Telekomunikazioko Sistemen Ingeniaritzan Gradua

Telekomunikazioko Sistemen Ingeniaritzan Gradua

Tituluaren oinarrizko helburua ikasle graduatuek oinarri zientifiko eta teknologiko sendo batez hornitzaea da, hots, arazoen ebazpenerako metodologia menperatzeko behar dituzten gaitasun pertsonal eta enpresarialez hornitzea. Era berean, telekomunikazioen eremuan espezializatzeko ikasleek behar dizten ezagutzak transmitizea eta horiek teknologia desberdinetan aplikatzeko aukerez jabetzea.

Zerk bereizten gaituen

Sare-laborategiak, irrati-frekuentziakoak, elektronikakoak, seinalea prozesatzekoak, telebista digitalekoak, segurtasunekoak.. ditugu, telekomunikazioetako kontzeptu nagusiak lehen ikasturtetik bertatik praktikan jartzeko.

Gehiago irakurri

Bekak eta Diru Laguntzak

Mondragon Unibertsitatean ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka eta laguntza programa zabala eskaintzen dizuegu

Gehiago irakurri

Gradua amaitu ostean, zer?

Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako graduaren bidez, euren kasa lan egin nahi dutenek gaitasun profesionalak bereganatuko dituzte.

Gehiago irakurri

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Gehiago irakurri

Laburpen taula

Titulazio ofiziala
Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzan graduatua
Kreditu kopurua
240 ECTS
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania eta Ingelesa
Eskaintzen den tokia
Arrasate
Iraupena
4 urte
Modalitatea
Presentziala

Informazioa eta izen ematea

Kontaktua
Jone Gantxegi
Telefonoa
943739632
E-posta
jgantxegi@eps.mondragon.edu

Inskripzioa eta matrikula

Zerk bereizten gaituen

Sare-laborategiak, irrati-frekuentziakoak, elektronikakoak, seinalea prozesatzekoak, telebista digitalekoak, segurtasunekoak.. ditugu, telekomunikazioetako kontzeptu nagusiak lehen ikasturtetik bertatik praktikan jartzeko.

Telekomunikazio Ingeniaritzaren arlo guztiak lantzen ditugu sei hilean behingo proiektuen bidez.

Ikasleek titulazioan aurrera egin ahala irtenbide profesionalak ezagutzen dituzte; horrez gain, gure proiektuetan lan egin eta ikertzaile-taldean parte har dezakete.

Gure ikasketa eredua

Metodologia

metodologia.JPGIkasketak eta hezkuntza proiektua gizartearen behar berrietara egokitzeko asmoz, eta bide batez Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan jasotako eraldaketa izpirituarekin bat eginez, hezkuntza eredu berritzaile baten sorrera abian jarri da.

Hezkuntza eredu hau ikasleak konpetentziez jabetzean oinarritzen da. Horretarako, ikaste emaitzen ebidentzien jasoketa, ikasleen aprendizaiaren ebaluaketa jarraia eta globala, plangintza akademikoan txertatutako lan-ikaste partekatzea, nazioarteratzea eta aprendizaiarako metodologia aktiboen erabilera sustatzen da.

Interbentzio didaktikoak ikaste prozesuan partehartzea sustatuko duen metodologia aktiboen erabilera du ardatz nagusi, batez ere, proiektu interdisziplinaretara bideratutako arazoetan oinarritutako aprendizaiaren eskutik.

Ikasleen aprendizaien ebaluaketa jarraia da seihilekoetan zehar, irakasleek emandako atzeraelikadura elementu garrantzitsu bat izanik.

Gure ikasketa eredua

Praktikak eta Gradu bukaerako lanak

 

Praktikak enpresan

copy_of_Praktikak.jpgMondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

Praktiken iraupena karreraren araberakoa izango da. Hala ere, praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen dugu kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutoreak egindakoa bai praktikak egiten ari den enpresako edo zentroko tutoreak egindakoa ere.

Kasu batzuetan, praktikak atzerrian egiteko aukera ere ematen dugu beste zenbait hezkuntza-zentrorekin sinatutako hitzarmenei esker; hitzarmen horiek ikasleei mugitzeko aukera ematen die.

Mondragon Unibertsitateko 500 ikasle inguruk eginten dituzte praktikak, urtero.

