura iritsi arte. Partaide bakoitzak bere proiektua egingo du 30 kredituak agortu
ondoren.

1. Derrigorrezko moduluak:

  • Epistemologiaren inguruko ikasgai bat.
  • Eleaniztasunaren inguruko ikasgai bat.

2. Hautazko moduluak:

  • Hizkuntzen didaktikarako marko epistemologiko eta didaktikoa
    (6 k.).
  • Eleaniztasunaren kontzeptualizazioa (4,5 k.).
  • Irakaskuntza eleanizduna (6 k.).
  • Hizkuntzen curriculum bateratua (6 k.).
  • Gizarte Psikologia (6 k.).
  • Soziolinguistikaren hastapenak (4,5 k.).
  • Ahozko hizkuntza formalaren ikaskuntza-irakaskuntza (4,5 k.).
  • Ahozko azalpena (4,5 k.).
  • Kulturarteko hezkuntza (4,5 k.).
  • Edukien bitartezko hizkuntzaren metodologia (4,5 k.).

3. Ikastaro Amaierako Proiektua (3 kreditu).

GUZTIRA: 330 ordu.

Itzuli gora

Antolamendua

Koordinatzailea: Nagore Iñurrategi, Psikopedagogiako koordinatzailea eta HUHEZIko Irakaslea.

Itzuli gora

Egutegia

2011ko urria - 2012ko ekaina.

Itzuli gora

 

Matrikula kostuak*

2.415 €

 

Informazio gehiago:

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

 

Itzuli gora

 

Ikusi Graduondo Guztiak