Graduetara sarrera eta onarpena 2017-2018ko ikasturetako

Onarpena

Admision

GRADUKO IKASKETETAN ONARPENA (2017-2018 ikasturterako)

Lehena.- Gradu-ikasketetan hasteko ikasleek erabili nahi duten sarbidearen araberakoa izango da gradu-ikasketa bakoitzean onartua izateko modua.

Bigarrena.- Lehentasunak ezar ditzakete fakultateek, ikasketa bakoitzean hasteko bidearen arabera.

  1. Lehenagoko hezkuntza-sistemen arabera eskuratutako Batxilergoetako eta LOMCEren Batxilergoko tituluak dituzten ikasleak.
  2. EBko estatuetako edo ikasketak onartzeko hitzarmenak dituzten beste estatu batzuetako Batxilergo tituluak edo haien baliokideak dituzten ikasleak. Onartuak izateko, UNEDek ematen duen homologazio-agiria eskuratu behar dute hautagaiek. Agiri hori eskuratu arte, behin-behinekoa da ikasketetarako onespena, xede guztietarako.
  3. Elkarrekikotasun-erregimenean ikasketak onartzeko hitzarmenik sinatu ez den Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako Batxilergo tituluak edo haien baliokideak dituzten ikasleak. Onartuak izateko, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren homologazioa eskuratu behar dute hautagaiek. Homologazio-agiri hori eskuratu arte, behin-behinekoa da ikasketetarako onespena, xede guztietarako.
  4. Lanbide Heziketako Goi Mailako tituluak dituzten ikasleak.
  5. Gainerako sarbideak

Hirugarrena.- Leku-kupoak ezar ditzakete fakultateek sarbide-mota bakoitzerako.

Laugarrena.- 1), 2), 3), 4) eta e) sarbideetako ikasleen onarpena 14 puntutara arte hel daiteken onarpen notaren arabera egingo da, ondoko formula hau aplikatuta:

Onarpen-nota = Sarrera-nota (% 60, gutxienik) + Curriculumari edo aurreko ikasketetako modalitateari dagokion kalifikazioa (% 5, gutxienik) + Proba espezifikoak (% 35, gehienez) 

Sarrera eta onarpena grafikoa

SARRERA-NOTA

Sarrera-nota (Batxilergo Amaierako Kalifikazioa): gutxienez %60ko pisua

1.- Batxilergo Amaierako Ebaluazioa (BAE) gainditu duten Batxilergoko ikasleak

  • Batxilergo Amaierako Kalifikazioa (BAK) = 0,4 x BAE + 0,6 x Batxilergoko batez besteko nota

2.- Goi mailako Lanbide Heziketako titulu ofiziala duten ikasleak

  •  Batxilergo Amaierako Kalifikazioa = Heziketa Zikloko batez besteko nota

3.- EBko edo ikasketak aitortzeko hitzarmena duten beste estatu batzuetako Batxilergoko tituluak edo   baliokideak dituzten ikasleak

  • Batxilergo Amaierako Kalifikazioa = UNEDek emandako egiaztagiriko nota

Aurreko ikasketetan izandako curriculumari edo modalitateari lotutako kalifikazioa: gutxienez %5eko pisua.

Titulu bakoitzak kontutan hartu ahal izango ditu:

  • Batxilergoko modalitatea.
  • Batxilergoko materia konkretu batzuk osatu izana.

Graduko titulazio bakoitzerako finkatutako konpetentzia- eta trebetasun-froga espezifikoak: gehienez %35eko pisua.

Titulu bakoitzaren kasuan, konpetentzien froga espezifikoak kontutan hartu ahal izango ditu:

  1. Batxilergoko oinarrizko zeharkako konpetentzietako batzuren kontraste bat egitea: ahozko komunikazioa, ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia, etab.
  2. MONDRAGON UNIBERTSITATEko Hezkuntza Ereduak finkatutako zeharkako konpetentzien kontraste bat egitea: talde-lana, sormena, lidergoa, etab.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO GRADU ESKAINTZA, SARRERA ETA ONARPENA

GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

GASTRONOMIA ZIENTZIEN FAKULTATEA - BASQUE CULINARY CENTER