Gradu Bukaerako Lana

Ikasketak Mondragon Unibertsitatean egiten dituzten ikasleek gradu bukaerako lana egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresaren batean.

Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Gradu bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak urtebeteko –batik bat, lehen zikloko karreretan– edo 4 hileko iraupena izan dezake. Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Gradu bukaerako lanak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

Gure ikasketa eredua

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

mapa.jpgErasmus – Atzerrian Ikasi

Programa honen bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzen da hitzarmenak sinatuz atzerrian ikasketa egonaldiak garatzeko.

Mugikortasun programa honekin ezagutza handiak dituzten unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen da. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleari "learning agreement"-en adostu diren kredituko errekonozimendua emango zaio

Proiektua Atzerrian

Programa honen bitartez ikasleek proiektua egiten dute atzerriko Unibertsitate, ikerketa zentru edo enpresatan. Egonaldiak iraupen ezberdinekoak izango dira eta ikasleei "learning agreement"-en adostu diren kredituko errekonozimendua emango zaio.

Diploma Bikoitza

Diploma Bikoitzaren helburua parte hartzen duten ikasleek ikasketak bukatzerakoan bi titulu lortzea izango litzake: bata Mondragon Unibertsitatekoa, eta beste titulua, Unibertsitate frantsesak ematen duena. Diploma Bikoitza programa ECN Nantes, INSA Toulousee eta ENSEEIHT Toulosse-en egiteko aukera eskaintzen du.

Hezkuntza Eredua

Helburuak eta Konpetentziak

Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzan tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:

  • Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien eremuan proiektuak garatu.
  • Arazoak ebatzu ekimena, sormena eta erabakimena erabiliz; eta ezagutzak, abileziak eta trebetasunak komunikatu eta transmititu, betiere jarduerak IKTen eremuan duen erantzunkizun etiko eta profesionala ulertzeko.
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, ikerketak, txostenak, zereginen plangintza eta beste hainbat lan egin.
  • Nahitaez bete beharreko zehaztapen, erregelamendu eta araudiak ongi erabili bere lan eremuan.
  • Telekomunikazioetako sareak, sistemak, zerbitzuak eta azpiegiturak hainbat testuingurutan sortu, zabaldu, antolatu eta kudeatu, horiek abiarazteaz eta etengabeko hobekuntzaz arduratuz. Era berean, aipatutakoen inpaktu ekonomiko eta soziala ezagutu.

Hezkuntza Eredua

Irakaskuntza Programa

Titulazioaren Egutegi eta Ordutegia

Egutegi akademikoa Imagen pdf

Ikasmaila 1. 2. 3. 4.

Txanda

Arratsaldez Goizez Arratsaldez Goizez

Ordutegia

13:15-18:30

7:45-13:00

13:15-18:30

7:45-13:00

Ikasmaila bakoitzeko ikasgaien eskola orduak intraneten kontsultatu ahal izaten dituzte ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

Irakasleriak eskolan duen presentzia ordutegi zabalari esker (egun osoko dedikazioa), ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko bidea ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuz.

Ikasketa Plana

1. MAILA





1. seihilekoa :




2. seihilekoa :



IKASGAIA MOTA
ECTS
IKASGAIA MOTA
ECTS
Kalkulua I OP 6
Kalkulua II OP 6
Fisika I
OP 6
Algebra Lineala
OP 6
Programazioa I
OP 6
Programazioa II
OP 6
Adierazpen Grafikoa
D 3
Elektronika Analogikoa D 6
Komunikazio Sareen Oinarriak
D 6
Ingelesa I D 3
POPBL I D 3
POPBL II D 3
Guztira
30
Guztira
30

2. MAILA





3. seihilekoa :




4. seihilekoa :



IKASGAIA MOTA
ECTS
IKASGAIA MOTA
ECTS
Elektronika Digitala
D 4,5
Metodo Estatistikoak
OP 6
Ingelesa II
D 3
Enpresen Administrazioa eta Kudeaketa D 6
Komunikazio Sareak I
D 4,5
Datu Baseak
D 6
Programazio Aurreratua
D 6
Komunikazio Sareak II
D 4,5
Zirkuituen Teoria
D 6

Konputagailuen Arkitektura I
OP 6
Fisika II OP 4,5
POPBL IV
D 1,5
POPBL III D 1,5

 

Guztira
30
Guztira
30

3. MAILA





5. seihilekoa :




6. seihilekoa :



IKASGAIA MOTA
ECTS
IKASGAIA MOTA
ECTS
Humanitate eta Gizarte Zientziak D 4,5
Ikus-entzunezko Komunikazioaren Teknologiak eta Multimedia
OP 6
Sistema Eragileak D 3

Informazioaren Segurtasuna
D 6
Seinalearen Teoria
D 4,5
Telekomunikazio Instalazioen Araudia
D 6
Elektromagnetismoa I
D 6

Sistema Banatuak
D 4,5
Komunikazio Sistemak
D 6

Transmisio Lineak
OP 6
Komunikazioaren Teoria
OP 4,5 POPBL VI D 1,5
POPBL V
D 1,5


Guztira
30
Guztira
30

4.MAILA





Aukera: ENPRESA





7. seihilekoa :




8. seihilekoa :



IKASGAIA MOTA
ECTS
IKASGAIA MOTA
ECTS
Proiektuen Kudeaketa
H
6

Praktikak Enpresan (2. zatia) H 18
Berrikuntza eta Ekintzailetza
H 6
Gradu Bukaerako Lana Enpresan GBL
12
Pertsonen Kudeaketa
H 6




Praktikak Enpresan (1. zatia)
H 12




Guztira
30
Guztira
30







Aukera: TELEKOMUNIKAZIOAK






7. seihilekoa :




8. seihilekoa :



IKASGAIA MOTA
ECTS
IKASGAIA MOTA
ECTS
Konputagailuen Arkitektura II
H 6

Komunikazio Digitalen Sistemak
H 6
Sarean Txertatutako Sistemak
H
6

Goi-maiztasuneko Teknologiak H
6
Sistema Logiko Programagarriak
H
6
Komunikazioen Elektronika
H 6
Aplikazio Telematikoak
H 6*
Sare eta Sistemen Plangintza eta Kudeaketa
H 6*
Ahotsaren eta Irudiaren Tratamendua H 6* Komunikazioak eta Zerbitzu Mobilak
H 6*
Hedadura Zabaleko Sareak
H 6*
Azpiegiturak eta Sistemak
H 6*
Gradu Bukaerako Lana (1. zatia) GBL 6 Gradu Bukaerako Lana (2. zatia) GBL 6
Guztira
30
Guztira
30

(*) Hiru ikasgaietatik bakarra aukeratu beharko da.

OP.- Oinarrizko Prestakuntza
D.- Derrigorrezkoak
H.- Hautazkoak
(*) POPBL.- Problema/Proiektuetan oinarrituriko aprendizaia
GBL.- Gradu Bukaerako Lana

Hezkuntza Eredua

Gradua amaitu ostean, zer?

  • Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako graduaren bidez, euren kasa lan egin nahi dutenek gaitasun profesionalak bereganatuko dituzte.
  • Graduatua gai da seinalea transmititu/jasotzeko eta prozesatzeko zirkuitu analogikoak eta digitalak diseinatzeko, baita kable- eta komunikazio-sistemak ere, eta era berean, Telekomunikazio Sistemak, Sareak eta Zerbitzuak diseinatzen ditu osagaietatik abiatuta. Gainera, hari gabeko eta optikako teknologiak  produktu elektronikoetan txertatzeko gai da, eta oinarri teknologikoa duten operatzaileetan eta enpresetan lan teknikoak eta komertzialak egin ditzake.
  • Halaber, espezializazio maila handiagoa nahi duenak Sistema Txertatuen munduan murgiltzeko aukera izango du Masterraren bidez, izan ere, enpresek gero eta gehiago eskatzen duten alor horretan prestakuntza espezifikoagoa eta osagarria eskaintzen baitu.

Ikasle berriak

Sarrera eta Onarpena

LEKU KOPURUA

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 40 da.

SARRERA

Hauetako edozein baldintza betetzen duten ikasleak sartu ahal izango dira Industria Diseiunuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduan:

  • LOGSE Batxilergoko titulua edo baliokidea edikutzea eta unibertsitatean sartzeko probak gaindituta izatea.
  • Goi Mailako Heziketa Zikloko titulu bat edukitzea.
  • Indarrean dagoen legediaren arabera, Batxilergoarekin edo Goi Mailako Heziketa Zikloko titulu batekin homologa daitekeen atzerriko tituluren bat edukitzea.


Ikasketak egiteko lehentasuna izango dute :

  • LOGSE Batxilergoko Teknologia edo Zientzien modalitateko titulua duten eta Aureka Zientifiko-Teknikoan unibertsitatean sartzeko probak gainditu dituzten ikasleek.
  • Halaber, sartzeko lehentasuna izango dute, Mantenketa eta Produkzio zerbitzuak, Fabrikazio Mekanikoa, eta Proiektu Mekanikoen Garapenaren familiako Goi Mailako Heziketa Ziklo bat gaindituta duten ikasleek.

Sartzeko beste modalitate batzuk:

Sarrera mota
Erreserbatutako plaza
C
D
E
F
G
Ez da mugarik jarri
Ez da mugarik jarri

------------------

Ez da mugarik jarri

C: 25 urtetik gorakoentzat sarrera

D: 45 urtetik gorakoentzat sarrera

E: Unibertsitate tituludunentzat

F: Goi-mailako kirolarientzat

G: %33ko ezintasun-maila edo handiagoa dutenentzat

ONARPENA

Aurreko eskakizunak betez gero, selektibitatean ateratako notaren edo, Lanbide Heziketaren kasuan, espedienteko batez besteko notaren arabera egingo da onarpena. Lehentasuna izango dute selektibitatea amaitu dutenek eta aurreko ikasturtean prestakuntza zikloa amaitu dutenek.

Era berean, lehentasuna izango dute Unibertsitateak ezarritako epe arruntean izena eman duten ikasleek, ezohiko epean izena eman dutenen kaltetan.

Unibertsitatean sartzeko proba: haztatze parametroak

Ondoko taulak Unibertsitatean sartzeko frogetako fase espezifikoko gaien kalifikazioei aplikatzeko haztatze parametroak jasotzen ditu, Goi Eskola Politeknikoak eskaintzen dituen Graduen arabera.

telekoe.bmp

Hizkuntz Betekizunak

Formazio programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango denez gero, hobe da ikasleek aurretiaz ondoren zehazten diren hizkuntz betekizunak betetzea.

HizkuntzaIrakurriHitz egin
Idatzi
Euskera C C C
Erdara C C C
Ingelesa B C B

C: zuzen.

B: ahoz zuzen moldatzen da, baina irakurtzeko eta idazteko arazo batzuk ditu.

Ikasle berriak

Inskripzioa eta matrikula

Izena emateko plazoak

  • Epea :  2011.12.01etik 2012.06.15era

Izena MUko edozein Fakultatetan eman ahal izango da. Ikasleak aukeratu nahi dituen karreren lehentasun ordena adierazi behar du. Nahi duenak unibertsitatearen webgunetik izena emateko aukera dauka, bertan dauden instrukzioak jarraituz, edo bestela korreo zertifIkatuaren bidez. Bigarren kasu honetan, Fakultatearekin  harremanetan jarri beharko da, honek inskrikpzio gutunazala bidal dezaiokeen. Kasu bietan, dokumentazio hau behar da:

• Inskripzioaren eskaera beterik.

• NANaren fotokopia.

Eskatutako dokumentazioa faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.

Dokumentazio osagarria

  • Batxilergoa: selektibitatearen txartela eta eskola liburuaren fotokopia bat.
  • Goi Graduko Prestakuntza Zikloa: Ziurtagiri Akademikoa.
  • Tituludun unibertsitarioak eta sartzeko probak gaindituta dituzten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak: Egindako ikasketak egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa eta, dagokionean, sartzeko probak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

Eskatutako dokumentazio hau ekartzen ez dutenek aukeraketa prozesutik kanpo geratuko dira.

Hautaketa

Ikasleak hautatzeko prozesua amaitu eta gero, Ikastetxe bakoitzak zein ikasketatan onartu diren jakinaraziko die ikasleei, zerrendak web orrian argitaratuz Ekainaren  20an.

Matrikula

  • Epea :  Uztailan 2tik 9ra

Ikastetxe Nagusian eta Egoitzan matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen, uztailean eta irailean.

Leku libreak geratu diren karreretan, irailean izena emateko beste epe bat egongo da,irailaren 3tik 9ra. Irailean onartutakoei matrikula epeak pertsonalki jakinaraziko zaizkie.

Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

Ikasle berriak

Prezioak

5.316€

URTEKO ZENBATEKOA: Zenbateko hau 2012-2013 ikasturterako aurreikusita dagoena da. Kontseilu Errektoreak eguneratuko du 2012-2013 ikasturtearen hasieran

Ikasle berriak

Bekak eta diru laguntzak

BEKA OFIZIALAK:

  • Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko, eguneroko garraiorako eta gutxitasuna duten ikasleen garraiorako bekak. (Eusko Jaurlartiza)
  • Unibertsitate mailako ikasleei zuzendutako beka orokorra eta mugikortasun beka. (Hezkuntza Ministeritza)
  • Udan Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekak (Eusko Jaurlaritza)
  • Erasmus programaren eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate programa batzuen esparruko beka deialdia unibertsitate ikasleentzat (Eusko Jaurlaritza)
  • Errendimendu handiko ikasleak aintzatentsi eta saritzeko bikaintasun akademikoko bekak (Eusko Jaurlaritza)

BEKA PROPIOAK:

  • Prezio Publikoen Salbuespen eta Murrizketen Laguntza
  • Batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik Graduko 1.mailako ikasleentzat laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarrentzat laguntza
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliar beteranoei zuzenduriko laguntza
  • Giza-Eskuragarritasun laguntza
  • Departamentuetan Heziketa Iharduera eta laguntzarako lankidetza bekak

Ikasle berriak

Ostatua eta Garraioa

Ostatua

Mondragon Unibertsitateak hainbat alternatiba eskaintzen ditu ikasturte osoan zure ikastetxetik hurbil bizi ahal izan zaitezen.

Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia: Arrasateko campusean dago, eta 197 leku ditu, banakako eta binakako geletan banatuak.Prezioaren barne gosaria, bazkaria eta afaria sartzen dira.

Pisua beste ikasle batzuekin partekatzea: Ikastetxe nagusian edo egoitzetan bizi beharrean ikasleak nahiago badu beste ikasle batzuekin pisua partekatu, www.mondragon.edu/eps/OferDeman, web orriaren bitartez pisua partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jar daiteke, baita aipatu webean eskaintzen diren pisuen artean bilatu ere.

Garraioa

Mondragon Unibertsitateko zerbitzuak

Mondragon Unibertsitateak 2011-12 ikasturte hasierarekin batera garraio zerbitzua berriz jarri du martxan. Autobus lerro bat dauka Urola Kostatik datorrena, ikasturte honetan, Bilbotik Arrasatera garrio publikoa bait dago egunero unibertsitatera joan etorria egin ahal izateko.

Debagoienetik kanpo dauden kokapenetara heltzeko, garraio publikoa dago.

Unibertsitateko lerroan izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, Fakultate bakoitzeko idazkaritza akademikora jo dezakezu ondorengo telefono zenbakietara deituz:

Goi Eskola Politeknikoa: 943.79.47.00

HUHEZI: 943.71.41.57

Enpresagintza Fakultatea: 943.71.80.09

2011-12rako geltokiak eta ordutegiak ikusi

Eskutitza eta tarifak

Izen-emate orria

Fitxa administratiboa

Ibilbideen grafikoa

Garraio publikoaren ordutegiak

Lurraldebus

Euskotren

Renfe

Ba Goaz

Unibertsitatera etortzeko edo etxera bueltatzeko garraioa behar duzu?
Era ekologikoago batetan bidaiatu nahi duzu?
Zure autoa partekatzeko prest zaude?
Zuk egiten duzun bidaia verbera egiten duen norbaitekin bidaia partekatzeko prest zaude?

BaGoaz plataformak harremanetan jartzen ditu gidari eta bidaiariak.

sartu

Campusa

Aurkezpena

eraikuntzak.jpg

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren (MU-GEP) titular juridikoa Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) da.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 1943. Urtean hasi zen irakaskuntza lanetan. Horren sutatzaile nagusia On Jose María Arizmendiarrieta izan zen, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaile , hain zuzen ere. Orduz geroztik etengabe eguneratu da, eta enpresa.esperientzia berritzaile ugariren sorrera sustatu du.

Hona hemen MU-GEPen ildoa eta konpromisoaren erakusgarri diren bertako Ikastetxe batzuk, heziketaren arloko berrikuntzaren bultzatzaile izan direnak:

  • INGENIARITZA: MU-GEPeko ingeniarien arrakastaren eta gaitasun profesionalaren oinarriak hauek dira: zorroztasuna eta maila akademikoa, enpresa praktikak sistema dualaren eta karrera amaierako proiektuaren bidez, internalizazio nabarmena eta talde lanak ekartzen duen marka kooperatiboa.
  • INSTITUTU POLITEKNIKOA: Behar bezalako oinarri teoriko batekin, bertako tailerretan egindako ikasketa praktikoarekin, inguru industrialeko puntako enpresetako makina eta tresna modernoekin, ikaslea

zuzenean lan munduratzeko prestaturik dago.

  • I+GT: MU-GEPen ikerketa jarduna enpresekin egindako kontratupean garatu da batez ere, baina azken urteotan ikerketa generikoa bultzada indartsua izaten ari da eta hala izango da aurrerantzean ere.
  • ETENGABEKO PRESTAKUNTZA: Ia-ia MU-GEPen sorreratik lantzen da, eta gaur egun eragin berezia du graduatu ondoko programetan


2008. urtean, kasketak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren eskaeretara egokitu duen lehen euskal unibertsitatea izan da.

2010eko Uztailean, MU-GEP UNIQUAL eta ANECA -k ebaluatu ondoren AUDIT-en zihurtagiria lortu zuen.

Campusa

Zerbitzuak

Servicios.jpegIdazkaritza birtualaz, liburutegiaz, kirol-zerbitzuaz, jangelaz, ostatuaz eta garraioaz gain, Goi Eskola Politeknikoak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:

Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuarekin lotuak

Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.

Zerbitzu Akademikoak: idazkaritza akademikoko, ingeniaritzako idazkaritzako, mugikortasunaren eta nazioarteko harremanen zerbitzuko, ordutegien kudeaketa-zerbitzuko eta doktoregoaren kudeaketako pertsonak ditu barnean zerbitzuak. Egiten dituzten jarduera nagusiak:

Idazkaritza akademikoari loturiko zerbitzuak:

  • Izena ematea eta matrikula
  • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
  • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
  • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
  • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
  • Doktoregoa kudeatzea

Campus Birtuala. Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.  Askotariko jarduerak egoki uztartuz, baita ikasleen eskura jarritako baliabideak eta materialak ere (dokumentazio-fitxategiak, bideoak, audioak, kanpoko orrialdeetara estekak), ikaskuntza osoagoa eta eraginkorragoa lor daiteke.

Erreprografia Zerbitzua. Unitate didaktikoak saltzeko eta fotokopiak egiteko gune bat du. Zerbitzuak campuseko hainbat eraikinetako atarietan kokaturiko fotokopiagailuen eta inprimagailuen mantentzea kudeatzen du.

Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua. Irakasgaietarako ikasleek behar dituzten softwareak lortzeaz, ezartzeaz eta eguneratzeaz arduratzen da; eta informatikako geletan izaten diren jazoerei erantzuteaz, eskola-ordutegian nahiz eskola-ordutegitik kanpo.

Instalazioak erabiltzeko ordutegia. Eskola-ordutegitik eta -egutegitik kanpo (Eskola-ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 19:00etara) ikasleek aldez aurretik baimena eskatuta instalazioak erabil ditzakete. Honela:

-Astelehenetik ostegunera, 24 orduak

-Ostiraletan: 00:00etatik 23:00etara

-Jai-egunetan eta oporraldietan: 8:00etatik 18:00etara

Habitatarekin harremanetan

Gizarte lokalak. MGEPko ikasleen eta irakasleen eskura hainbat gizarte-lokal daude, autozerbitzu gisa erabiltzeko oinarrizko sukaldeak dituztenak.

Kafetegia eta autozerbitzu makinak

Irakaslegoa

Tituluan klaseak ematen dituzten irakasleen zerrenda jasotzen duen dokumentua deskargatu.

Kalitatea

Kalitatea

SGIC - Kalitatearen barne bermerako Sistema

Kalitate-manuala
pdf
Prozesuak
pdf
Prozedurak
pdf
Hobekuntza plana
Ez daude

 

  • Verifica


Homologaziorako eskari-txostenak
UNIQUAL & ANECAren behin-betiko informeak
Ofizialtasuna emateko eta RUCTn erregistratzeko akordioak
Jarraipen adierazleak
Telekomunikazio sistemen Ingeniaritzan Gradua
pdf
pdf
Imagen pdf